Erreportajeak

Eskola-porrota gainditzeko

2002/09/01 Agirre, Jabier - Medikua eta OEEko kidea

Eskola-porrotaren zifrak urtetik urtera beldurgarriagoak dira geure artean. Duela gutxi kaleratutako inkesta batek dioenez, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBHko) laugarren urtea gainditzea lortzen ez duten ikasleak % 31,9 dira, zifra benetan altua. Zer egin dezakegu gisa horretako egoera baten aurrean? Eta, hobeto oraindik, ba ote da horrelako egoerak ez gertatzeko gurasook egin dezakegun zerbait?

Babes erradiologikoa... ezinbestekoa

2002/09/01 Orobengoa, Olatz - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa
Lasa Iglesias, Aitziber - STEAM Hezkuntza arloko arduraduna

Ezer gutxi dakigu gure eguneroko bizitzan hainbat eta hainbat gauzatarako erabiltzen diren isotopo erradioaktibo eta erradiazio-iturriei buruz, oro har. Hori bai, guretzat argi dago, besteak beste, Hiroshima, Nagashaki eta Txernobil izenek zuzeneko erlazioa dutela erradioaktibitatearekin, eta, gainera, burura datorkigun irudia ez dugu batere gustuko. Bada, 2001eko abenduan atera zen erradiazio ionizatzaileen kontra babesteko araudi berria, eta dagoeneko hasiak dira adituak araudi berri horren inguruko lehen hausnarketak egiten. Aitzakia hori dela, erradiazio-iturrien motak, zertarako erabiltzen diren eta haietatik nola babestu behar dugun aztertuko dugu. Geoffrey Webb fisikari britainiarrak erradiazioen gaiaren inguruan egin du lan bere bizitza guztian. Erradiazioen dosimetriaren eta babes erradiologikoaren inguruan egin du lan batik bat, izan ere, 20 urtez Britainia Handiko Babes Erradiologikorako Kontseiluan aritua da. 1998an erretiratu eta Nazioarteko Babes Erradiologikorako aholkulari-lanak betetzen iragan ditu azken urteak, eta gaur egun IRPA (International Radiation Protection Association) erakundeko presidentea da. Bilbon egin zen Babes Erradiologikoari buruzko kongresuan hitzaldi bat eman zuen erradiazioen dosimetriaren eta horiek mugatzeko araudiaren inguruan, eta harekin puri-purian dagoen gai horren inguruan hitz egiteko aukera izan genuen.

Zer da soinu digitala?

2002/09/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Bidaia batean, herri txiki bateko zineman sartu nintzen. Eserlekuak zaharkituak zituen, eta tokia ere ez zen inolaz ere atsegina: duela 30 urteko zinema zirudien. Baina proiektagailua martxan jarri bezain laster, dena aldatu zen: soinu digitala erabiltzen zuen. Horrek, behintzat, gaur egungo kutsua ematen zion lokalari.

Hain txarra da kolesterola?

2002/09/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Aspalditxotik, kolesterola sendagileen eta fisiologoen mundutik atera eta jende guztiarentzat egin da ezagun neurri batean: analisi kliniko arruntetan azaltzen da odoleko kolesterol-maila, ‘kolesterolik gabe’ etiketa daramaten janariak daude salgai, eta batek baino gehiagok elikadura zaindu behar du kolesterol-maila altua duelako.

'Estatu poliziala'

2002/09/01 Imaz Amiano, Eneko - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Hilketak, tortura eta espetxeratzeak, horiek lirateke erregimen totalitaristen ezaugarrietako batzuk. Baina horrelako portaerak gizakiek soilik erabiltzen dituztelakoan bazaude…, oker zaude. Intsektu sozialek gizakia bera sortu aurretik findu zituzten taktika horiek.

Hiru dimentsioko inprimagailua

2002/09/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia
Urkidi, Leire -

Ez da zientzia-fikzioa; Idelt enpresan pieza berriak egiten laguntzen duten hainbat sistema erabiltzen dute, eta, ordenagailuan pieza bat diseinatu ondoren, paperean inprimatuko balute bezala, pieza horren prototipoa zuzenean egiten du makina batek.

Gizonezkoentzako pilula antisorgailuak: zergatik ez?

2002/09/01 Atxotegi Alegria, Uhaina - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Carl Djerassi kimikaria dugu jaiotzak kontrolatzeko pilulen aita. Produktu horri buruz hausnarketa zientifiko eta moral ugari egin du, eta oraindik ere horretan dihardu.

Zaharrak berri

2002/09/01 Imaz Amiano, Eneko - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

- Huston, Atlantis deika, txanda.
- Hemen Huston, zer duzue? Txanda.
- 386 txipa hondatu zaigu eta ez daukagu ordezkorik. Lur hartu ezinik gaude, zer egin genezake? Txanda.
- Hasteko, lurreratze-trena eskuz jaitsi, palankari eraginda, eta ondoren…, errezatzen badakizue? Txanda. Egoera horretara iristea ia ezinezkoa da, noski, baina NASA txip zaharren bila dabil sarean.

Likopenoaren ahalmen antioxidatzailea

2002/09/01 Lorenzo, Arantza -
Uranga, Ane Miren -

Gaur egun asko hitz egiten da zenbait substantzia eta janariren ahalmen antioxidatzaileaz, baina, lehenik, garrantzitsua litzateke honako hau argitzea: zergatik da funtzio hori hain garrantzitsua gure gorputzean?

Udako ikuskizun koloretsua

2002/07/01 Mendiburu, Joana - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Euskal Herriko auzo eta herriak festa-giroan murgildu dira. Musikaz, dantzaz, mozorroz eta era guztietako ikuskizunez alaituko dira egunak, eta, gaua heltzean, su artifizialen ikuskizunak kolore biziz argituko du zerua.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila