Erreportajeak

Eman iezadazu helduleku bat eta mundua mugituko dut

2001/04/01 Ares, Felix -

Esaldi ezagun horrekin agurtu zuen Arkimedes jakintsu greziarrak Ptolomeo Soter erregea. Sirakusa-n izan zen hori, jakintsua bizi zen herrian. Ikus dezagun zer gertatu zen.

Morseren telegrafoa: Jainkoak bidalitako asmakizuna

2001/04/01 Astobiza, Amaia -

1791ko apirilaren 27a. Samuel Morse asmatzaile eta margolari estatubatuarra jaio zen. Telegrafoa izan zen bere ekarpen ezagunena.

Interneten nabigatu sare elektrikoa erabiliz

2001/04/01 Waliño, Josu -
Gero eta bide gehiago dago Internetera konektatu ahal izateko: hasieran telefono arruntetik egiten genuena, pixkanaka ISDN, ADSL eta antzekoen bidez …

Polena eta erregina-jelea

2001/04/01 Lorenzo, Arantza -
Uranga, Ane Miren -

Erleek, aurreko artikulu batean aipatutako eztiaz gain (Elhuyar Zientzia eta Teknika, 160, 2000), beste bi produktu eskaintzen dizkigute; hain zuzen ere, polena eta erregina-jelea. Eztiarekin gertatzen den bezala, bi produktu horiek, balio nutritiboa izateaz gain, ahalmen terapeutikoak dituzte, printzipio aktiboak deituriko osagaiei esker.

ESS, neutroien emari oparoa

2001/03/01 Kortabarria Olabarria, Beñardo - Elhuyar Zientzia

ESS, Europako zientzialariek eskuartean duten proiektu interesgarri eta erraldoienetarikoa da. Lankidetzan Europako herrialdeek abiarazitako proiektu honek, neutroiak lortzeko behar diren instalaziorik egokienak eraikitzea du helburu. Proiektuak, gauzatzen denean, ikerketari bide berriak irekiko dizkiola uste da. Oraingoz, zientzialariak prestaketa eta azterketa lanean ari dira. ESS proiektuak urrats berriak egin baino lehen, urrats horiek zeintzuk izango diren erabakitzeko, batzorde zientifikoa Donostian bilduko da.

Islandiako lezioa: genomika, arlo pribatuaren eta publikoaren arteko zientzia

2001/03/01 Etxeberria, Arantza -

2000. urtean giza genomaren segida aletu edo sekuentziatu den berri eman da. Ekainaren 26an Bill Clinton, Tony Blair eta bioteknologiaren arlo publikoan zein pribatuan munduko aurrendari diren Francis Collins eta Craig Venter zientzialariak giza genoma osoaren lehen zirriborroari buruzko prentsaurrekoan elkartu ziren (satelite bidez). Han egindako hitzaldietan medikuntza genomikoa panazea berri gisa aurkeztu zen.

Itsasontziek eragindako poluzioa

2001/03/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Azken albiste-sorta Galapago uharteetatik datorkigu. Duela gutxi, Frantziako kostaldetik hurbil ere gertatu zen. Denboran atzera joanda, hamaika isurketa aurki daitezke. Baina itsasontzien zirkulazioak beste ondorio-mota batzuk ditu ekosistemetan. Horietako batzuk, bitxiak benetan.

Giza genoma. Non gaude?

2001/03/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

2000 urteko zientziaren ekarpen nagusitzat giza genomaren sekuentziazioa hartu da. Baina, dagoeneko, lan horren bukaera hiru aldiz iragarri da, hots, 2000ko apirilean, ekainean eta aurtengo otsailean. Letra txikia irakurtzen dakienarentzat argi dago genomaren sekuentziazioa ez dela bukatu. Orduan, zergatik azaltzen da maiz komunikabideetan? Zertarako balio du? Ikerketa horrekiko, non gaude?

Giro ona ala txarra? Hori da galdera

2001/03/01 Mendiburu, Joana - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Martxoaren 23an ospatzen da urtero meteorologiaren eguna, 1873. urteko egun horretan sortu baitzen Meteorologiaren Nazioarteko Erakundea (MNE). Ospakizun hori ez da aitzakia txarra meteorologiaren garrantziaz jabetu eta eguraldiaren iragarpenak egiteko erabiltzen diren metodoak eta materialak ezagutzeko. Meteorologia ikuspuntu desberdinetatik aztertu behar den gaia da, historia luzea duen zientzia izateaz gain, jarduera anitz baldintzatzen baititu. Gainera, eguraldiak mugarik ezagutzen ez duenez, meteorologoek mundu mailako ikuspegiarekin lan egin behar dute, baina beren lan-esparruko ezaugarriak ahaztu gabe. Hori guztia bateratzea beharrezkoa da. Horren erakusle da Miarritzen dagoen Météo France-n estazio meteorologikoa. Aldi berean eredu matematikoekin eta material automatikoekin egiten dute lan, baina adituek urteetako lanari esker ikasitakoa sekula baztertu gabe.

Euskal Herriko hezeguneak (X): ibaiertzetako basoak eta ibar-basoak (I)

2001/03/01 Estonba Mintxero, Mikel -
Ibaiertzetako basoak eta ibar-basoak aldizkako uholdeek eta horiek ertz eta lurmenetan utzitako ekarpenek sortutako baso-ekosistema hezeak dira.
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila