Erreportajeak

Antartika, laborategi naturala. Kontinente izoztuko bizipenak

2003/07/01 Agirre Iraeta, Eneko -

Tolosako Zumardi natur jardunaldiek 14 urte bete dituzte aurten. Jardunaldi horien amaierako hitzaldia Jeronimo Lopez geologo eta alpinistak eman zuen. Hona hemen ordu eta erdiko saioan hark esandakoak.

Denak Martera

2003/07/01 Carton Virto, Eider - Elhuyar Zientzia

Mars Express eta Mars Exploration Rover misioak Martera bidean dira jada. Batak zein besteak ibilgailuak jarri nahi dituzte Marten sei hilabete barru. Europako Espazio Agentziak sustatutako misioak Beagle 2 marteratuko du eta mugarria izango da Europarentzat, lehenengoz iritsiko baita beste planeta batera. NASAk, berriz, bi ibilgailu pausatuko ditu planeta gorrian. Guztiek uraren aztarnak aurkitu nahi dituzte.

Alkimia arabiarra: kimikaren hazia

2003/07/01 Barandika Argoitia, Miren Gotzone - Kimika Ez-organikoa saileko ikertzailea
Gutiérrez-Zorrilla, Juanma -
Zientziaren hastapenak Mesopotamian eta Egipton kokatu baziren ere, ezaguera zientifikoak handik Europara eginiko bidaia arabiarrei esker gauzatu zen. Alkimiak elementu …

Iraungo ote du bisoi europarrak?

2003/07/01 Imaz Amiano, Eneko - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa
Atxotegi Alegria, Uhaina - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Beste hainbat arlotan bezala, iparramerikarrak europarrak gainditu nahian dabiltza. Kasu honetan, bisoi-kontuez ari gatzaizkizue. Izan ere, gaur egun gero eta bisoi europar gutxiago dago munduan eta bisoi amerikarrak etengabe ugaritzen jarraitzen du.

Amerikaren bi aldeak

2003/07/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Hogei mila lagunetik gora hil ziren, oihan tropikalak estalitako eremu handi bat suntsitu zuten, laku bat sortu zuten, sekulako iruzur ekonomikoa izan zen, estatu bat sortu zuten, gatazka armatua ere izan zen… baina Panamako kanala egin egin zuten. 1914ko abuztuaren 15ean inauguratu zuten.

Etxeko erredurak

2003/07/01 Agirre, Jabier - Medikua eta OEEko kidea

Erredura beroak, hotzak, elektrizitateak edo substantzia kimiko korrosiboren batek eragindako azaleko lesio bat da. Erreduraren larritasuna agente eragilearen gaitasun ‘erretzailearen’ eta azalarekin kontaktuan egiten duen denboraren araberakoa izaten da. Horrela, badira erredura arinak, eguzki-izpiek hondartzako lehen egunean sortzen dituztenak, esaterako, eta baita hilgarriak izan daitezkeenak ere, tentsio altuko deskarga elektrikoek eragindakoak, kasu.

Tipula

2003/07/01 Lorenzo, Arantza -
Uranga, Ane Miren -

Liliazeoen familian Allium generoa da nagusi. Genero horretako espezie askok erraboila osatzen dute lur azpian (loditutako zurtoina) eta guztiak aberatsak dira sufredun olio esentzialetan. Substantzia horiei esker, Allium generoko landareek minbizia prebenitzen eta odoleko kolesterol-maila jaisten laguntzen dute. Genero horretakoak dira, besteak beste, tipula, tipulina, porrua, baratxuria eta zainzuri edo esparragoa. Oraingoan, batez ere tipulari eta baratxuriari egingo diegu kasu.

Niobioak saria ekarri du CEIT ikerketa-zentrora

2003/06/01 Agirre Ruiz de Arkaute, Aitziber - Elhuyar Zientzia

Materialen zientzia da gaur egun industrian zeresan handiena ematen ari den zientzietako bat. Polimeroak, konpositeak, material zeramikoak... material berriak ari dira garatzen etengabe eta horrek lehia handia sortu du. Baina material tradizionalak ez dira atzean geratu horregatik. Horien egitura eta portaera aztertzen dihardute ikertzaileek, kalitate hobea lortu eta material berrien artean protagonismorik gal ez dezaten.

Marea beltzak, gizarte beltzaren isla

2003/06/01 Carton Virto, Eider - Elhuyar Zientzia

Hondartzatik bueltatu eta oin-zolak beltzak. Prestige madarikatua! Ezin konta ahala kalte eta, zazpi hilabete geroago, galipota oraindik begien bistan. Hondamendia ez den beste asko ere zor diogu, ordea, petrolioari. Mendebaldeko bizimodua, esaterako. Izan ere, europar bakoitzak 1,6 tona petrolio kontsumitzen ditugu urtero. 2000n 11 milioi tona petrolio ekoitzi ziren egunean, gehienak Pertsiar Golkoan, eta, aldiz, ia erdia Europa eta Estatu Batuetako findegietan tratatu zen. Prestige madarikatua...

Non dago petrolioa?

2003/06/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Oro har, petrolioa duena aberatsa da. Gizartea likido beltz horren inguruan antolatuta dago, eta oso zaila izango da hori aldatzea. Badirudi agortzen ez den bitartean gizarteak ez duela beste energia-iturriak sustatzeko ahalegin sendorik egingo. Industria, ordea, ahaleginduko da agortu arte petrolioa erauzten.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila