Erreportajeak

Soinu optikoa, zinemaren ahotsa

2004/03/01 Lexartza Artza, Irantzu - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

1923ko martxoaren 13an, zinemari soinua jartzeko Phonofilm sistemaren lehen erakustaldia egin zen New Yorken. Zinema soinudunaren hastapenak ziren. Phonofilm sistemaren sortzailea Lee De Forest estatubatuarra izan zen, eta haren izena grabatuta geratu da zinemaren historian.

Lepoko mina

2004/03/01 Agirre, Jabier - Medikua eta OEEko kidea

Horrela esanda, ez dirudi arazo larriegia denik, baina izena aldatzen badiogu, zerbikalgia hitz ponposoagoarekin bataiatuz, eta pertsona helduen % 10 inguruk noiz edo noiz lepoko mina edukitzen duela kontuan hartzen badugu, gauzak aldatu egiten dira. Lepoko min txatxu bat besterik ez zena, beste begi batzuekin ikusten hasten gara. Eta ez zaigu horretarako arrazoirik faltako, lepoko mina edo zerbikalgia arretaz hartu beharreko kontua delako. Prebentzioaren urrezko araua: jarrera txarrak baztertu

Zuntza, hesteak garbitzeko

2004/03/01 Lorenzo, Arantza -
Uranga, Ane Miren -

Barazki-jatorriko substantzia anitzek osatzen dute zuntza. Substantzia horiek gehienbat karbohidratoak dira, eta digestio-aparatuko entzimek ezin dituzte erabili; izan ere, heste lodiko kolonozitoek bakarrik hartzitzen dituzte. Ondorioz, kate motzeko hainbat gantz azido sortzen dira, adibidez, azetatoa, propianatoa eta butiratoa; horiei esker, gorotzak azkarrago joaten dira hesteetan.

Hiriaren burrunba

2004/02/01 Rementeria Argote, Nagore - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Hirietako zarata ez da gaur egungo kontua, noski; jendea biltzen den lekuetan berez sortzen da zarata. Baina noiz arte jasango dugu halako burrunba? Osasunari kalte egiten dio, uraren poluzioak edo airearenak bezalaxe. Azkenean hasi gara onartzen zarata, ikusten ez den arren, poluzio-mota bat dela, eta horren aurkako neurriak zenbat eta lehenago hartu, orduan eta hobe. Zarata-iturriak Bi Europa, zaratari dagokionez

Goldeari ez eragin, zaindu lurra

2004/02/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Nekazaritza oso jarduera suntsitzailea da zoruarentzat. Milaka hektarea lantzen direnean, milaka hektarea horien lurzoruari eragiten zaio goldearekin, eta prozesu natural asko eteten dira. Baina, jakina, jan beharra dugu. Nekazaritza beharrezkoa dugu. Nola elikatu bestela milaka milioi lagun? Kontserbazio-nekazaritza izan daiteke alternatiba bat. Humus berriaren lurra

Hamar urte sariak banatzen

2004/02/01 Carton Virto, Eider - Elhuyar Zientzia

CAF-Elhuyar sariak banatu ziren urtarrilaren 16an, urtero legez, Lasarteko Txitxardin Beltxa jatetxean. Aurtengoa X. edizioa izan da, eta, dibulgazio-artikuluez gain, urtebete barru argia ikusiko duen liburu bat idazteko beka ere izan da jokoan. Sari berezia Gorka Azkunerentzat

Meandroetako mina

2004/02/01 Lakar Iraizoz, Oihane - Elhuyar Zientzia
Izagirre Igartua, Oihana -

Ibaiak ez dira ubide soilak, bizirik daude, mugitu egiten dira, arnasa hartzen dute eta ekoitzi egiten dute, uraz gain beste hainbat substantziaz eta izakiz osatutako ekosistemak baitira, askotan ahaztu egiten zaigun arren. Ibar-basoak kontuan hartzen baditugu, ibaiak munduko ekosistema emankor eta dibertsoenetakoak dira, eta, beste ekosistema guztietan bezala, hainbat prozesu gertatzen dira.

Replikantearen jazz-arima

2004/02/01 Lopez de Ipina, Karmele -
Ezeiza, Aitzol -
Lopez de Ipina, Montxo -

Atea jo dute. Butano-banatzailea da. Larunbatean solasean aritu ginen, benetan atsegina da. Baina zer ari da hemen ordu hauetan? Bonbonarik ez dut behar, egia esan.
- Gabon! Sentitzen dut ordu hauetan etortzea, baina... – Arkumetxo-begi horiek jarri dizkit - ...larunbatean giltza ingelesa ahaztu nuen hemen. Itsumustuan, musuka sutsu hasi gara. Txunditurik nago gertatzen ari denarekin. Gizon ideala da! Hmmm, hain gozoa...
-Eta hemen duzun orin hau?- galdetu diot, bularrean duen biribiltxo bat laztanduz.
-On/Off botoia da - erantzun dit, irribarre konplize batez.

Kafeina: behar bihur daitekeen plazera

2004/02/01 Callado Hernando, Luis Felipe -
Mendiguren Ordorika, Aitziber -
Pineda-Ortiz, Joseba -

Kafeina da mundu osoan gehien erabiltzen den substantzia psikoaktiboa. Hala ere, estimulatzaile hau drogatzat har daitekeen ala ez eztabaidagai da oraindik.

Izarren energiaren bila

2004/02/01 Azkune Galparsoro, Gorka - Ikertzailea eta irakaslea

XXI. mende-hasiera honetan, inoiz baino gehiago, gizakiak energia-iturri berrien beharra duela ikusi da. Gaur egun, gure behar energetikoak handiak dira, eta gorantz doaz gainera. Nahiz eta fisiozko zentral nuklearrek erraz hornitzen gaituzten, fisioa ez da oso energia egokia. Kutsadura erradioaktiboa eta zentral horietan sor daitezkeen ihesak, ingurumenarentzat ez ezik, gizakiarentzat ere arazo larriak bilaka daitezke. Horregatik, energia berriak behar dira. Artikulu honetan, fusio nuklearra azalduko da gizakiarentzat aro energetiko berri bat ireki dezakeen iturri gisa.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila