Erreportajeak

Arkitektura bioklimatikoa

2002/11/01 Orobengoa, Olatz - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Ekonomiaren garapenarekin oso lotuta doa eraikuntzen beharra. Gero eta etxebizitza, fabrika, bulego... gehiago behar dira, eta etengabe eraikitzen da munduko zoko guztietan. Hala ere, gutxitan hartzen da kontuan eraikuntza batek ingurumenean zenbaterainoko inpaktua duen.

Eraikin publikoak: instalazio bereziak

2002/11/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Zerk egiten du arrakastatsu leku publiko bat? Zergatik biltzen da jendea maiz toki batean eta ez hainbestetan beste batean? Erantzutea erraza balitz, hiriak atseginagoak izango lirateke… ala ez? Argi dago, diru-eskasiak mugatzen ditu aukerak; baina, beharbada, hori aitzakia besterik ez da eta diseinu atseginagoak eta originalagoak erraz egin daitezke.

Javier Madrazo: "Bizi-kalitatean eragin nahi dugu"

2002/11/01 Kortabarria Olabarria, Beñardo - Elhuyar Zientzia

Eraikuntza gogor ari da lanean. Etxebizitza ugari egin dira azken urte hauetan. Horietako asko babes ofizialekoak; hau da, administrazioaren baitan sortutakoak. Etxebizitzak egiteaz gain, luzera begirako proiektuak ere baditu Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak, Javier Madrazo kontseilariaren hitzak horren lekuko.

Txertoak entsaladan, eltzekoan...

2002/11/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Hainbat laborategi, bakoitza bere aldetik, lanean ari dira txertoen moduan gaixotasunen aurrean babesa emango duten barazkiak edo frutak lortzeko. Haien esanean, garatze-bidean dauden herrialdeen txerto-gabeziarentzat irtenbide egokia izan daiteke.

Nature aldizkariaren azala ikertzaile euskaldun batentzat

2002/11/01 Orobengoa, Olatz - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Edozein zientzialariren ametsa da Nature edo Science aldizkarietan bere artikulua argitaratua ikustea. Hala ere, hori ez da askoren eskura egoten. Aldizkari horien arduradunek oso irizpide zorrotzak izaten dituzte artikuluak aukeratzeko garaian, eta argitaratu aurretik gai horretan adituak diren zientzialarien eskutik pasatzen dira, okerrik ez dela egin ziurtatzeko. Xabier Irigoienek lortu du amets hori, Nature aldizkariaren irailaren 26ko alearen azalean agertu baitzen berak eginiko ikerketa.

Agur betaurreko eta lentillei

2002/11/01 Agirre, Jabier - Medikua eta OEEko kidea

Kirurgia errefraktiboari esker, miopia, astigmatismoa eta hipermetropia erabat zuzen daitezke gaur egun. Laser bidezko teknologia erabiltzen duen operazio edo ebakuntza sinple baten bidez emaitza harrigarriak lortzen dira behar bezala trebatutako profesional baten eskutik. Teknika berriaren arrakastak liluratuta, aurten 150.000 izango dira Espainian beren ikusmen-arazoak tratamendu kirurgikoen bidez konponduko dituztenak.

Paracelso: medikuntzaren iraultzailea

2002/11/01 Orobengoa, Olatz - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Ziur aski inori ez zaio Theophrastus Phillipus Aureolus von Hohenheim izena ezaguna egingo, baina izen luze horren atzean dagoen pertsonak izan zuen eraginik Errenazimentuan. Paracelso –Celsoren gainetik dagoena– izenez da ezaguna pertsonaia historiko hori. Medikua, zirujaua, alkimista, zientzialaria eta filosofoa izan zen, eta gaur egun ezagutzen ditugun medikuntzaren eta kimikaren lehen oinarri zientifikoak ezarri zituen.

Interneten ere ordaindu egin behar

2002/11/01 Carton Virto, Eider - Elhuyar Zientzia

Interneten ia dena doan izatera ohitu gara, informazioa behintzat bai, baina aspaldian gero eta gehiago hitz egiten da edukien truke ordaintzeaz. Egia esan, Interneten sorreratik bertatik egon da gaia eztabaida-mahaian. Batzuek, Wall Street Journal egunkariak kasu, arrakasta lortu dute, baina gutxiengoa dira. Estatu Batuetako New York Times egunkariak ere duela urtebete eman zuen jauzia eta, espero baino arrakasta txikiagoa izan dutela aitortu duten arren, badirudi ordaindutako edukien merkatuak gorakada nabarmena izan duela Estatu Batuetan.

Lehen urtetik nerabezarora arteko elikadura

2002/11/01 Lorenzo, Arantza -
Uranga, Ane Miren -

Lehenengo urtea betetzetik pubertarora doan aldia oso lasaia da haziera fisikoari dagokionean, edoskitze-garaian eta nerabezaroan gertatzen diren aldaketa deigarriekin alderatzen badugu.

Zelula-mintza: zelularen kanpo-erlazioen arduraduna

2002/10/01 Orobengoa, Olatz - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Izaki bizidun guztiek energia behar dute bizitzeko, eta energia hori elikagaietatik lortzen dute. Guk elikagaiak jaten ditugunean, digeritu eta, odolaren bitartez, gure gorputz osoko zelula guztietara garraiatzen dira beharrezkoak diren molekulak. Zeluletan elikagaiak eta oxigenoa energia bilakatzen dira.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila