Erreportajeak

Minbizia kontrolatzeko aurrerapen berriak

2004/10/01 Orive Arroyo, Gorka - Farmazian doktorea. Biofarmazia, Farmakozinetika eta Farmazia-teknologiako irakasle kolaboratzailea

Zenbakiek ez dute gezurrik esaten; azken datuen arabera, gizonezkoen % 45ek eta emakumezkoen % 38k minbizia izango dute beren bizitzako uneren batean. Zenbaki horiek ez dute jendea ikaratu behar, ordea; bakarrik adierazten digute gaixotasuna hor dagoela eta aurre egin behar diogula. Etorkizunari baikortasunez begiratu behar diogu, batez ere azken urte hauetan garatutako tratamendu berriak gero eta eraginkorragoak direla frogatzen ari direlako.

Pintura ekologikoak ekoizten

2004/10/01 Ilundain Aranburu, Pedro -

Atmosferara isurtzen diren konposatu organiko lurrunkorrek osasunean eta ingurumenean eragiten dituzten kalteak direla eta, isurketa horiek gutxitzeko hainbat neurri hartu dira nazioartean.

Ongi etorri, CD txit gorena

2004/10/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Disko konpaktuak erreproduzitzeko lehen gailua merkaturatu zenean, teknologiazaleak aztoratu egin ziren. “Hamabi zentimetroko diametroa besterik ez duen disko bat, eta betiko LP horiek baino musika gehiagorekin!”, esaten zuten. Baina ez zen tamaina-kontu hutsa. Askoren ustez, 1982ko urriaren 1ean aro digitalean sartu ginen.

Anorexia eta bulimia

2004/10/01 Lorenzo, Arantza -
Uranga, Ane Miren -

Azken 20-25 urteetan, gorputz-irudiarekiko balorazioa zeharo aldatu da. Alde batetik, askoz garrantzi handiagoa ematen zaio gorputz-irudiari; bestetik, duela urte batzuk emakumeen gorputz-forma eta kurbak ederrak eta emetasun-ikur ziren, baina gaur egun gehiago estimatzen dira ia formarik gabeko gorputz oso argalak. Gorputz-irudia: Onartu eta maita ezazu zure burua: Elikadura: Giza harremanak:

Zientziari toki gutxi egunkarietan

2004/09/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia
Kortabitarte Egiguren, Irati - Elhuyar Zientzia

Elhuyar Fundazioak egindako azterketa baten arabera, Gara, Berria, El Diario Vasco, Deia eta El Correo Español egunkarietan argitaratutako zientzia-berriek argitaratutakoaren % 1 osatu dute 2003ko azarotik 2004ko apirila bitarteko epean.

Hobetzea, zientziaren eta kirolarien helburu

2004/09/01 Kortabarria Olabarria, Beñardo - Elhuyar Zientzia

Kirol-munduan, goi-mailan edo eliteko kirolean nabarmentzen dira lehenik zientziaren eta teknikaren ekarpenak. Kirolarien emaitzak
—errendimendua— hobetzeko orduan ezinbestekoak izaten dira, besteak beste, material berriek eragin duten iraultza, informatikaren laguntza, kirolaren industriaren interesak, entrenatzeko sistema egokituak eta medikuntzaren aurrerapenak.

Zientzia eta teknologia kirolaren alor guztietan

2004/09/01 Kortabarria Olabarria, Beñardo - Elhuyar Zientzia

Entrenamenduan, elikaduran eta osasun-kontuetan egiten diren urratsak dira kirolaren eta kirolarien oinarri. Baina, alor horiez gain, zientziak eta teknologiak beste hainbatetan ere egin dituzte ekarpenak.

Lentea, zientziaren begiaren berritzaile

2004/09/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Existitzen den guztia ez da ikusten; gauza batzuk urrutiegi daudelako, eta beste batzuk txikiegiak direlako. Erraza da esatea, baina ez onartzea. Dena dela, gaurko egoeratik ikusita, ematen du gizakia bat-batean jabetu zela horretaz; ez da guztiz egia, noski, baina oso denbora laburrean gauza berri asko ikusi zituen.

Edertasunaren iruzurra

2004/09/01 Agirre Ruiz de Arkaute, Aitziber - Elhuyar Zientzia

Erle arrak feromona-usaina sumatu du. Ingurura begiratu, eta bat-batean txundituta geratu da. Hori da eme-puska!

Produktu-lerroak, softwarea garatzeko paradigma berria

2004/09/01 Aretxandieta Bengoa, Xabier -
Etxeberria Elorza, Leire -
Sagardui Mendieta, Goiuria -

Orain artean, softwaregintzan diharduten enpresetan banaka egin dituzte produktuak, eta sistema osoak zerotik hasita garatu dituzte, baina hori, noski, ez da errentagarria. Oraintxe ari da iristen industrializazioa software-mundura: teknologiaren, metodologiaren eta diseinu-tresnen aurrerapausoei esker, berrerabiltzea posible da. Produktu-lerroak dira gakoa.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila