Erreportajeak

Gereziak

2001/06/01 Lorenzo, Arantza -
Uranga, Ane Miren -

Sasoi honetan ikusten dira fruitu gorri txiki horiek udako lehen egunak kolorez hornitzen.

Non da Ternuako bakailaoa?

2001/05/01 Murua Aurizenea, Hilario -

Nork ez du entzun Ternua eta euskal arrantzaleei buruzko historiarik? Zein garaitan bertaratu ziren euskal arrantzaleak? Noiz utzi zioten bertan bakailaoa arrantzatzeari? Eta egun, non arrantzatzen da hain preziatua bihurtu den altxorra? Galdera hauek eta beste zenbait mamitzea izango da gure “bakailao-ibilbidearen” jomuga. Lehenengo geldialdia Ternuako edozein portutan egingo dugu, gero Ipar Atlantikotik barrena ekialdera igaroko gara, Norvegia eta Svalbard aldera hain zuzen ere. Gure bidaia Euskal Herriko edozein txokotako mahai baten inguruan, platerkada bat bakailaoarekin gozatuz amaituko da. Baina hasi aurretik egin dezagun historia pixka bat.

Ona al da alkohola osasunerako?

2001/05/01 Agirre, Jabier - Medikua eta OEEko kidea

Azken garaiotan edonon daukagu gai honi buruz irakurtzeko parada, eta Elhuyar. Zientzia eta Teknika aldizkari honetan bertan ere artikulu bat baino gehiago topa daitezke ardoaren gorabeherak aztertzen (111. zk., Jabier Agirre), ardoaren alde onak eta txarrak konparatzen (129. zk., Iñaki Azkune) edota ardoa edanda… (mozkortzen naiz, abesti zaharrak dioen bezala, 147. zk., Ane Miren Uranda eta Arantza Lorenzo). Beraz, gaurko gaia lehendik ere jorratu izan den arren, gaurkoan galdera zehatz batzuei erantzuten saiatuko naiz: ona al da alkohola osasunerako? Edanez gero, bihotzekoak emango al digu?, etab.

Kometak eta asteroideak, zer da zer?

2001/05/01 Carton Virto, Eider - Elhuyar Zientzia

Duela 50 urte bazirudien argi zegoela zer zen asteroidea eta zer kometa. Ezaugarri bereizgarriak zituzten eta ongi mugatutako bi taldetan sailka zitezkeen. Kometak “izotzezko baloi zikinak” ziren, eguzki-sistemaren mugan sortuak eta asteroideak, berriz, Marte eta Jupiterren artean flotatzen zuten arrokak. Kometek era askotako orbitak dituzte; asteroideek, berriz oso orbita eliptikoak, eta planeten plano eta norabide berean orbitatzen dute Eguzkia. Baina azken 50 urteetan, asteroide eta kometa gehiago aurkitu diren heinean, kometa gisa portatzen diren asteroideak eta asteroide gisa portatzen diren kometak agertu dira. Eta, noski, definizioak berrikusi beste aukerarik ez dute izan zientzialariek.

Bizkaia aldeko txinparta elektrikoak

2001/05/01 Astobiza, Amaia -
Bizkaia aldean energia elektrikoa ekoizteko hainbat proiektu daude: ziklo konbinatuko zentral elektrikoak, birgasifikazio-instalazioa, IGCC... Azkenaldian sarri entzun ditugun hitz berri …

Euskal Herriko hezeguneak (eta XII): hezegune artifizialak

2001/05/01 Estonba Mintxero, Mikel -

Euskal Herriko hezeguneak ezagutu eta ulertzea helburu dituen artikulu-sorta hau ezin da amaitutzat eman gure geografian sakabanatuta dauden hezegune artifizialez hitz egin gabe, izan ere, horietako askok, denboraren poderioz, naturalizazio-prozesu ikusgarriak ezagutu baitituzte eta, horri esker, balio ekologiko handiko hezegune bilakatu dira.

Gaixotasun infekziosoak, zaharrak berri

2001/05/01 Arrese, Elixabete -
Basaras, Miren - Mikrobiologiako Irakasle Titularra

Azken hogei urteotan gaixotasun infekzioso edo kutsakor berriak etengabe agertu dira. Alde batetik, mikroorganismo ugari identifikatu dira eta, bestetik, lehendik ezagunak ziren mikroorganismo patogeno edo kaltegarriak beren ahalmen patogenikoa aldatzeko gai izan direnez, aldez aurretik kutsatzen ez zituzten gaixotasunen eragile bihurtu dira.

Poligrafoaren gorabeherak

2001/05/01 Azkune Mendia, Iñaki -

Gezur-detektagailua edo poligrafoa egiteko ideia lehen aldiz mendearen hasieran sortu zen eta aparatua bera 50eko hamarkadan egin zen. Harrezkero gero eta fidagarriagoak egin dira eta zenbait Estatutako epaileek gero eta gehiago erabiltzen dituzte.

pi, konstante biribila

2001/05/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia
William Oughtred matematikaria gizon txikitxo, begi beltzekoa zen. Oso berandu oheratzeko ohitura zuen, normalean problemaren bat ebaztu nahian lo hartzen …

Txanpon berdeak

2001/05/01 Ares, Felix -

Inoiz ez zenituen txanpon berdeak ikusiko, ezta? Bada, orain egin egingo dituzu.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila