Erreportajeak

Irudizko mundu bat hiru dimentsiotan

2004/04/01 Lexartza Artza, Irantzu - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Animazioa aspaldi sortutako artea da, eta sortu zenetik asko aldatu da mundu horren irudia. Denbora pasa ahala, giza teknologiak ere aurrera egin du, eta eragin handia izan du animazioaren arloan. Joan den hamarkadan ordenagailuen erabilera erabat zabaldu zen animazioaren munduan, eta hiru dimentsioko infografia arrunt bihurtzen hasi zen.

Benetako eta irudizko fikzioa nahastuta

Euskal dimentsioa

Epidemiak historian zehar

2004/04/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Ez dira hutsetik sortzen. Ez dira jainkoek bidalitako zigorrak. Erraz hedatzen diren gaixotasun kutsagarriak dira, eta, beraz, ulergarriak. Eta ulertzen dituztenen arabera, gizakiaren bizimoduak samurtu die hein batean epidemiei bidea. Atzera begiratzea beharrezkoa da orain. Garaiz dabil gizakia izurrien historiatik ikasteko?

Gerra eta epidemiak eskutik

Sexuak ekarri zuen epidemia

Ebola: epidemia izateko azkarregia?

Metal astunak Arditurrin

2004/04/01 Mayora Sarasua, Haritz -
Goikoetxea Retegi, Ibon -

Gaur egun, jakin badakigu metal astunek kalte egiten dietena gizakiari eta ingurumenari. Euskal Herrian, horren adibide gisa, Arditurri (Oiartzun) har dezakegu. Erromatarren garaian hasi eta mende askotan ustiatu ziren hango meak, eta oraindik ere nabarmena da meatzaritza hark sorturiko poluzioa. Hori dela eta, 2002an hango metal astunak ikertu ziren.

Kontserbatu edo hil

2004/04/01 Rementeria Argote, Nagore - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Gizakia gizaki denetik saiatu izan da uzta edo ehiza ahalik eta luzeen kontserbatzen, batez ere eskasia-garaiei aurre egiteko. Hori dela eta, kontserbazio-teknika batzuk belaunaldiz belaunaldi iritsi dira gaur egunera arte. Metodo tradizionalak ez ezik, ordea, puntako teknologia ere erabiltzen da elikagaien industrian. Arazo berriei aurre egiteko irtenbide berrien bila dihardute.

Udaberria, loreen iratzargailua

2004/04/01 Lexartza Artza, Irantzu - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Udaberria iritsi da, eta landare asko eta asko ari dira lanean lore ederrak ateratzeko. Lan garrantzitsua da, loreak baitira landareak ugaltzeko mekanismoa. Nola dakite, ordea, landareek loratzeko garaia heldu dela? Eguna luzatzen denean edo tenperaturak gora egiten duenean, landareen gene batzuek aldaketaren seinalea hartzen dute, eta loreak prestatzeko lanean hasten dira.

Loreak, lurra konkistatzeko tresna

Orkideak, iruzurti erakargarriak

Moldatzeko gaitasun itzela

Biolentzia-arrastoak Neolitoko hezurretan

2004/04/01 Agirre Ruiz de Arkaute, Aitziber - Elhuyar Zientzia

Ikertzaileek ustekabeko galanta hartu zuten arroka baten azpian hirurehun bat pertsonaren arrastoak azaldu zirenean. Duela ia 20 urte gertatu zen hori, Biasterin. Ehorzketa kolektiboa zen hura, Neolito garaiko hezurrak, duela 5.000 urtekoak, alegia. Hezurrak oso egoera onean aurkitu zituzten gainera, seguruenik, gainean zuten arrokak babestu zituelako.

Antzinako DNA

Nola garbitzen dira arropak garbigailuan?

2004/04/01 Aranberri, Ibon - Kimikan doktorea

Gaur egungo etxe gehienek dute garbigailua. Auskalo zenbat aldiz erabiltzen dugun arropak behar bezain garbi edukitzeko. Garbigarrien merkatua kimika arloko handienetariko bat da; baina inoiz pentsatu al dugu ordubete inguru eta hainbat bira eman ondoren nola eta zergatik garbitzen diren arropa zikinak garbigailuan?

Prestatuta gaude tuneletako suteei aurre egiteko?

2004/04/01 Atxotegi Alegria, Uhaina - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Tuneletan gertatzen diren suteek oihartzun handia izaten dute komunikabideetan, maiz ikusgarriak izaten baitira eta jende gutxi ateratzen baita bizirik. Mota horretako ezbeharrak ikustean, gero eta segurtasun handiagoa eskatzen du gizarteak, eta, horrexegatik, suteen aurkako segurtasun-neurrien arloan aurrerakuntza teknologiko ugari egiten ari dira.

Krakena: kondairatik errealitatera?

2004/04/01 Garin Barrio, Ion -

Europako iparraldeko nabigazioaren hastapenetatik ezagutzen dira itsas munstro ikaragarri baten inguruko kondaira eta istorioak. Itsas munstro ikaragarri hark, bere garro handien bitartez, ontziak eta marinelak itsas hondora eraman zitzakeela esaten zen.

Handia bezain ezezaguna

Zaldian ibiltzetik motordun ibilgailura

2004/04/01 Atxotegi Alegria, Uhaina - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Carl Friedrich BENZ ingeniari alemana Karlsruhen jaio zen 1844an eta Ladenburgen zendu zen 1929an. Bere jaioterriko unibertsitate teknikoan ingeniaritza mekanikoari buruzko ikasketak egin zituen. 42 urterekin, bere lehen ibilgailua patentatu zuen: martxa bakarreko trizikloa. Ibilgailu hark zenbateko abiadura hartzen zuen jakin nahi duzue? Gaur egungo ibilgailuekin alderatuz gero, ezer gutxi, 15 kilometro orduko.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila