Erreportajeak

Eztia: garai bateko gozagarri bakarra

2000/12/01 Lorenzo, Arantza -
Uranga, Ane Miren -

Duela berrehun urte edari eta janariak gozatzeko erabiltzen zen gozagarri bakarra eztia zen. Gaur egun erabilerak asko aldatu dira, gozatzeko baino gehiago erabiltzen baitugu sendatzeko.

Polimero-hondakinen birziklatzea pirolisi bidez

2000/11/01 de Marco, Isabel -
Bilboko Ingeniari Eskolan, polimero-materialak birziklatzean pirolisia erabiltzearen bideragarritasun-azterketa gauzatzen ari da.

Galorratza

2000/11/01 Lorenzo, Arantza -
Uranga, Ane Miren -

Gari-ale berria sortzeko ahalmena duen zati hau alearen % 2,5 baino ez da. Irin zuria ekoizteko orduan galorratza kendu egiten zaio gari-aleari, horrela irinak gehiago irauten baitu. Bestela, barruan dituen koipeak oxidatzearen eraginez, irinaren iraupena asko murrizten da.

Erregai-pilak, petrolio-aroaren ordezko?

2000/11/01 Imaz Amiano, Eneko - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Aurreko batean Islandiak erregai-zelula edo -pilen bidez hidrogenoaren aroan sartzeko duen asmoaz hitz egin genuen. Ekologista-talde batzuk begi onez ikusten dutela eta beste batzuk irteerarik gabeko teknologia dela uste dutela ere esan genuen, oraingoz energia asko behar baita hidrogeno hutsa eskuratzeko. Baina hainbat erregai-konpainia eta auto-ekoizle asko erregai-pilen inguruko ikerketan dihardute.

80ko hamarkada Teknologia berrien eztanda

2000/11/01 Kortabarria Olabarria, Beñardo - Elhuyar Zientzia

Denboran atzera 20 urte baino ez dira egin behar, baina hala ere gertuagokoak eta oroitzepenean nahasiagoak dirudite 80ko hamarkadako gertaerek aurreko hamarkadetakoek baino. Norberak bizi izan dituen seinale, eskolan-eta ikasitakoak ez baitira hain erraz ahazten. Lehen transbordadorearen hegaldiak, ordenagailu pertsonalen iraultza, hiesaren berriak, bihotz artifizialak... atzo izan zirelakoan eta dagoeneko 20 urte igaro dira!

X:Biharko sistema eragilea gaur

2000/11/01 Waliño, Josu -

Izenak ez du enigmatikoa izan nahi. Apple-k garatutako sistema eragilearen hamargarren bertsioa besterik ez du adierazten. Baina hamargarren honek benetako berrikuntzak eskaintzen ditu, batez ere itxura eta lan egiteko erari dagokionez. Laster gure artean ikusiko dugun Mac OS X berri hau ez da sistema eragile arrunta, ingurune grafikoa bere azken mugaraino eraman baitute.

Hubble: 10 urte espazioari begira

2000/11/01 Arregi Bengoa, Jesus -

1990eko apirilean NASAk Hubble teleskopioa espazioratu zuen. Lehenengo aldiz atmosfera ez zen oztopoa espazioa behatzeko. Lurraren inguruko orbitan sartu eta ia etengabe aritu da datuak igortzen. Hubblek gure planetatik ikustezina dena ikusi eta neurtezina dena neurtu egin du. Izan ere, 14.000 objektu inguru behatu ditu eta Lurreko teleskopioek lortu duten bereizmena baino hamar aldiz handiagoa du. Teleskopioa beste hamar bat urte izango da lanean.

Ikusmenaren asaldurak umetan

2000/11/01 Agirre, Jabier - Medikua eta OEEko kidea

Agian ez duzu inoiz pentsatu zure umearen buruko min horrek, edo zer esanik ez ikasteko orduan eskolan edo etxean edukitzen dituen arazo eta zailtasunak ikusmen-asaldura bati lotuak egon daitezkeenik, baina kontuz! Ez baztertu besterik gabe aukera hori, izan ere Optikari eta Optometristen Elkargoaren arabera, eskola-umeen % 25 eskola garaian egiten baitira miope.

Euskal Herriko hezeguneak (VII) barrualdeko hezegune karstikoak

2000/11/01 Estonba Mintxero, Mikel -

Euri-urak, lurrazalaren gainean erortzen denean, hainbat bide har ditzake. Ezagunenak lurrazaleko ubideak (ibaiak, errekak...) dira, baina ezezagunagoak izan arren, aurrekoak bezain garrantzitsuak dira lur azpiko harrietan urak ireki eta jarraitzen dituenak. Zalantzarik gabe, uraren eta harrien arteko elkarrekintzen adibiderik deigarrienetakoa erraz disolbatzen diren arroken (nagusiki kareharri eta igeltsuen) formazioetakoa da.

Nanoteknologia, txikiak nagusi

2000/11/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Zientziaren etorkizunari buruz idazten denean, erabateko iraultza sortuko duten aurrerakuntzak aipatzen dira. Oinarrizko zientziari igar ez daitezkeen kontzeptu berriak eskatzen dizkiogu eta ulertzeko zailak badira, hobe. Teknologiaren esparruan askotan iraultza horren neurria, kontzeptu berrien ordez, makinen tamaina izaten da. Batzuetan gogoak eta besteetan beharrak sustatzen du txikizaletasuna.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila