Erreportajeak

Airbus A380a, zeruetako erregegaia

2004/02/01 Kortabarria Olabarria, Beñardo - Elhuyar Zientzia

Zamudioko ITP enpresa hasita dago Rolls Royceren Trent 900 motorretako turbinak egiteko lanekin. Motor horrek eta General Electric/Pratt Whitney-ren GPT7000 motorrak propultsatuko dute Airbusen A380 hegazkina, Europako hegazkina. 2006an, hegaldiak hasten direnean, A380a izango da ordura arte inoiz aireratu den hegazkin komertzial handiena. ITPn, hortaz, badute lana datozen urteetarako.

Bi motor aukeran

Hegazkina erosten duten enpresek egiten duten aukeraren arabera, A380 hegazkinak bi motor-mota eraman ahal izango ditu, Rolls Roycerena bata, eta General Electric eta Prat Whitneyrena GP7000 Alliance bestea. Zamudioko ITP enpresa Rolls Roycerekin ari da elkarlanean, Trent 900 motorra egiten.

Begirada, komunikatzeko tresna boteretsua

2004/02/01 Atxotegi Alegria, Uhaina - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Bizitza honetan ezinbestekoa da inguruan ditugunekin komunikatzea. Baina maiz zailtasunak izaten ditugu, baliabide faltagatik edo osasun-arazoak direla medio. Izan ere, minusbaliotasuna duten hainbat pertsonak arazo ugari dute gainerakoekin komunikatzeko. Iriscom enpresak irtenbide bat aurkitu dio arazo horri.

Pinuen hobekuntza genetikoa

2004/02/01 Andonegi Beristain, Garazi - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Pinuak jaun eta jabe dira Euskal Herriko baso-landaketetan. Horien artean, Pinus radiata espezieak du ekonomikoki garrantzi handiena. Hain zuzen ere, mozten den egurraren % 80-90 espezie horretakoa izaten da. Baso-landaketen helburua etekin ekonomikoa denez, basogintza-sektoreak pinu hobeak lortzeko programa bat jarri zuen martxan. Lan horretarako, NEIKER zentro teknologikoa aukeratu zuen. Osasuna bermatzea ekoizpena bermatzea da

Edison, bonbilla baino askoz gehiago

2004/02/01 Lexartza Artza, Irantzu - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Thomas Alba Edison asmatzaile ezagunenen zerrenda guztietan agertzen da, beti lehenengo postuetan, gainera. Adimen oparoko gizon hura 1847ko otsailaren 11n jaio zen Milanen (Ohio, AEB). Haren asmakizunik famatuena, bonbilla, lehen aldiz piztuta edukitzea lortu zuenetik ere urteak bete berri dira, baina askoz ekarpen gehiago ere egin zituen, sorkuntza izan baitzuen bizitzaren motorra. Fama eta aberastasuna eman zioten milatik gora asmakizun patentatu zituen.

Presbizia, ikusmen nekatua

2004/02/01 Agirre, Jabier - Medikua eta OEEko kidea

Biztanleen % 48,7k ikusmen nekatua dauka, eta 42 urtetik gorako pertsonak bakarrik hartuz gero, presbiten kopurua (hau da, presbiziak edo ikusmen nekatuak jota daudenena) ia hiritarren % 100ekoa da. Dena den, presbizia ez da gaixotasun bat, zahartze-prozesuaren ondorio logiko bat baizik.

Azenarioa eta kalabaza

2004/02/01 Lorenzo, Arantza -
Uranga, Ane Miren -

Azenarioak eta kalabazak, ezberdinak badira ere, oso ezaugarri berezi bat dute: beta karoteno edo A probitamina asko dute. A bitamina

Sentsazioz blai!

2004/01/01 Agirre Ruiz de Arkaute, Aitziber - Elhuyar Zientzia

Ingurura ondo egokitzen ez diren animaliek ez dute eboluzioan aurrera egiten. Horretarako, ezinbestekoa dute inguruan gertatzen dena sumatzeko gai izatea; horrek emango die egoki erantzuteko aukera. Eta espezie bakoitzak bere erara garatu ditu zentzumenak. Batzuek koloretan ikusten dute, txuri-beltzean besteek. Batzuek frekuentzia handiko soinuak entzuten dituzte, besteek frekuentzia txikikoak. Baina ba al dakigu nola jasotzen dituen garunak mezu horiek? Nola jaso eta interpreta ditzake horrenbeste sentsazio? Zein kolore ikusten dituzte erleek? Dastamena edo usaimena? Usaimenaren teoria harrigarria

Umeak sortzeko tailerrak

2004/01/01 Kortabarria Olabarria, Beñardo - Elhuyar Zientzia

Umea ekarri nahi, eta ezin. Bikote askoren errealitatea da hori, % 15 estatistiken arabera. Gaur egun, hala ere, ugalkortasun-arazoak dituzten gizonezkoek eta emakumezkoek badute itxaropen-apur bat izateko arrazoirik. Duela 25 urte abiatu ziren lagundutako ugalketa-teknikak mirarizkoak izan dira ordura arte antzu ziren hainbat bikoterentzat. Ez guztientzat, jakina. Louise Brownen mende-laurdena Ugaltze-teknikak

Michelangelok ere garbitu behar izaten du aurpegia

2004/01/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Denbora ez da gelditzen; horren aurka ez dago ezer egiterik. Baina denborak aurrera egiteak ekartzen dituenak desagerraraz, zuzen edo estal daitezke kasu batzuetan. Izan ere, gizakiarentzat obsesio bihurtu da denboraren oinatzak deuseztatzea. Artistek ere landu dute jarduera hori, gogoz. Koadroak berak ez ezik, horiek zaharberritzeko garatu dituzten teknikak ere sormenaren adibide deigarriak dira. Katedraletan beira, kolorea eta argia Berniz perfektua

Mikroaerosorgailu bat martxan Elgoibarren

2004/01/01 Urrutikoetxea Arteaga, Irantzu -
Zugadi Garcia, Jose Ramon -
Lain Carrascosa Vacas, Iker -

Joan den urritik, Elgoibarko Aubixa euskal girotze-barnetegiko lau hozkailuak energia berriztagarriarekin elikatzen dira. Izan ere, Fatronik enpresak han instalatu du berak diseinatutako mikroaerosorgailuaren prototipoa. Sistema hibrido bat jarri du martxan: mikroaerosorgailu bat eta lau plaka fotovoltaiko. Egunero 9,6 kWh-ko potentzia ekoiztea aurreikusi dute, eta, saioak emaitza onak emanez gero, prototipoa salgai jarriko dute epe laburrean. Datu teknikoak:

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila