Erreportajeak

Genoma: non plus ultra?

2001/09/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Giza genomaren ikerketak zientziari ireki dizkion atez beste aldean ez dago interes zientifiko soila. Gizartea zer etorriko ote den zain dago. Geneak banan-banan analizatzeak esparru askotan du edo izango du eragina, eta horrek esan nahi du aldaketa-garaiak gertu daudela. Aldaketek ezinegona dakarte, ez baitakigu nola egin beharko diogun aurre bizimodu berriari. Baina, aldaketa horiek iragartzeko aukerarik ba al dago? Guzti-guztiak ez, noski, baina lehenengo gogoeta behintzat egin dezakegu.

Mugitzearen abantailak

2001/09/01 Agirre, Jabier - Medikua eta OEEko kidea

Kirola egitea, edo aldian behin 'mugitzea', igogailua hartu ordez etxera eskaileretan barrena igotzea, edota kotxea edo autobusaren tokian bizikleta hartu edota oinez abiatzea, horrek guztiak gaixotasunak saihesten laguntzen duela gauza ezaguna zen.

Titaniozko ahoak

2001/09/01 Kortabarria Olabarria, Beñardo - Elhuyar Zientzia

Goizetik iluntzera aho itsusi-itsusia izatetik aho dotore-dotorea izatera igarotzea, dagoneko ez da mirarizko ezer. Behar beste diru izanez gero, erraz egin daiteke. Inplantologian eta material berrien arloetan gertatu den garapenari esker egin daiteke hori. Urrunago joan barik, Euskal Herrian bertan badago ebakuntza hori egitea, Angel Enparantza kirurgialariaren eskutik Virgen del Pilar klinikan.

Landare transgenikorik Europako Merkatuan?

2001/09/01 Escajedo San Epifanio, Leire - Konstituzio Zuzenbideko Irakaslea

Clintonek esan zuen munduko goseteak gainditzeko tresna dela landareen eraldaketa genetikoa. Terapia berrien abiaburu, botikagintzarako ezinbesteko, industria ekologikoagorako lehengai… Hain omen dira erabilgarri landare transgenikoak, ezen labore transgenikoak behi eroen auzian ere aipatu izan diren, animalia-jatorriko irinen ordezko moduan. Argi dago, baina, Europak ez dituela begi onez ikusten. Estatu Batuetan 1994an heldu ziren lehen landare transgenikoak, tomateak, supermerkatuetara. Europan, ordea, iritsi berri dira (2000) merkaturatzeko aurreneko bost baimenak; baldintza askorekin, ordea, eta, gehienak, animalien kontsumorako. Zer dago politika horren atzetik?

Zuhaitzen eraztunak historiaren salatari

2001/09/01 Mendiburu, Joana - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Sarritan geratu izan gara zuhaitzaren bizitza markatzen duten enborreko eraztunak ikusten. Baina ikusgarria izateaz gain, gure begietan hain xinplea dirudien hori zuhaitzaren adina, bere ingurunea eta historia azaltzen dizkigun zientzia da; dendrokronologia, hain zuzen ere.

Einsteinen berri euskaraz, 1923an

2001/09/01 Mendiburu, Joana - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Ikerketa zientifiko andanaren berri ematen da aldizkari espezializatuetan, egunkarietan, Interneten... Bakoitzak bere jakinduria eta jakin-minaren arabera hautatzen du informazio-iturria, baita hizkuntza ere. Gaur egun, zientzialarien hizkuntza ingelesa izan arren, gai orokorrak edozein hizkuntzatan daude eskuragarri. Baina kontuak oso bestelakoak ziren XX. mendearen hasieran, eta horren adibide da eskuartean dugun 1923ko artikulua.

Severo Ochoa, XX. mendeko biokimikaria

2001/09/01 Astobiza, Amaia -

1905eko irailaren 24an, Severo Ochoa mediku eta biokimikari espainiarra jaio zen. ADNari eta ARNari buruzko ikerketa garrantzitsuak egin zituen, azido nukleikoen biosintesia eta haien ezaugarriak aztertu baitzituen. Horretaz gain, oxidazio biologikoaren prozesu entzimatikoak eta energia-transferentzia ikertu zituen. Arthur Kornberg-ekin batera, Fisiologia eta Medikuntzako Nobel saria jaso zuen 1959an.

Mahatsa

2001/09/01 Lorenzo, Arantza -
Uranga, Ane Miren -

Mahatsa dieta mediterraneoaren eta, oro har, kulturaren oinarrizko osagaietako bat da. Munduan landatzen den frutarik ugarienetakoa da laranjaren ondoren, baina, tamalez, ekoizten den mahatsaren zati txiki bat soilik kontsumitzen da fruta gisa; gehiena edari alkoholikoak ekoizteko erabili ohi da, ardoaren ekoizpenerako batik bat.

Usainetan usainka

2001/07/01 Carton Virto, Eider - Elhuyar Zientzia

Ingurugiro-arazo larrienak konpontzen diren heinean, ongizatearekin lotura estua duten beste batzuk azaleratzen ari dira. Horien artean dago, hain zuzen, usaina. Normalean ez da oso kaltegarria izaten, baina bai gogaikarria eta, zenbait kasutan, osasun-arazo fisiko eta psikologikoak eragin ditzake. Ingurugiro-arazoekin lotuta egiten diren salaketen buruan zarata eta usaina daude, baina, kontraesana badirudi ere, Hego Euskal Herrian ez da oraindik usainak arautuko dituen berariazko legerik sortu.

Oinetako izerdia: erremediorik ba ote?

2001/07/01 Agirre, Jabier - Medikua eta OEEko kidea

Hau izaten da arazorik usuenetako bat, gazteetan bereziki eta beroaren sasoia iristen denean batez ere. Kasurik gehienetan, oinetako izerdiak berarekin darama usain txarra gorputz-atal horietan; eta, egia esan, badira erremedio erraz samarrak, bai arazoari eta baita horren ondorioari ere aurre egin ahal izateko.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila