Lakar Iraizoz, Oihane

Lakar Iraizoz, Oihane

Elhuyar Zientzia

Terapien 25 urteko bilakaera

2010/12/01 Lakar Iraizoz, Oihane - Elhuyar Zientzia

Hogeita bost urte bete dira aurten hiesaren kontrako lehenengo botikak garatu zirenetik. Gaixotasunaren larritasunak eta gizartearen presioak hasieratik eragin zuten ikerketek azkarrago egitea aurrera. Izan ere, klinikoki diagnostikatutako lehenengo hies-kasua agertu eta lau urtera atera ziren lehen botika haiek. Hamar urteren buruan, goitik behera aldatu zen gaixotasunaren larritasuna.

Drogetatik askatzen lagundu nahian

2010/11/01 Lakar Iraizoz, Oihane - Elhuyar Zientzia

Berriki eman dute Nature Medicine aldizkarian kokainaren mendekotasunetik askatzen lagun lezakeen substantzia baten berri. Kokainak garunean eragiten duen ongizatea ezabatzen du. Hala, ongizaterik sentitzen ez bada, zentzua galtzen du, nolabait, kokaina hartzeak.

Mikroalgak, gasolindegietako hornitzaile

2010/10/01 Lakar Iraizoz, Oihane - Elhuyar Zientzia

Lehorreko landareen ordezkoak izan litezke hemendik urte batzuetara.

Itxaropenezko pilulak

2010/09/01 Lakar Iraizoz, Oihane - Elhuyar Zientzia

Osagai aktiborik gabeko tratamenduak eragin terapeutikoa izatera irits daitezke.

Buruaren sendabidea

2010/09/01 Lakar Iraizoz, Oihane - Elhuyar Zientzia

Robert T. Carroll filosofia-irakasleak artikulu batean dio pertsona askok "atsekabea sentitzen" dutela jakiten dutenean sendatu dituen ustezko botika plazeboa besterik ez dela. "Arazo guztia buruan dutela uste dute". Baina, egiaz, buruan dagoena sendabidea da: sendatzeko itxaropenak eta sugestioak erreakzio biokimiko sendagarriak pitz ditzakete, tratamendu aktiboa hartu edo ez.

Dibertsitate handiena agerian

2010/06/01 Lakar Iraizoz, Oihane - Elhuyar Zientzia

Begiak ireki besterik ez dago bizidunen aniztasunaz jabetzeko. Ikusteko modu berriak asmatu ditugunetik, biodibertsitateari buruz genuen ezagutza izugarri zabaldu da. Hala gertatu da, adibidez, mikrobioen munduari begiratzen ikasi dugunean: naturan dagoen dibertsitate handiena gelditu zaigu agerian.

Bai, baina...

2010/04/01 Lakar Iraizoz, Oihane - Elhuyar Zientzia

Auto elektrikoei buruz hitz egitean, geroaldiko aditz-denbora erabiltzen dugu. Komunikabideen eraginez bertan daudela irudi dezakeen arren, gehien-gehienetan proiektu pilotuez, lankidetza-hitzarmenez, aurreikuspenez eta abarrez hitz egiten dute. Etorkizunari egiten diote erreferentzia, halabeharrez. Izan ere, auto elektrikoek asko dute oraindik hobetzeko merkatuan lehiakor bihurtzeko eta erabiltzaileak erostera animatzeko.

Urrutirako bidea hastapenetan

2010/04/01 Lakar Iraizoz, Oihane - Elhuyar Zientzia

Auto elektrikoak ez dira berehalako batean sartuko gizartean.

Jomuga: motor molekularrak

2010/03/01 Lakar Iraizoz, Oihane - Elhuyar Zientzia

Birusek eragindako gaixotasunak oso erasokorrak dira. Zergatik? Bada, birusak oso azkar bikoizten eta hedatzen direlako. Abiadura horri eusteko, motor molekular bat dute, buru-belarri lanean. Orain, alderantziz begiratuta, motorrak jomuga paregabea izan daitezke birusek eragindako infekzioei aurrea hartzeko. Motorrik gabe ez baitago birusik.

Maldak lautzeko konponbide burutsuak

2010/02/01 Lakar Iraizoz, Oihane - Elhuyar Zientzia

Gure inguruan badaude tren berezi batzuk; ohiko trenek ez bezala, oso malda handiak igotzen dituzte. Hortxe ditugu funikularrak, kremailera-trenak eta mugitzeko kable bati heltzen dioten trenak. Nahiko mekanismo zaharrak dituzte denek ere gora eta behera egiteko. Baina bere horretan diraute hainbatek gaur egun ere, beren funtzioa betetzen. Aldatzeko beharrik ez dagoen seinale...

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila