Edari freskagarriak

Horiek ekoizteko, edateko ura eta "xarabe" deritzon osagai-multzoa erabili ohi da normalean: gozagarri naturalak, zukuak, landare-estraktuak, agente aromatikoak eta gehigarriak. Hainbat motatakoak ezagutzen dira.

Edari gasdunak

Edateko ura eta karbono dioxidoa (CO 2 ) daramate, azidotzaileez, gozagarri natural edo artifizialez eta agente aromatikoez gain. Duten azukre-kantitatearen arabera ere bereizten dira. % 6 baino gutxiago dutenak tonikoak dira. % 6 baino gehiago badute, berriz, urrinak izaten dituzte. Horrelakoak dira Sprite, Seven up, etab. Horietako batzuei % 6 laranja- edo limoi-zukua gehituz gero, Fanta lortzen da eta % 8 gehituz, Kas.

Fruituekin egindako edariak

% 10 baino gehiago zukua dutenak dira eta, oro har, gasik gabe komertzializatu ohi dira. Laranjazkoak eta limoizkoak gain, zaporeetan geroz eta barietate handiagoa dago merkatuan (anana, melokotoia, etab.). Mota honetakoak dira Frutopia (% 10 zukua) eta Trina (% 14 zukua).

Edari energetikoak

Duela 15 urte inguru Estatu Batuetako bi medikuk asmatu zituzten, nekeari eta zahartzaroari aurre egiteko helburuarekin. Kafeina, erregina-jelea, ginsenga eta taurina (esfortzu fisiko gogorra egin ondoren suspertarazten duen aminoazidoa) dira edari estimulatzaile eta euforia-eragile horien osagaiak. Horrelakoak dira honakoak:

  • Reanimator: gatz mineralak eta fruituak ditu, esfortzu handiko egoerei aurre egiteko. Tentsioa igotzen duen eta efektu euforia-eragilea duen ginsenga da osagaietako bat.
  • Red Bull: gorputzaren estimulatzaile gisa jokatzen duten taurina eta kafeina ditu. Fruitu freskoaren zaporea du.

Neke mental eta estres kasuetan har daitezkeen produktuak dira, baina ez dira ezinbestekoak, erregina-jelea edo kafea har baitaitezke. Azken horiek naturalagoak dira eta ez dute edari horiek adina gehigarririk.

Kirolarientzako edariak edo isotonikoak

Kirolariei zuzenduak dira batik bat, esfortzu fisiko baten ondoren, berriro indartzen lagutzen dutelako. Hauen helburua, kirola egitean, izerdi bidez galdutako ura, gatz mineralak eta bitaminak berriro eskuratzea da. Horietakoak dira: Aquarius, Isostar, Gatorade, etab. Lasai har daitezke horrelako egoera berezi batean, baina jakin ezazu, maila batean behintzat, edozein zuku naturalek efektu bera izan dezakeela.

New age edariak

Hainbat kategoriatako zaporedun edariak dira. Tea edo kafea erabiliz egindakoak: Nestea, Nescafe Ice, etab.

Dena bezala, neurriz eta abusatu gabe har daitezke. Kontuan izatekoa da gehienek azukre- eta gehigarri-kantitate handi samarra izaten dutela, eta, beraz, kaloria ugari dutela. Isotonikoek, berriz, gatz mieralak eta bitaminak ere badituzte.

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzla. Ezeztatuz gero, ezingo duzu webgune honetan nabigatu. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
FAGOR ELECTRÓNICA Koop. Elk.