Erreportajeak

Antoni Gaudí

2002/07/01 Carton Virto, Eider - Elhuyar Zientzia

Bartzelonara osteratxoa egin eta Gaudíren obrak bisitatzea ez da uda honetarako plan txarra. Orain 150 urte jaio zen jenio, paregabe, iraultzaile, arraro, ulertezin... modu askotara izendatu den arkitekto katalana, eta makina bat ospakizun egiten ari da haren omenez.
Besteak beste, aurten ireki zaizkio lehenengoz publikoari Batlló etxearen ateak. Ikusgarriak eta ezinezkoak dira Gaudíren formak, legerik beteko ez balute bezalakoak, baina ez dira magikoak, matematika zorrotza gordetzen baitute sustraietan.

Nola kontrolatu hipertentsioa?

2002/07/01 Agirre, Jabier - Medikua eta OEEko kidea

‘Isilpeko etsaia’ esaten diote (hipertentsioari); izan ere, agertzen denean, edo medikuak diagnostikatzen digunean, apenas ematen baitu sintomarik. Baina luzarora, hipertentsioak kalte larriak eragin ditzake gorputzean, eta horregatik, diagnostikoa ziurtatu ondoren, garrantzi handikoa da egoera kontrolpean edukitzea. Horretarako, bizi-aztura osasungarriak hartzea komeni da eta, beharrezkoa gertatuz gero, tratamenduarekin hastea.

Futbol-zelaietako belarra

2002/07/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Oro har, Munduko Kopako partidak ikustera joaten dena ez da zelaiaren egoeraz arduratzen; jokoa ikusi besterik ez du nahi. Baina belarra behar bezala egoteko, zaintze-lan nekezak egin behar dira aste osoan zehar.

Populazioaren bilakaera

2002/07/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Badira ia hiru urte Nazio Batuek sei mila milioigarren bizilaguna jaio zela aldarrikatu zutenetik. Ordutik beste jaiotza eta heriotza batzuk izan dira, eta, inolako zalantzarik gabe, lehenengoak bigarrenak baino gehiago izango ziren. Hala ere, zenbait adituren ustean, populazioak gailurra jo du eta laster gutxitzen hasiko da. Beste batzuek, ordea, kontrakoa pentsatzen dute eta beldur dira etorkizunean ingurumenak ezingo diola hain zama astunari eutsi. Nork du arrazoi?

Euskal Herriko kostaldeko hainbat espezie mehatxupean

2002/07/01 Mendiburu, Joana - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa
Orobengoa, Olatz - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Desagertzeko arriskuan dauden espezieak asko dira, baina normalean urrutikoak direla pentsatzen da. Horrela, gizakiaren jarduerek eragindako ondorio horiek tamalgarriak direla onartu arren, ez da erruduntasun-izpirik sentitzen. Baina uste hori okerra da, eta Bizkaiko Golkoan bertan dozenaka espezie mehatxatu daude.

Zementu-etxeak, arazoen eta irtenbideen sortzaile

2002/07/01 Atxotegi Alegria, Uhaina - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Zementu-etxeez hitz egiten den bakoitzean, bazterrak poluitzen dituzten enpresak direla datorkigu burura. Hala da, bai, haiek erabiltzen dituzten osagai batzuk erabat poluzio-sortzaileak dira, baina gizarteari mesede egiten ere badakite beste alor batzuetan. Izan ere, azken urteotan zementugile anitz, porlana egiteaz gain, beste material batzuk birziklatzeaz arduratu da.

Marteko uraren bila

2002/07/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Berriki, Marten NASAk ura aurkitu duela irakurri eta entzun da. Alabaina, hori ez da zuzena; bai, ordea, Marteren zoru azpiko eremu batzuetan hidrogeno ugari dagoela. Eta, zantzu guztien arabera, oso litekeena da hidrogeno hori ur-molekulena izatea. Zer dela eta iritsi dira ondorio horretara?

Neil Armstrong: "Pauso txikia da gizakiarentzat..., jauzi ikaragarria gizadiarentzat"

2002/07/01 Atxotegi Alegria, Uhaina - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Neil Armstrong astronauta izan zen Ilargia zapaldu zuen lehen gizakia. 1969. urteko uztailaren 16an, beste bi lankiderekin batera, ekin zion bidaiari, horrenbeste denbora zain egon ondoren.

Software librea: programatzaileen paradisua

2002/07/01 Orobengoa, Olatz - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Software librea programak dohainik lortzearekin erlazionatzen dugu batik bat, baina askorentzat mugimendu berritzailea da informatikaren munduan.

Elikadura-printzipioak kirol-jardueran

2002/07/01 Lorenzo, Arantza -
Uranga, Ane Miren -
Kirol-jarduerarako oinarri energetiko garrantzitsuena glukosa da.
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila