Erreportajeak

Artista zientzialariaren asmakizun harrigarriak

2001/05/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Leonardo da Vinci artista handia izateaz gain, bere garaiko zientzialari eta ikertzaile garrantzitsuenetako bat izan zen. Behaketa eta analisi sakonak egiteko gaitasunari pentsamolde ameslaria lotzen zitzaion, eta bere intuizioari eta jakin-minari esker etorkizunean egiaztatuko ziren asmakizunak irudikatu zituen.

Kantuketan mugi hitzen musikan

2001/05/01 Waliño, Josu -

Haurrei zuzendutako CD-ROM berria argitaratu du Elhuyarrek, oraingoan Euskal Kultur Erakundearekin batera. Kantuketan izeneko CD-ROM honetan, haurrek musika izango dute jolasgai, jolasaren bitartez mundu zoragarri hori ezagut dezaten.

Edari freskagarriak

2001/05/01 Lorenzo, Arantza -
Uranga, Ane Miren -

Horiek ekoizteko, edateko ura eta "xarabe" deritzon osagai-multzoa erabili ohi da normalean: gozagarri naturalak, zukuak, landare-estraktuak, agente aromatikoak eta gehigarriak. Hainbat motatakoak ezagutzen dira.

Izokinak Sarrakarian gora

2001/04/01 Mendiburu, Joana - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Zuhaitzen adarretatik plastiko zikinak dingilizka, goiko enpresa ur zikinak jaurtitzen, bidoi herdoildua eta zementuzko ibaiertzak. Horra, hor, Euskal Herriko ibai askoren egoera penagarria. Zorionez, hala ere, batzuetan behintzat bertako arrainak aurkitzen dira. Azken hogei urteetan, Urdazurin sortu eta Donibane-Lohizunen itsasoratzen den Sarrakaria ibaian, adibidez, aitzindari izango den izokin-populazioaren dinamikari buruzko lana osatzen ari dira.

Trufa: urre beltza

2001/04/01 Imaz Amiano, Eneko - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Trufa edo boilurra. Gehienok badakigu izan badirela eta oso onak omen direla, baina ez beste askorik, askok dastatu ere ez baititugu egin. Izan ere, hain goxoak diren trufa deritzen bonboiek ere ez dute trufa askorik izaten. Batere ez, egia esan; itxuragatik baiteritze horrela. Guztiok badakigu izugarri garestiak direla. Jende askok badaki txerriak edo txakurrak erabiliz biltzen direla. Eta zenbaitek badaki trufak perretxikoak direla.

Belaontziak espazioan

2001/04/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia
Itsasoan egin duen bezalaxe, gizakiak espazioan nabigatzeko asmoa izan du. Izan ere, zientzialariek hirurogeita hamarreko hamarkadaren erdialdetik ari dira ideia …

Airea girotzeko sistemen arriskuak

2001/04/01 Sarasua Etxeberria, Arantxa -
Umaran Sanchez, Adelaida -

Airea girotzeko sistemek gaitz askorekin lotura zuzena dute adituen ustez. Arnas traktuko gaixotasun asko, alergikoak zein infekziosoak, aireztapen-sistemek aireratutako mikroorganismoek eraginak dira. Sistema horien garbiketa sistematikoa eta kontrol zorrotza egin ezean, inguruko bakterioak eta onddoak hoditerietan ugaldu egingo dira. Jarraian, aireztapen-sistema abiaraztean, gela barruko airean hedatuko dira abiadura handiz, arnastean gaixotzeko arriskua gehituz. Dena den, pertsona gehienengan ez dute arazorik sortuko, aireztapen-sistemetan dauden mikroorganismo horiek ez direlako berez oso birulentoak. Baina alergikoek eta immunoeskasiaren bat duten pertsonek gaixotzeko arrisku handiagoa dute. Hainbat inguru berezitan, ospitalak kasu, arazo larria bihur daiteke aireztapen-sistemen kutsapena. Beraz, airea girotzeko sistemak neurrian erabili beharko ditugu, mantentze-lana nahitaezkoa dela ahaztu gabe.

Dieta mediterraneoa

2001/04/01 Agirre, Jabier - Medikua eta OEEko kidea

"Betiko dieta mediterraneoa berreskuratu beharra" nabarmendu zuten duela hilabete batzuk Bilbon, IV. Elikadura Biltzarrean bildutako nutrizio-adituek.

Hegaztientzako habia-kutxak

2001/04/01 Pérez de Ana, Juan Manuel -

1991-94 bitartean hegaztien ugalketarako hainbat habia-kutxaren erabilera ikertu dugu. Artikuluan ikerketaren emaitza eta ondorioak azalduko ditugu; ondorio horietako batzuk oso baikorrak dira eta habia-kutxak nolakoak egin eta non jarri jakiteko erabil daitezke.

Euskal Herriko hezeguneak (XI): ibaiertzetako basoak eta ibar-basoak (eta II)

2001/04/01 Estonba Mintxero, Mikel -

Aurreko hilabetean ibaiertzetan garatzen diren baso-ekosistema hezeak azterzeari ekin genion. Onduan, ibaien dinamikarekin erabat erlazionatutako hezegune berezi hauen ezaugarriak eta landarediaren egituraketa aztertu genituen. Oraingoan, ordea, ibaiertzetako basoetako eta ibar-basoetako fauna eta horien egoera Euskal Herrian helarazi nahi dizuegu.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila