Efemeride gisa gogora ekartzea nahikoa arrazoi izan liteke satelite galileotarrei buruz idazteko. Izan ere, orain dela laurehun urte, urtarrilaren 7an, Galileok lehenengo aldiz ikusi zituen Io, Europa, Ganimedes eta Kalisto. Alabaina, hori baino gehiago dira lau satelite horiek, eta gaur egun ere aztergai dira punta-puntako hainbat ikerketatan.
Euskal Herriko biztanleek begi onez ikusten dituzte zientziak eta teknologiak ekarri dituzten aldaketak eta aurrerapenak. Hala ere, askok uste dute teknologia berriekin zuhur ibili behar dela, eta osasunean eta ingurumenean duten eragina ezagutu arte arreta handiz aritu eta erabili behar direla. Hain zuzen, 1etik 5erako eskala batean, herritarrek 2,8ko adostasun-maila agertu dute baieztapen horrekin.
Oso zabalduta dago lursailak egur-ekoizpenera bideratzen dituzten jabeek naturaren kontserbazioaren alde ezer gutxi egiten dutelako ideia. Izan ere, askok eta askok basogintza intentsiboa egiten dute beren lurretan, ahalik eta etekin ekonomiko handiena ateratzeko. Eta basogintza intentsiboak mesede eskasa egiten dio naturaren kontserbazioari. Ideia hori indartzen duen hamaika adibide dago, baina baita kontrakoa adierazten duenik ere.
Elektrizitate-sarea, berez, ez dago diseinatuta energia eolikoa eta fotovoltaikoa bezalako elektrizitate-iturri gorabeheratsuak hartzeko. Sarea sortu zutenean ez zegoen horrelakorik, eta, beraz, ez zuten horrelakorik hartu kontuan. Garaiak aldatu dira, baina, eta gero eta ugariagoa da iturri horiek gure elektrizitate-hornikuntzari egiten dioten ekarpena. Ezinbestekoa da sarea horretara egokitzea.
"Eskatzea librea da", esaten dute. Baina eskatze hutsagatik ez da dena lortzen. Kargatzeko beharrik gabe hilabete irauten duen bateriarik ez dago. Egia esan, ordenagailu eramangarrietan, zortzi edo bederatzi ordu irauten duenik ere ez dago, eta hori da erabiltzaile askok eskatzen dutena; hegazkinetan maiz bidaiatzen dutenek, adibidez. Posible da? Erabiltzaileek baietz espero dute, baina ingeniariek ezetz esaten dute.
Badakigu bateriek bizialdi mugatua dutela: hainbat karga-deskarga ziklo betetakoan, akabo. Huts egiten dute. Ezin esan, ordea, hor bukatzen denik baterien bizitza. Hain zuzen, hortxe hasten da buruan hainbat galdera-ikur utzi dizkigun prozesua: birziklatzea.
Badirudi arrapaladan goazela klima beroago batera. Hori esaten digute aditu gehienek, klima-ereduetan oinarrituta. Badirudi klima-ereduek etorkizuna iragartzen dutela, aztiek erabiltzen dituzten bola magikoen antzera. Egia esan, ez dute horrelakorik egiten: ez dira bola magikoak, eta ez dituzte iragarpenak egiten. Eta, hala ere, ereduez baliatzen dira adituak etorkizuneko klima-kondizio posibleak ezagutzeko.
Donostiako Tolosa hiribidean, EHUren Ibaetako campusaren ertz batean, ikerketa-zentro berri bat dago martxan iazko azaroaren bukaeratik. Kanpotik ez dirudi inolako berezitasunik duenik, baina, izatez, ez da, inolaz ere, eraikin arrunt bat. Nanozientzia eta nanoteknologia ikertzeko eraiki zuten CIC nanoGUNE, eta hamaika berezitasun ditu, zimenduetatik hasi eta azkeneko xehetasuneraino, Donostia erdi-erdian egoteak ez dezan eragozpenik izan ikerketan.
Paristik ume jaioberriak ekartzen dituztela eta, hiriguneetan ez ezik, kulturan ere barneratuta ditugu zikoinak. Kulturan eta hirigune batzuetan badaude, bai, baina 1950eko hamarkadaren inguruan hainbat eta hainbat lekutatik desagertu zen hegazti galant hori. Harrezkero, bere kabuz berreskuratu da kasu batzuetan. Urdaibai Biosferaren Erreserban, berriz, lagundu egin diote zikoinari, eta 2003az geroztik birsartze-programa bat dute martxan.