Erreportajeak

Hiriko meatzaritza

2018/09/01 Agirre Ruiz de Arkaute, Aitziber - Elhuyar Zientzia

Menditik hirira, bide hori egiten ari da meatzaritza. Lehen mendiek ezkutatzen zituzten lehengai baliotsu haiek orain hirietako zabor elektronikoetan pilatzen dira. Milaka milioi tona zabor elektroniko berri urtero, eta barruan milaka milioi euro gordeta. Lehenengo aldiz, Europako zabor elektronikoetan ageri diren metal eta material baliotsuei buruzko datuak bildu dituzte, hirietako meatzaritzari eta metabolismo industrialari bultzada emateko asmoz.

Leiho berriak unibertsora

2018/09/01 Etxebeste Aduriz, Egoitz - Elhuyar Zientzia

Unibertsora begiratzeko leiho erabat berriak irekitzen ari dira; grabitazio-uhinak direla, neutrinoak direla... Eta betiko leihoak ere, argia, irrati uhinak eta abar jasotzen dituzten horiek, nabarmen hobetzen ari dira. Leiho horietatik guztietatik, gero eta gauza gehiago ikus ditzakegu, gero eta urrunago ikus dezakegu.

Ponpeia: zena, dirudiena eta dena, kimikaren eskutik

2018/09/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Duela hamar urte, Ponpeiako lagin batzuk analizatzeko gonbidapena jaso zuten EHUko kimikari batzuek. Geroztik, Ponpeian bertan aritzeko aukera izan dute. Dituzten tresnei eta metodologiari esker, hango freskoek iraganetik orainaldira izan duten bilakaera argitzen ari dira, eta etorkizunean ere iraun dezaten bermatzeko lanean ari dira.

Kaloria gutxiago, gehiago bizitzeko

2018/06/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Bizialdia luzatzeko estrategien artean, kaloriak gutxitzea da interes handiena piztu duenetako bat, zenbait animalia-espezietan eraginkorra eta segurua dela frogatu baita. Zientzialariek, ordea, oraindik ez dituzte ondo ezagutzen kaloria-murrizketaren atzean dauden mekanismoak, ezta pertsonetan epe luzean zer eragin duen ere. Galdera horiei erantzuteko helburua du CALERIE esperimentuak, eta orain jakinarazi dituzte bigarren urteko ondorioak: animalietan bezala, kaloria-murrizketak zahartzea moteltzen du pertsonetan.

Auto autonomoak bidean

2018/06/01 Etxebeste Aduriz, Egoitz - Elhuyar Zientzia

Urte gutxian, urruneko irudikapen bat izatetik gero eta hurbilago ikusten den benetako aukera bat izatera pasatu dira auto autonomoak. Prototipo batzuk dagoeneko errepidean dabiltza, gidaririk gabe. Oraindik gauza asko daude konpontzeko, galderak erantzuteko, baina auto autonomoak bidean dira.

45 garun eta bihotz baten arrastoa

2018/06/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Aranzadi Zientzia Elkarteko kideek urteak daramatzate Gerra Zibilean hil eta hobietan desagerrarazitakoen gorpuak lurpetik ateratzen. 2010ean ere horretan ari ziren …

Ilargia: hain hurbil, hain urrun

2018/03/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Urtearen hasieran, “Ilargiaren urtea” izango zela iragarri zuen batek baino gehiagok. Izan ere, Ilargia helburu zuten hainbat egitasmo zeuden planifikatuta epe motzera, eta zurrumurru bat ere zabaldu zen: 2018a gizakia berriro Ilargira eramango zuen urtea izan zitekeen. Egitasmoetako batzuk, ordea, bertan behera geratu dira, eta beste batzuek, berriz, ez daukate data ziurrik. Baina bada aurrera doanik ere.

Birusak ez dira beti etsai

2018/03/01 Etxebeste Aduriz, Egoitz - Elhuyar Zientzia

Oso txikiak eta oso sinpleak dira, eta oso informazio genetiko gutxi dute, baina gauza harrigarriak egiteko gai dira, eta ez beti txarrerako. Eboluzioaren akuilu garrantzitsuak izan dira, eta askotan ostalariari hainbat gaitasun eta onura ematen dizkiotela konturatzen ari gara. Teknologia berriei esker birusak hobeto ezagutzen ari garen garai hauetan, badirudi gaitzak baino dezente gehiago zor diegula.

Gure espeziearen eboluzioa ulertzeko aurkikuntzak, bata bestearen atzetik

2018/03/01 Agirre Ruiz de Arkaute, Aitziber - Elhuyar Zientzia
Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Hiru ikerketa arkeologiko garrantzitsu argitaratu dira, oso denbora-tarte txikian. Lehena, Misliya kobazulokoa da (Israel). Han aurkitutako 177.000-194.000 urteko giza hortzak …

Ikerketa klinikoetan aldaketa esanguratsuak egin ditu NIHk

2018/03/01 Agirre Ruiz de Arkaute, Aitziber - Elhuyar Zientzia

Urte-hasieran, biomedikuntzako ikerketak finantzatzeko politika aldatu du AEBko Osasun Institutuak (NIH). Ikerketa klinikoetan gardentasuna, zehaztasuna eta errepikakortasuna lortzea du helburu. Berez AEBko ikerketei bakarrik eragingo badie ere, pentsatzekoa da joera zabalduz joango dela.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila