Erreportajeak

Bluetooth: kablerik gabeko komunikazioa

2001/10/01 Astobiza, Amaia -

Ordenagailuaren mahaipean begiratuz gero, hanketan hamaika kable korapilatzen zaizkizula konturatuko zara: zuri sendo hau ordenagailutik inprimagailura doana da, beltz mehe hori modema konektatzen duena, hango gris antzeko hura kamera digitalarena... eta horrela eskanerra, bozgorailuak, telefonoa eta gainerako tresna guztiak konektatu arte. Kable horien guztien bidez datuak tresna batetik bestera transmititzen dira eta sarea erabat komunikatua egotea lortzen da. Baina ez al dago tresnak komunikatzeko beste biderik?

Telekomunikazioen Unibertsitate Institutua

2001/10/01 Imaz Amiano, Eneko - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Jakin badakigu teknologia berrien arloan nahiko lan egiten dela Euskal Herrian, bai eta hainbat sektoretan punta-puntan gabiltzala ere. Eta, hala ere, teknologia berri horien asmakuntzaz eta horiei buruzko ikasketez hitz egitean, maiz, atzerrian jartzen dugu burua. Burua, eta gorputza ere bai, ikasketak sakontzera kanpora joan ohi baita jendea.

Kirolariak: hormonak bai, baina zeren truke?

2001/10/01 Agirre Ruiz de Arkaute, Aitziber - Elhuyar Zientzia
Astobiza, Amaia -

Umetan, gehienok kirola jolas-orduetako denbora-pasa gisa hartzen dugu, eta, indarra hartzeko, nahikoa izaten da ogitarteko on bat jatea. Jolasa afizio izatetik ofizio izatera igarotzen denean, ostera, urdaiazpikoak ezer gutxirako balio du. Maila horretan, ez da nahikoa ona izatea. Onena izan behar duzu. Gorputzak, ordea, bere mugak ditu. Muga horiek gainditu eta behar besteko indarra hartzeko, kirolari askok substantzia kimikoak hartzea erabakitzen du, hormonak, alegia. Baina podiumeko urrezko dominak, domina guztiek bezala, alde bi ditu. Alde batean garaipena dago; bestean, ordea, kirolariaren osasuna.

Zura Ilargiaren argitan

2001/10/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Ilargiak naturako hainbat gertakaritan eragiten du; adibide garbienetako bat mareatan duen eragin nabarmena da. Hala ere, mareak Ilargiaren menpean gertatzen zirela jakina zen arren, astronomoek aztertu arte ez zen zergati zientifikoa ezagutu.

Klase turistaren sindromea

2001/10/01 Agirre, Jabier - Medikua eta OEEko kidea

Gaur egungo hegazkin modernoek hegaldi eroso eta segurua bermatzen duten arren, aire-konpainia gehienentzat ustekabe eta zalaparta ugari eragin ditu 'klase turistaren sindromea' izenarekin bataiatu izan den egoerak. Izan ere, 90eko hamarkadan hamarnaka heriotza lotu izan dira bidaiariek egindako hegaldiekin. Horregatik, adituek arreta-neurri batzuk hartzeko gomendatzen dute, nahiz eta hegaldia bitarteko mugiezintasunarekin lotutako sindrome horren aurkako prebentzioa oso erraza eta sinple izan.

A zer usaimena!

2001/10/01 Ares, Felix -

Tximeleten artean badira usaimen-kontuetan benetako ‘txapeldun’ direnak. Sits-espezie batzuetako arrek, esaterako, hainbat kilometrotatik usain ditzakete emeak. Mila bilioi molekularen artean emearena bakarra bada ere usainduko dute eme hori.

Alfred Nobel, dinamita asmatu eta bakearen saria sortu zuen kimikaria

2001/10/01 Astobiza, Amaia -

Alfred Nobel, bere izena daraman fundazioa sortu zuen zientzialari suediarra, 1833. urteko urriaren 21ean jaio zen.

Linux-ek 10 urte bete ditu

2001/10/01 Waliño, Josu -

Linus Torvalds-en eskutik jaio zen Linux sistema eragilea, eta 10 urte bete ditu aurten. Microsoft-i buruhauste bat baino gehiago sortu dizkion sistema libre hau gero eta arrakasta handiagoa lortzen ari da. Azken lorpena, Linux euskaratzea, Eusko Jaurlaritzaren eskutik.

Olibak

2001/10/01 Lorenzo, Arantza -
Uranga, Ane Miren -

Oliba aspaldidanik da ezaguna eta antzinako liburuetan ere egiten da horren aipamena. Gaur egun ere garrantzi berezia du, dieta mediterraneoko oliba olioa lortzeko ezinbestekoa baita lehengai hori. Datu historikoen arabera, feniziarrek sartu zuten olibondoa Mediterraneoko herrialdeetan.

Errepide berriak: olio gainean gidatzen

2001/09/01 San Martin Oier - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Duela urte batzuk birziklaturiko gurpilak erabili nahi izan ziren errepideetako asfalto-aglomeratua egiteko; egun, EHUko Kimika Fakultatearen helburua olio birziklatuak erabiltzea da. Proiektua asfalto-aglomeratua egiten duen enpresa batek bultzatu du, eta denbora gutxi barru industria mailako testak egingo ditu. Test horiek gainditzen badira, olio gainean gida dezakegu aurrerantzean.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila