Erreportajeak

Biozientzien erronka berriak

2003/09/01 Agirre Ruiz de Arkaute, Aitziber - Elhuyar Zientzia
Rementeria Argote, Nagore - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Osasunak eta, oro har, biozientziek bideratuko dute teknologia datozen urteetan. Hori uste dute, behintzat, Europako gobernu gehienek, eta hori kontuan hartuta erabaki dituzte ikerketa-estrategia orokorrak. Euskal Herrian ezer gutxi egin da oraindik; ikusi besterik ez dago: osasun-produktuei dagokienez, ia erabateko menpekotasuna dago kanpoarekiko. Hori dela eta, etorkizunean osasunaren eta biozientzien garapena ziurtatzeko sustatu behar diren sektore berriak zein diren erabaki du Eusko Jaurlaritzak. Proiektuetako parte-hartzaileak: Biologiaren hurrengo erronka: proteomika! Bioinformatika, ezinbesteko tresna

NANOMAT: nanoteknologiaren apustua

2003/09/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Eusko Jaurlaritzak, ETORTEKen sartutako proiektu baten bitartez, nanoteknologiaren arloa sustatu nahi du hurrengo urteetan. Proiektuak NANOMAT du izena. Nanoteknologiaren garaia Zer da nanoteknologia?

Tinta, idazteko koktela

2003/09/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Denboraren poderioz, hainbat tintaren beltzak indarra galtzen du; marroi bilakatzen da. Urteetan, hori izan da tintagilearen arazoetako bat: aldatu gabe irauten duen nahastea topatzea. Sinatutako agiriek luze iraun behar dute, eta koadro baten kasuan, zeresanik ez, kolorearen garrantzia erabatekoa da. Burdina eta taninoak tinta klasikoenarentzat Tinta txinatarra Egin ezazu tinta

Itsasoa laino dago

2003/09/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Zer gertatzen zaio itsasoari? Arrantzaleak behintzat kexu dira azken boladan ez dutelako lehen adinako harrapaketarik egiten. Zientzialariak ere espero ez bezalako datuak ari dira biltzen han eta hemen... Zergatik, baina? Giza jarduerek badute eraginik? Bizkaiko Golkoaren egoera

Gay-Lussac, zientzia dotorea

2003/09/01 Rementeria Argote, Nagore - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Bolumenen konbinaziorako legearen egilea izan zelako da ezaguna. Bere lanen zehaztasuna zela eta, XIX. mendeko zientzialari miretsienetako bat izan zen. Baina ez pentsa laborategi barruan egoteko gizona zenik: 1804ko irailaren 16an zazpi mila metrotik gora igotzera iritsi zen aerostato batean neurketak egin eta laginak hartzeko.

Kolesterola, bizitzeko ezinbestekoa

2003/09/01 Lorenzo, Arantza -
Uranga, Ane Miren -

Kolesterola koipe-mota bat da, gorputzaren funtzionamendurako ezinbestekoa. Gorputzean hainbat funtzio betetzen ditu zenbait egitura eta organotan: esate baterako, zelula askoren oinarrizko osagaia da, bereziki nerbio-zuntzen mielinazko bandena, eta hormonak ekoizteko oinarrizko elementua da. Beraz, kolesterola behar-beharrezkoa da bizitzeko. Bihotzeko gaixotasunak

Giza klonazioaren oztopoak gainditzeko itzulingurua

2003/07/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Azkenaldi honetan, klonazio-teknikarekin lotutako ikerketa interesgarri batzuk azaldu dira hainbat zientzia-aldizkaritan eta kongresutan. Adibidez, Giza Genoma Erakundeak egindako kongresuan, klonazioaren hainbat oztopo gainditzeko bidea proposatu dute. Denbora gutxira, bide hori hartzea uste baino errazagoa dela eman dute aditzera beste ikertzaile batzuek.

Burdina, metal preziatua

2003/07/01 Rementeria Argote, Nagore - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Zergatik estimatzen dugu hainbeste burdina euskaldunok? Herri honi lotuta mendeak daramatzalako agian, edo meatik erauzteko egin behar diren lanek nortasun berezia ematen diotelako; zaila da esaten. Kontua da ez dela lehengai soila, denborak itxitako ateak irekitzeko giltza ere bada, Agorregiko burdinolaren kasuan bezala.

Kirol-emaitzak zehatzago emateko sistema berria

2003/07/01 Atxotegi Alegria, Uhaina - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Kirol-ekitaldietan askotan gertatzen da epaileek parte-hartzaileak identifikatzeko arazoak izatea; baita lasterketaren hasieran, bukaeran edo tartean bakoitzak zein denbora egin duen zehazteko ere. Gaur egun, gehienetan dortsalaren zenbakiaren bidez ezagutzen dituzte epaileek parte-hartzaileak eta, horren arabera, bakoitzak zein denbora egin duen zehazten dute.

Errepideen labirintoa

2003/07/01 Mendiburu, Joana - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Eguraldi beroarekin eta opor-usainarekin batera hasten dira zehazten askoren bidaiak. Munduko zein txoko edo herrialde bisitatu erabakitzea izaten da lehen eginbeharra. Jarraian, herrialde horretako mapak hartu eta ibilbidea zehazten joaten gara; bide batez, aste batzuk lehenago, bidaia etxean bertan hasten dugu horrela.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila