Erreportajeak

Europari begira

2003/11/01 Agirre Ruiz de Arkaute, Aitziber - Elhuyar Zientzia

Tokiko Agenda 21 udalerri mailakoa izaten da eta, beraz, herri bakoitzean propio garatu beharrekoa. Baina badira Europan neurri handi batean besteentzat erreferentzia edo adibide izan direnak.

Izarren ibilbideari jarraika

2003/11/01 Andonegi Beristain, Garazi - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Teleskopioak unibertsoaren alderdi ezkutuenak ikusteko ametsarekin sortu zituen gizonak. Amets horretan atsedenik hartu gabe, zunda bizkorragoak, satelite berriak eta teleskopio hobeak diseinatu dira. Hain zuzen ere, teleskopio horietako bat da Grantecan, Kanariar Uharteetan eraiki duten begi erraldoia. Proiektu horretako partaide izan da Tekniker zentro teknologikoa.

Zer iritzi duzu zientziaz?

2003/11/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Jendeari asko interesatzen zaizkio zientzia-gaiak. Behintzat, hori erantzuten dute gehienek norbaitek galdetuz gero. Baina horrek ez du esan nahi, nonbait, zientziari buruzko edukiak benetan interesatzen zaizkienik, ez behintzat zientzia-gaietan informatuta egoteko adina. Beste ondorio asko atera daitezke Espainiako Zientzia eta Teknologia Fundazioak egindako galdeketaren emaitzen harira.

Ustekabeko lehen erradiografia

2003/11/01 Kortabitarte Egiguren, Irati - Elhuyar Zientzia

X izpiak zer diren azaltzea ez da batere zaila gaur egun, aski ezagunak baitira. Baina orain dela mende bat argi-izpi horiek ezagutu ere ez ziren egiten. Alemaniar bati zor zaio hainbat arlotan aplikazioa duten X izpiak topatzea.

Egunean aspirina bat?

2003/11/01 Agirre, Jabier - Medikua eta OEEko kidea

“Aspirinak ez dio bihotzari eragiten”. Horixe zioen Bayer etxeak komertzializatzen zuen aspirinaren publizitateak 1920an. Eta, noski, nola jakingo zuten iragarki hori diseinatu zutenek handik 80-90 urtera zientziak justu kontrakoa frogatuko zuela? Izan ere, gaur egun argi dago aspirinak bai, eragiten diola bihotzari, baina onerako.

Hirugarren adinekoen elikadura

2003/11/01 Lorenzo, Arantza -
Uranga, Ane Miren -

Jateko ohitura egokiak izatea beti da ona, baina zahartzaroan berebiziko garrantzia du, gaixotasunen bat agertzeko aukerak ugaritu egiten baitira. Ongi elikatuz gero, elikadurarekin zerikusia duten gaixotasunak saihestuko dira, eta endekapenezko gaixotasunak ez dira hain bizkor garatuko. Inongo zalantzarik gabe, pertsona bat ongi elikatzen bada, gorputzaren erantzun immunologikoa askoz ere eraginkorragoa izango da.

Mundu berrien zerrenda handia da jada

2003/10/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Espaziozaleak pozik daude: eguzki-sistematik kanpo ere planetak daude. Inork ez zuen zalantzan jartzen; probabilitateak horixe agintzen zuen. Baina pozak gehiegi elikatu du irudimena. Astronomoek oraindik exoplaneta bat ere ikusi ez duten arren, horietako batean bizitzeko planak egin nahi dituzte batzuek.

Udaltzainen lana hobetuko duen sistema

2003/10/01 Atxotegi Alegria, Uhaina - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Teknologia berriek ematen dizkiguten aukerei esker, gure eguneroko bizitza aldatu eta hein batean hobetu egin dela esan genezake. Telefono mugikorra eta eskuko ordenagailua, adibidez, jende askoren ezinbesteko tresna bihurtu dira. Eguneroko lanean laguntza handia ematen dute eta ez dira hain garestiak.

Biziaren sorrera berriro sortzen?

2003/10/01 Ruiz-Mirazo, Kepa - Logika eta Zientziaren Filosofia Saila
Oso gai gutxi dira giza adimenarentzat biziaren sorrera bezain erakargarri eta zirraragarriak. Eta, azkenaldian, oso aro zorionekoa ari gara bizitzen. …

Zelula amei buruzko ikerketak eztabaidagai

2003/10/01 Orive Arroyo, Gorka - Farmazian doktorea. Biofarmazia, Farmakozinetika eta Farmazia-teknologiako irakasle kolaboratzailea
Igartua Olaetxea, Manoli -
Pedraz Muñoz, José Luis -
Hernandez, Rosa Mª -
Gascon, Alicia R. -
Zelula amen ahalmen terapeutikoak arreta eta ahalegin asko bildu ditu. Herrialde askotan, arazo etiko eta politikoak argitu gabe daudenez, ikerketek …
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila