Erreportajeak

Gorputza ere bagara

2017/12/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

“Pentsatzen dut; beraz, banaiz”, esan zuen Descartesek. Eta zabalduta dago pentsatu buruarekin pentsatzen dugula. Hortik dator gure izatea garunaren baitan dagoelako ustea. Baina ez gara garuna soilik, gorputzak ere egiten gaitu, eta uste dugun baino neurri handiagoan, agian. Esate baterako, hizkuntzaren ulermenean eta sentipenetan eragiten du, baita oroimenean ere. Gorputza ere bagara.

Tinto ibaia, beste mundu bat

2017/12/01 Etxebeste Aduriz, Egoitz - Elhuyar Zientzia

Tinto ibaiak eta haren inguruak beste mundu bat dirudite. Ezohikoak dira hango koloreak eta paisaiak, berezia du geologia, eta muturrekoak kondizioak. Marteren antzeko mundutzat daukate NASAk eta ESAk, eta Marterako diseinatutako tresnak probatzen dituzte han; besteak beste, bizia detektatzekoak. Izan ere, bizidunez betetako mundu bat da Tinto, bizidunek egindako mundu bat.

Oxitozina: itxaropenaren hormona

2017/09/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Maitasunaren hormona, atxikimenduaren molekula, lekeda soziala, adiskidetasunaren neurotransmisorea… Izen horiekin eta antzekoekin ezagutzen da oxitozina; baina, zenbateraino da zuzena horrela deitzea? Ibon Cancio Uriarte biologoaren azalpenak entzunda, ez dirudi gehiegizkoa denik, eta are gutxiago terapian izan dezakeen erabilera ezagututa. Hain zuzen, autismoa dutenentzat lagungarria izan ote daitekeen probatu nahi du Olga Peñagarikano Ahedo neurozientzialariak.

Cassini 1997-2017

2017/09/01 Etxebeste Aduriz, Egoitz - Elhuyar Zientzia

1997ko urriaren 14an atera zen Cañaveral Lurmuturretik, zazpi urtetan iritsi zen Saturnora, eta beste hamahiru urtez aritu da Saturnoren eta haren eraztun eta ilargien sekretuak argitzen. Cassini zundak arrakastaz bete du hogei urteko misioa. 2017ko irailaren 15ean desagertuko da Saturnon.

...eta neandertalek sua piztu zuten

2017/06/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Urte luzez uste izan da gure espeziea dela sua menderatzen duen bakarra, sua pizteko gaitasuna zela beste espezieetatik bereizten gintuen ezaugarrietako bat. Neandertalek sua erabiltzen zutela erakusten duten aztarnek, ordea, kolokan jarri zuten hipotesi hori. Eztabaida ez da guztiz itzali, baina Joseba Rios Garaizar arkeologoak eta Asier Gómez Olivencia paleontologoak ez dute zalantzarik: neandertalek ere menderatzen zuten sua.

Gizakien eta roboten gizarte baterantz

2017/06/01 Etxebeste Aduriz, Egoitz - Elhuyar Zientzia

Robotikan eta adimen artifizialean azken urteetan egiten ari diren aurrerapenekin, gero eta handiagoa da makinen autonomia eta adimena. Eta, horrekin batera, handitzen ari da makina horien etika bermatzeko beharra ere. Horretarako araudiak lantzen eta proposatzen ari dira hainbat gobernu eta erakunde.

Bizitza sintetikoa borborka

2017/06/01 Agirre Ruiz de Arkaute, Aitziber - Elhuyar Zientzia

Gaur egun, erraza da edozein bizidunen genoma osoa deskodetzea. Galdera beste bat da jada: ikasi dugunarekin, lortu al dezakegu bizidun baten genoma hutsetik eraiki, bizia eman, eta guk nahi ditugun ezaugarriak izatea? Alegia, bizidunak hutsetik sortzea, guztiz ulertzeko. Biologia sintetikoak helburu handiusteak ditu, batez ere esaten digunean jada desagertuta dauden espezieei bizia emateko ere balio lezakeela —mamutak edo neandertalak, esaterako—, baina egia da azken urteotan aurrerapen ikusgarriak egin dituela.

Antisorgailu hormonalak eta depresioa: erlazioa aztergai

2017/03/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Hamalau urtez, 15-34 urteko milioi bat neska eta emakume baino gehiagoren datuak bildu dituzte Kopenhageko Unibertsitateko ikertzaileek. Hauxe zen ikerketaren helburua: argitzea ea harremanik ba ote dagoen antisorgailu hormonalak hartzearen eta depresioa izateko joeraren artean. Erantzuna baiezkoa izan zen. Lorea Barinaga-Rementeria Zabaleta ginekologoak eta Amaia Vazquez Eguzkitza sexologoak aztertu dituzte ikerketa hartan bildutako datuak eta ateratako ondorioak.

Fusiora bidean, izar txiki bat amets

2017/03/01 Etxebeste Aduriz, Egoitz - Elhuyar Zientzia

Ondo bidean, urte batzuk barru, inoiz egin den makina konplexuenetako bat jarriko dute martxan Frantziako hegoaldean. Izar txiki bat sortu nahi dute makina horren bihotzean, energia-iturri berri bihur daitekeen izar txiki bat.

Prioiak oroimenaren zaindari

2017/03/01 Agirre Ruiz de Arkaute, Aitziber - Elhuyar Zientzia

Prioiak dira, seguruenik, biologiak azken hamarkadetan aurkitu dituen egiturarik erakargarrienak eta, aldi berean, beldurgarrienak. Besteak beste, garuna gruyere gazta bat bezala utz zezaketela erakutsi ziguten. Egia esan, gaizki tolestutako proteina batzuk besterik ez dira, baina biologiaren oinarrizko paradigmei ere desafio egin diete; generik gabe “ugaltzen” dira. Gure madarikazioa jaso ondoren, ordea, badirudi aurpegi atsegina ere badutela prioiek: zelulentzat onurak badituzte. Are gehiago, funtsezkoak zaizkigu oinarrizko zenbait prozesu biologikotan; gugandik hasi, eta organismorik sinpleenetaraino.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila