Erreportajeak

WiFi: kablerik gabe konexioen hedapena

2003/10/01 Araolaza, Oier - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Unibertsitateak, erakunde publikoak, nazioarteko enpresa handiak eta hiritar elkarteak, guztiak jarri ditu ados WiFik, eta Internet sarearen hedapen-olatu berria bultzatzeari ekin diote denek batera. Edozein tokitan ezar daiteke, merkea da, instalatzeko erraza eta konexio-abiadura egokia eskaintzen du. Internet informazioaren autobideetatik askatu eta arnasten dugun airera iritsi zaigu.

Nanohodien nanomundua

2003/10/01 Rementeria Argote, Nagore - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Urteak daramatzagu konputagailu geroz eta txikiagoak lortuz. Txipak, transistoreak, diodoak... begi hutsez ez ikusteko moduko tamainara iritsi dira. Baina arazoa potoloa da: nola konektatu halako pieza txikiak elkarren artean zirkuitu konplexuak osatzeko? Erantzuna nanohodien nanomunduan aurkituko dugu.

Barraskiloak gizentzeko pentsu bila

2003/10/01 Kortabarria Olabarria, Beñardo - Elhuyar Zientzia

Barraskiloak hazteari helizikultura deitzen zaio. Euskal Herrian oraindik ez da oso langintza hedatua, baina dagoeneko bada horretan ari den jendea. Gure mugetatik kanpoko hainbat herrialdetan, Katalunian edo Frantzian adibidez, tradizioko lanbidea da. Ez da harritzekoa, barraskiloak jatea herri horietako kulturaren barruan baitago.

Sputnik 1, sobietarren ezustekoa

2003/10/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Duela hamarkada batzuk, estatubatuarrak eta sobietarrak gerran zeuden. “Gerra hotza” deitzen zioten, ez zituztelako su-armak erabili, nahiz eta biek ere arma nuklearren mehatxua erabili bestea beldurtzeko. Gerraren beste joko-zelaietako bat espazioa zen, eta hor, 1957ko urriaren 4an, Sobiet Batasunak aurrea hartu zien Amerikako Estatu Batuei. Gerra agian ez, baina bataila behintzat irabazi zuen.

Kruziferoak: azaren familia

2003/10/01 Lorenzo, Arantza -
Uranga, Ane Miren -
Ez daude espezie asko beren baitan hainbeste aldaera dituztenak. Nork esango luke Brusela-aza eta lonbarda espezie bere zirenik?

Astanafarreria edo barizela

2003/10/01 Agirre, Jabier - Medikua eta OEEko kidea

Baztanga eroa ere esan izan zaio azaleko pinporta berezi batzuekin agertzen den gaixotasun honi. Varicella zoster birusak eragindako infekzioa da. Azalean exantema edo negal berezi bat agertzen da: papula-besikulak dira, hau da, handitu txikiak batetik (horiei papula esaten zaie), eta uraren antzeko likido batez betetako pusla edo babatxoak bestetik (horiexek dira besikulak). Azkura ematen dute, eta, sarritan, horiekin batera sukarra eta ondoeza edo nekea agertzen dira.

Ehun-ingeniaritza: XXI. mendeko medikuntza

2003/09/01 Orive Arroyo, Gorka - Farmazian doktorea. Biofarmazia, Farmakozinetika eta Farmazia-teknologiako irakasle kolaboratzailea
Igartua Olaetxea, Manoli -
Pedraz Muñoz, José Luis -
Hernandez, Rosa Mª -
Gascon, Alicia R. -
Orain arte, transplanteen edo ordezko sistema mekanikoen bidea urratu dute medikuek, baina, poliki-poliki, ordezko ehunak eta organoak laborategian sintetizatzeko aukera …

Geroz eta ordenagailu txikiagoak

2003/09/01 Andonegi Beristain, Garazi - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Ordenagailuen munduan txikiagoa eta bizkorragoa izatea kalitatearen seinale da. Osagaiak tamaina mikroskopikoetan ekoizten dira eta ziztu bizian lan egiteko gaitasunarekin, gainera. Mikroprozesadoreak ere lehia horretan buru-belarri sartuta daude; horregatik, etorkizunera begira jartzen bagara, ez da zaila imajinatzen mikroprozesadoreen hurrengo belaunaldia nanoprozesadoreak izango direla.

Hizking21 hizkuntz ingeniaritza XXI. mendearen atean

2003/09/01 Saiz Elizondo, Rafa - Itsas Enara Ornitologia Elkartearen lehendakaria

Testuen prozesutik haratago, konputagailuek hizkuntzaren alorrean egin dezaketena jorratzen du hizkuntz ingeniaritzak. Makinekin komunikatzeko bidea gero eta naturalagoa izatea da, besteak beste, helburu orokorra: erabiltzailea ohi duen bezala mintzatuko da, edo idatziko du, eta makinek ulertu egingo diote, eta, hala programatuz gero, obeditu ere bai. Lehendik grabatutako mezuak errepikatu beharrean, mezu komunikatiboak sortuko dituzte makinek, idatzizkoak zein hitzezkoak. Horretarako, ordea, bide luzea eta oinarrizko lan handia egin behar da. Corpusak Proiektuaren xehetasunak

Wireless teknologiak enpresa, zentro eta unibertsitateetan

2003/09/01 Atxotegi Alegria, Uhaina - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Wireless ikerketa estrategikoari buruzko programaren helburu nagusia euskal teknologia eta berrikuntza-sistema mundu mailan eredu bihurtzea da, batik bat hari gabeko teknologietan eta mugikorretan. Programa honekin ondoko emaitzak lortu nahi dira 2001-2004 urteetan:

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila