Erreportajeak

Adimena, zertarako?

2004/09/01 Imaz Amiano, Eneko - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Adimenduna izatea mesederako edo kalterako da? Galdetzea ere! Baina, mesederako dela uste dutenetakoa bazara, jakizu askotan hobea dela adimena eskas antzekoa izatea, eta kreatibitatea galtzaileen azken heldulekua dela maiz.

Minbizia: gizarte zelularraren oreka suntsitzen denean

2004/09/01 Orive Arroyo, Gorka - Farmazian doktorea. Biofarmazia, Farmakozinetika eta Farmazia-teknologiako irakasle kolaboratzailea

Minbizia beldurra eta ahultasuna eragiten dituen gaixotasuna da oraindik.
Oso zaila da asaldura patologiko hori ulertzea, batez ere ehun eta organo ugariri egiten dielako eraso eta minbizi-mota oso ezberdinak daudelako. Bestalde, gaur egungo tratamenduen emaitzak hain desberdinak izateak –batzuetan eraginkorrak eta besteetan, aldiz, guztiz etsipengarriak– ezkortasuna sortzen du gizartean.

Txerto zaharra, ikasgai berria

2004/09/01 Montero Carcaboso, Angel -

Ikertzaile kolonbiarrak Euskal Herriko Unibertsitatera jo zuen txertoa banatzeko erabiltzen zen substantzia aldatuta txertoa eraginkorrago bihurtzen ote zen aztertzeko.

Cassini, Eraztunen Jauna

2004/09/01 Agirre Ruiz de Arkaute, Aitziber - Elhuyar Zientzia
Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Giovanni Domenico Cassini astronomo polemikoak Saturno behatzen eman zituen bere bizitzako urte gehienak. 1712ko irailaren 11n hil zen, erabat itsututa, baina ordurako lortu zuen planetaren itzal-joko misteriotsuak argitzea.

Nutrizio egokiaren gakoak

2004/09/01 Agirre, Jabier - Medikua eta OEEko kidea

Ondo jatea nahiko erraza da, eta, hala ere, asko dira beren eguneroko elikadura modu orekatuan eta aldi berean gustagarrian egiten asmatzen ez dutenak. Noski, horretarako, lehendabizi jaten ikasi behar da.

Nola osa ditzakegu jangelako otorduak etxean?

2004/09/01 Lorenzo, Arantza -
Uranga, Ane Miren -

Ikasturte berriaren hasieran, hainbat aldaketa gertatzen dira. Haurrak eskolara hasten direnean, eguerdiko bazkaria etxean prestatzea ezinezkoa da gutako askorentzat; laneko ordutegiak ez du horretan erreparatzen, eta, ondorioz, geroz eta gehiago dira eskolako jangeletan gelditzen diren haurrak. Baina eskoletako jangelak ez dira soilik bazkaltzen ematen duten lekua; jangeletan, beste haurrekin batera jaten ere ikasten dute.

Sexuen arteko mugan

2004/07/01 Lexartza Artza, Irantzu - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Gure bizitzan gauza nabarmena da sexu bi daudela: arra eta emea, gizonezkoa eta emakumezkoa. Dimorfismo sexualean biologiak ezarritako muga nabaria da. Horrela izaten da, behintzat, kasu gehienetan. Gizakion % 5ean, ordea, ez dago horren argi.

Bihotzeko ebakuntzak egiteko teknika seguruagoa

2004/07/01 Atxotegi Alegria, Uhaina - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Aorta arteriako ebakuntzak seguruago egiteko teknika berri bat probatu eta arrakasta lortu du Gasteizko San Jose Poliklinikako bihotzeko kirurgia-zerbitzuak. Aorta-arkuko zaku-itxurako aneurisma bat zuen gaixo batekin egin dute proba. Gaitz horrek aortaren pareta etengabe lodiarazten du odolaren presioaren eraginez, eta oso arriskutsua izan daiteke.

Lur zaharra Europa berrian

2004/07/01 Lexartza Artza, Irantzu - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Europako Batasuna handitu egin da, eta sartu berri diren estatu gehienetan garrantzi handikoa da nekazaritza. Azken urteetan aldaketa asko izan dituzte sektore horretan egoera sozio-ekonomikoaren ondorioz, eta, dirudienez, integrazioak aldaketa gehiago ekarriko ditu, eta horiek eragina izango dute ingurumenean.

Odola ematetik odola sortzera

2004/07/01 Rementeria Argote, Nagore - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Garai bateko gerlariek uste zuten garaitutako etsaiaren odola edanda haien indarra bereganatzen zutela. Eta ez zebiltzan hain oker; izan ere, gaur egungo kirolari batzuek, esaterako, odol-transfusioak egiten dituzte indarra eta erresistentzia gehitzeko. Bi egoera horien artean mendetako saiakuntzak daude; odolaren transfusioak oztopo asko gainditu behar izan ditu, bide luzea egin du, baina oraindik ez dago guztiz kontrolpean.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila