Interneten informazioa bilatu nahi dugunean, aukeran dauden bilatzaileetara jotzen dugu askotan, askoz erosoagoa baita bilatzaileari hitz bat ematea eta hark egitea bilaketa-lanak, nork bere bidetik horri buruzko informazioa eman diezaiokeen helbide bat bilatzea baino. Bilatzaileak kudeatzen dituztenek erabiltzaileen portaera aztertzen dute, eta, horren bidez, beren web guneak hobetzeko bideak bilatzen dituzte. Lan horretan aritzen dira Yahoo! Research erakundean, Estatu Batuetan, eta hortik kanpo, Bartzelonan eta Txilen dituzten zentroetan. Azkeneko bi zentroetako zuzendaria da Ricardo Baeza-Yates.
Uretako landareek gaitasun handia dute inguruko uretatik haientzako elikagai diren osagaiak (mantenugaiak) hartzeko, eta, beraz, uretatik kentzeko. Herri eta hirietan sortzen diren ur zikinak osagai horietan aberatsak izaten dira. Zergatik ez erabili, bada, landareak ur horiek garbitzeko? Horra fitoarazketaren gakoa.
Laranjak, kiwiak, melokotoiak, marrubiak, gereziak, meloia, masustak... zer gozoak diren fruituak, batez ere puntu-puntuan harrapatzen baditugu! Ezagutzen ditugun fruituetan, badakigu desberdintzen noiz dauden onduta eta noiz ondu gabe, eta zein den jateko memento aproposena. Denbora ere izan dugu hori ikasteko; hain zuzen, ehiztari-biltzaile ginenetik biltzen ditugu fruituak.
"Matematika leku guztietan dago" esaldia askotan entzun dugu denok. Garrantzi handia duela jakin badakigu, baina, ez denez begi-bistakoa, inor gutxi ohartzen da horretaz. Horixe bera gertatzen zaio gure protagonistari, matematikan asko erabiltzen den e zenbakiari: leku askotan agertzen da, oso garrantzitsua da, baina gehienek ez diote erreparatzen, ez baita agerikoa.
Alfred Nobelek bost arlo aukeratu zituen bere izena daramaten sarietarako: Fisiologia edo Medikuntza, Fisika, Kimika, Literatura eta Bakea. Urriaren hasieran, astelehenetik ostiralera, ordena horretan jakinarazten du Nobel Fundazioak nor sarituko duten arlo bakoitzean. Beraz, aurrena zientzietako sariak izaten dira albiste, eta gero gainerakoak. Aurten, baina, arlo denetan ageri dira zientzia-gaiak.
Hegaztiak hegan ikustean, bati baino gehiagori piztuko zitzaion hegan egiteko gogoa, ziur. Demagun norbaitek horretarako aukera ematen digula, eta hegan egiteko modu bat aukeratzeko esaten digula. Zein aukeratu? Izan ere, hegaztien artean modu asko daude hegan egiteko: batzuek etengabe mugitu behar dituzte hegoak gora eta behera; beste batzuk, berriz, hegoak zabal-zabal ireki eta biraka aritzen dira, airean zintzilik egongo balira bezala, hegoak ia mugitu gabe.
Mario Molina kimikari mexikarra kimikaren alor ugaritan ikertzen aritu zen munduko hainbat ikerketa-zentrotan 1972 urtera arte. Urte hartan, Sherwood Rowland-ekin lanean hasi zen, eta ozono-geruzan CFCek zenbaterainoko kaltea eragiten duten deskubritu zuten. 1995ean Nobel saria eman zioten horregatik. Horrek behin betiko aldatu zuen haren ibilbide profesionala. Harrezkero, ingurumen-arazoak gizartearen maila guztietara helarazteko lanetan dabil. Ekainaren 25ean, Tolosako Naturaldiak gonbidatuta, klima-aldaketari buruzko hitzaldi bat eman zuen Chillida Lekun, eta harekin hitz egiteko tartetxo bat izan genuen.
Janari gaziren bat jaten dugunean, eguzkipean izerditan blai egon garenean, kirol-saio bat egin dugunean... gure gorputzak ura eskatzen digu, egarria dugu. Egarria ura edatera bultzatzen gaituen sentsazioa da.
Animalia guztien immunitate-sistemek, bai ornodunenek eta bai ornogabeenek, funtsean, mikrobio patogenoak identifikatu eta hil egiten dituzte. Ornodunen immunitateak, horretaz gain, haien gorputzean bizi diren mikrobio onuragarriak babesten dituela uste du Wisconsin Unibertsitateko ikertzaile batek, mikrobio horiei kalte egitea animaliarentzat ere kaltegarria izango litzatekeelako.
Ibaiak ez dira ubide soilak, bizirik daude, mugitu egiten dira, arnasa hartzen dute eta ekoitzi egiten dute, uraz gain beste hainbat substantziaz eta izakiz osatutako ekosistemak baitira, askotan ahaztu egiten zaigun arren. Ibar-basoak kontuan hartzen baditugu, ibaiak munduko ekosistema emankor eta dibertsoenetakoak dira, eta, beste ekosistema guztietan bezala, hainbat prozesu gertatzen dira.