Erreportajeak

Aerosorgailuen kontrol-sistemari buruzko tesia garaile

2003/12/01 Atxotegi Alegria, Uhaina - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Lapurdiko Haritza Camblong Ruiz ingeniariak irabazi du Basque Research-ek antolatu duen lehen tesi-lehiaketa. Aurkeztu duen tesiak abiadura aldagarriko aerosorgailuen kontrol-sistema hobetzea du helburu.

Birusak, zorigaitzeko jauziak

2003/12/01 Arrese, Elixabete -
Basaras, Miren - Mikrobiologiako Irakasle Titularra

Itxuraz sinpleak dira, baina izurrite beldurgarriak eragiten dituzte. Birusak dira, landare eta animalia askoren bizkarroi arriskutsuak. Parasitoa eta ostalaria belaunaldi askotan elkarrekin bizi badira, azkenean organismoak birusetik babesten ikasten du; espeziearentzat hilgarria izateari uzten dio. Baina, gutxien espero dugunean, gaixotasun eta epidemia berriak etortzen dira. Azkenekoa, asiar pneumonia. Eta, orain, asiar pneumonia

Hubble: teleskopioaren atzeko gizona

2003/12/01 Rementeria Argote, Nagore - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Hubble izena aski ezaguna da gure artean, NASAk orbitan daukan teleskopioaren deitura baita. Teleskopioari Edwin Powel Hubble astronomo handiaren omenez jarri zioten izena. Hubblek, ordura arte ezagutzen ziren Esne-bideaz eta Magallaes-en Hodeiez gain, Andromeda ere galaxia bat zela ikusi zuen 1924ko abenduaren 30ean. Aurkikuntza hura unibertsoaren tamainari eta adinari buruzko eztabaiden abiapuntu izan zen, eta, pixkanaka, gaur egun daukagun espazioaren kontzeptua eraikiz joan zen.

Gaixotasun arraroak

2003/12/01 Agirre, Jabier - Medikua eta OEEko kidea

80ko hamarkadaren hasieran, Estatu Batuetan aipatu ziren lehen aldiz gaixotasun umezurtzak. Hasiera batean izen hori eman bazitzaien ere, berehala gaur egun erabiltzen dugun izenaren azpian bildu ziren: gaixotasun arraroak.

Almendra

2003/12/01 Lorenzo, Arantza -
Uranga, Ane Miren -

Almendra oso antzinatik da gizakiontzako elikagai garrantzitsua. Nutrienteei dagokienez, eta sukaldean dituen propietateak direla eta, oso estimatua da. Iberiar Penintsularen hego-ekialdean ereiten dira Europako almendrarik onenak, eta dieta mediterraneoan garrantzitsuak dira. Horren erakusgarri, duela gutxi arte, laborarien artean oso ohikoa zen bazkaltzeko ogia, almendrak eta sagarrak jatea.

2003ko Nobel sariak

2003/11/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Urtero, abenduaren 10ean izaten da Nobel sariak emateko ekitaldia, egun horretan hil baitzen Alfred Nobel, sariaren asmatzailea. Aurtengo edizioan, zazpi zientzialarik jasoko dute sari ospetsua: hiruk Fisikakoa, eta binak Kimikakoa eta Fisiologia edo Medikuntzakoa.
Medikuntzako Nobel saria fisikariei ematea ez da oso ohikoa. Normalean, biokimikariek edo medikuek jasotzen dute saria. Dena dela, aurten, medikuntzaren arloan egindako ekarpen bat saritu dute, eta fisikariena da meritua. Bestalde, beste fisikari batzuek jasoko dute Fisikako saria, eta Kimikakoa biokimikari batzuei emango diete.

Eta Lurra laua balitz?

2003/11/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Badakigu Lurra planeta bat dela eta, ikusten ditugun beste planeta guztiak bezala, gutxi gorabehera esferikoa dela. Mila aldiz entzun ondoren, hori ikasi dugu. Zaila da begi hutsez horretaz jabetzea; gure inguruan Lurra lau ikusten dugu. Hala ere, jakin, badakigu 'biribila' dela. Baina imajina dezagun laua dela...

Agenda 21: herriek salbatuko dute mundua

2003/11/01 Rementeria Argote, Nagore - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Agenda 21 garapen jasangarria errazteko dokumentu gisa jaio zen, 1992an Rion egindako gailurrean. Izan ere, garapen jasangarriaz hitz egiten urteak eman arren, ez zegoen kontzeptua praktikara nola eraman zehatz azaltzen zuen lanik. Bada, helburu horrekin jaio zen Agenda 21.

Tokiko Agenda 21: urratsez urrats bidea eginez

2003/11/01 Rementeria Argote, Nagore - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Rion 1992an Agenda 21en dokumentua kaleratu zenetik, jarraitu beharreko metodoa egokitzeko saiakera ugari egin da. Herri gehienek bide berari jarraitu diote funtsean, baina herri bakoitza berezia denez, Tokiko Agenda 21ek tokiko ezaugarrien araberakoa izan behar du.

Agenda 21, Euskal Herrian ere martxan

2003/11/01 Kortabarria Olabarria, BeƱardo - Elhuyar Zientzia
Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Ez da nazioarteko goi-bilera batean sinatutako paper-multzoa bakarrik. Agenda 21 programa herriz herri zabaldu da, eta hona ere etorri behar zuen. Baina ez da leku guztietan berdin jasotzen den plana. Kasu askotan, Agenda 21 programa ez da martxan jarri beharreko ezer, lehendik martxan zegoena sustatzeko eta indartzeko proiektua da. Beste kasu batzuetan, jasangarritasunaren ideia berri eta ezezagunari erantzuteko aukera modernoa da.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila