Erreportajeak

Animalia-arrazak: gizakiak bideratutako hautespena

2002/10/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Gizakia, ehiztari-biltzaile izateari utzi eta nekazari bihurtu zen garaian, animaliak etxekotzen hasi zen. Laster, espezie beraren barruan ezaugarri desberdinak zituzten animaliak zeudela ikusi zuen, eta batzuetan ezaugarri berezi horiek hurrengo belaunaldietan gordetzen zirela jabetu zen. Orduan, gizakiari interesatzen zitzaizkion ezaugarriak hurrengo belaunaldian azalduko zirela ziurtatzeko saiakerak egiten hasi zen. Lan horren ondorioz, beste arraza eta espezie batzuk sortu ditu.

Insomnioa: gaueko borroka latz hori

2002/10/01 Agirre, Jabier - Medikua eta OEEko kidea

Gau bat lo hartu ezinik, erdi-esna edo erdi-ametsetan, pasatzea ez da inoren gustuko kontua, hurrengo goizean behar bezala atseden hartu gabe jaikitzen baikara ohetik. Baina loezina (edo insomnioa) eguneroko, hobe esanda, gaueroko kontua bihurtzen denean, arazoa larria izatera irits daiteke.

Idatzizko kazetaritza, arkatzetik auskalora!

2002/10/01 Kortabarria Olabarria, Beñardo - Elhuyar Zientzia

Kazetariak sarri askotan eguerdi aldera iristen dira lantokira. Ordenagailua pizten dute, posta elektronikoari irakurketa bizkorra egin, atentzioa eman dien hari begiratu eta jaso egiten dute. Gero, eguneroko bileran gaia erabakitzen dute, berriro ordenagailura jotzen dute, informazioa bilatu, argazkiren bat edo beste eskuratu, telefono mugikorrarekin deiren bat egin… eta, azkenik, idazteari ekiten diote.

Ardoa, jakintzaren eta orekaren fruitua

2002/10/01 Mendiburu, Joana - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Ardoa deskribatzeko hiztegi zabala da ardogintzaren konplexutasunaren adierazgarri. Baina ardo-mota horien guztien ekoizpena ez da sekula kasualitatean oinarritzen. Ardogintzan faktore askok eragiten badute ere, profesionalek ongi dakite zerk, noiz eta nola eragiten dion ardoari. Beste kontu bat da, hala ere, faktore horietatik guztietatik zenbat dauden beren esku.

Fourier-en transformatua

2002/10/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Itsu-itsu sinesten dugu toki estrategiko batean kokatutako sentsore batek egunean milioi bat neurketa egiten dituela, baina ez dakigu zer gertatzen den zenbaki-sorta horrekin.

Ikusmen artifiziala kobrea birziklatzeko

2002/10/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia
Urkidi, Leire -

Kable elektronikoen eta telefonikoen kobrea berreskuratzea ez da gauza berria. Baina kobre birziklatua ez da oso purua izaten, ez behintzat zenbait erabileratarako behar den bezain purua. Zamudioko Robotiker zentro teknologikoan ikusmen artifizialeko sistema bat garatu dute nahastuta dituen beste metalak baztertu eta purutasun handiko kobrea lortzeko.

Txoria bezain hegalari!

2002/10/01 Atxotegi Alegria, Uhaina - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

André-Jacques Garnerin frantsesa izan zen jausgailuz salto egin zuen lehen gizakia. 1797ko urrian egin zuen lehen jauzia aireontzi batetik. Esperientzia hura horren gustuko izan zuen, ezen handik aurrera hamaika jauzi egin baitzituen. Zoritxarrez, pasio horrek eraman zuen oso gazterik beste mundura.

Begira, begira, eskurik gabe!

2002/10/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Aurkeztu berri den software bati esker, eskuak erabili gabe teklatuarekin bezain azkar idatz daiteke ordenagailuan. Horretarako, begiradaren laguntza besterik ez da behar.

Gosariko zerealak

2002/10/01 Lorenzo, Arantza -
Uranga, Ane Miren -

Gosariari, eguneko lehen otorduari, ez zaio behar adinako garrantzirik ematen. Askotan, ohean azken minutuak gozatu ondoren, korrika eta presaka ibili ohi gara eta, ondorioz, abian jartzeko behar dituen osagaiak eskuratu gabe hasten da gorputza funtzionamenduan. Hori ekiditeko, merkatuan badira gosariko zerealen izenean saltzen diren hainbat kaxa, abantaila ugarirekin.

Itsaso Hila: Bizi-bizirik dagoen lakua

2002/09/01 Orobengoa, Olatz - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Itsaso Hila ez da itsasoa eta ez dago hila. Itsas mailatik beheren dagoen laku oso gazia da, eta dituen ezaugarri bereziengatik da ezaguna.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila