Giza ikusmenak argi-espektroaren eremu jakin bati baino ezin dio antzeman. Eremu horretatik kanpo dagoena ikusezina da guretzat. Hainbat tresna garatu ditugu, ordea, ikusezina den hori ikusgai egiteko. Izan ere, gurea baino zehatzagoa den ikusmen artifiziala erabiliz, izugarri findu daitezke lanabes gisa giza ikusmena erabiltzen duten jarduerak. Adibidez, tresna elektronikoen birziklapena.
Unibertsoaren zati txiki bat baino ez dugu ezagutzen. Adituen arabera, osagai asko falta zaizkigu aurkitzeko, eta ezagutzen ditugun osagai batzuen propietate asko ere ezezagunak zaizkigu. Diotenez, osagai horiek oso apalak dira Lurraren gainazalean haiei antzemateko eta nolabait aztertu ahal izateko; interferentzia gehiegi daude. Hortaz, lur azpian sartzen dira zientzialariak, horrela bakarrik gelditzen baitira, ustez, partikula apal ezezagun horiek agerian.
Bizidunon genomak egiten du bakoitza espezie jakin bateko kide izatea, eta, hortaz, espezie bereko kideek antzeko ezaugarriak izatea. Bestalde, nork bere izaera propioa du, eta espezieko gainerako kideetatik bereizteko modukoa da. Ezaugarri bereizgarri horietako batzuk ere genoman gordeta daude.
Iazko Zientziaren Astean, patata-fekulaz egindako plastikozko poltsak banatu zituzten. Poltsa horiek zakarretan bukatzen dutenean, materia organikoa deskonposatzen duten mikroorganismoek desagerraraziko dituzte. Ohiko plastikoek sortzen dituzten ingurumen-arazoak saihestuko lirateke erabiltzen dugun plastiko guztia, Zientziaren Astean banatutakoa bezalaxe, biodegradagarria balitz.
Espazioaren zati txiki bat garenez gero, espazioko gainerako gorputzekin elkarrekintzan gaude, halabeharrez. Lurreko egitura batzuek gogorarazten digute elkarrekintza horiek gertatu, gertatzen direla: kraterrek. Espazioko ehunka bisitari sartzen dira urtero Lurrean, eta horietatik batzuek krater-itxurako oroigarriak uzten dizkigute.
Lurra energia berriztagarrien biltegi handi bat da. Lurraren nukleoa 4.000 ÂșC inguruan dago, eta energia horren zati bat azalerantz kanporatzen du. Kanporako bidean Lurraren geruza guztiak berotzen ditu. Gainera, Eguzkitik iristen den energia lurzoruaren lehenengo 10-20 metroetaraino sartzen da. Lurzoruan berez metatutako energia horretaz baliatzean datza trukaketa geotermiko deritzon klimatizazio-sistema.
Gizartea ez litzateke izango gaur egun dena zementurik izango ez bagenu. Ingurura begiratu eta, hurbil ez bada urrun, baina ia-ia ziur, hormigoiz --zementuz, azken finean-- egindako eraikin bat aurkituko duzu, edonon zaudela ere. Horrek zibilizazioaren garapenaren ikur bihurtu du zementua.
Ekonomia-sektore eta lanbide gehienetan (guztietan ez esateagatik), aurrerapen teknologikoak egin dira. Aurrerapen horiei esker, etekina asko handitu dute batzuek eta besteek. Artzaintzak ere heldu dio berrikuntzok ematen duten laguntzari, eta, orain, Itsasmendikoi Artzain Eskolan, tresna berri mordo bat jarri dute artzainei erakusteko nola atera etekin handiagoa beren lanari.
Batentzat baino gehiagorentzat, animalia honen berri duen lehenengo aldia izango da, beste batzuei ezaguna egingo zaie izena --desagertzeko zorian dauden espezie-zerrendako bat delako--, bakar batzuek ezagutuko dituzte animalia honen nondik norakoak... eta, bien bitartean, muturluze piriniarrak kinka larrian jarraituko du, bizirik irauteko gero eta zailtasun gehiagorekin.
Ibaiak, berez, bizia borborka duten ekosistemak dira, oso dinamikoak, oso aldakorrak eta moldakorrak baitira. Baina ibaiek ibai oso izaten jarraitzeko, gauza bat, behintzat, ezinbestekoa dute: ura. Urik ez badute, alferrikakoa da berez izan dezaketen ahalmena. Eta gurea da ibaiek ibai izaten jarraitzeko ardura, guk kentzen baitiegu ezinbesteko duten ur hori.