Erreportajeak

Dislexia: nola detektatu

2004/11/01 Agirre, Jabier - Medikua eta OEEko kidea

Ume guztiek ikasteko gaitasun desberdina dute, eta, horregatik, batzuentzat errazagoak gertatzen dira idazketa eta irakurketa beste batzuentzat baino. Hala ere, desberdintasun horiek, logikoak izanik ere, ez digute aitzakiarik ematen arazoa ezkutatu edo bazterrera uzteko. Gure umeak zailtasun handi samarrak baldin badauzka ezagutza horiek eskuratzeko bidean, kontuz, litekeena da eta umea dislexikoa izatea.

Espeziak eta gozagarriak

2004/11/01 Lorenzo, Arantza -
Uranga, Ane Miren -

Gozagarriak eta espeziak janariei ematen dieten zapore eta usainagatik erabiltzen dira bereziki, eta horietako asko Asiatik datoz, gehienbat India eta Indonesiako Moluka uharteetatik.

Goizegi jaiotako haurrak

2004/10/01 Agirre Ruiz de Arkaute, Aitziber - Elhuyar Zientzia

Burua handiagoa dute proportzioan. Azala fin-fina, distiratsua; zainak eta arteriak agerian uzten dituela. Eta, tamainaz ere, haur arruntak baino txikiagoak dira. Erditze goiztiarra izan dute, eta orain kanpoan egin beharko diote aurre beren bizitzako unerik zailenari: barruko organoak heltzeari. Zenbaitek, ordea, ez du lortzen erabat garatzerik, eta horrek arazo etikoak mahaigaineratzen ditu: merezi ote du haien bizitza luzaraztea?

Zaborra, zaborra, zaborra

2004/10/01 Imaz Amiano, Eneko - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Erraustegiak dira gehigarri honetako gaia. Eztabaida eta kontrako jarrera gogorrak sortu dituen gaia da, ondo aztertu eta hausnartu beharrekoa. Baina zaborrarekin zer egin erabakitzeko hausnarketa horretan, badago errealitate ukaezin bat: zaborra sortzen dugu, eta asko gainera.

Erraustegiak martxan jarrita

2004/10/01 Kortabarria Olabarria, Beñardo - Elhuyar Zientzia

Zaborra erretzeko instalazio bereziak dira erraustegiak. Eta instalazio horietan errauskailua da garrantzitsuena, han erretzen baitira hondakinak. Errauskailu-mota bat baino gehiago dagoen arren, hemen parrilladunak gailendu dira.

Non sortzen dira dioxinak?

2004/10/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Erraustegiak aipatzen direnean dioxinak aipatzen dira, noski. Errekuntzan sortzen diren milaka molekulen artean mota bat dira, baina, osasunean duten eragina ikusita, ez dira txantxetan hartzekoak. Dena dela, zalantza bat argitu behar da: nola sortzen dira molekula horiek? Errausketan bakarrik sortzen dira edo zaborrean egoten dira erretzen hasi baino lehen?

Gure osasuna arriskuan ote?

2004/10/01 Agirre Ruiz de Arkaute, Aitziber - Elhuyar Zientzia

1976ko uztailaren 10ean, Italiako iparraldean, izugarrizko leherketa entzun zen: ICMESA instalazio kimikoaren erreaktoreetako batek eztanda egin zuen. Dioxinaz osatutako sei kilometroko hodei toxikoa sortu zen berehala, eta inguruko herriak estali zituen. Tartean, Seveso izenekoa.

Lehengai kaskarra, irtenbide zaila

2004/10/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Erraustegietan, zaborraren bolumena eta pisua izugarri gutxitzeaz gain, hondakinak energia-iturri bihurtzen dira; beraz, oso irtenbide egokia dirudite zaborraren arazoarentzat. Errausketak, ordea, ez ditu guztiak alde. Baina alternatibarik ba al dago?

Dagoenean bonbon, ez dagoenean... eragin

2004/10/01 Kortabarria Olabarria, Beñardo - Elhuyar Zientzia

Haren erasoen beldur zelako edo nahierara erabili nahi zuelako, betidanik egin du amets gizakiak eguraldiaren gorabeherak menperatzearekin. Horrelakorik, ordea, ez da oraindik gertatu. Gizakiaren jarduerak eguraldiaren ohituretan nabarmen eragiten duen arren, ez du lortu hura mendean hartzea. Baina, egon dadila argi! Zientzialariak ikertzen ari dira euria modu artifizialean nola eragin.

Nekazarien ekoizpenak hobetzen laguntzeko sistema

2004/10/01 Atxotegi Alegria, Uhaina - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Berote handiek, ekaitzek, izurriteek edo kontrola ezin ditzakegun naturako beste hainbat fenomenok eragin handia izaten dute nekazarien lanean eta ekoizpenetan. Eguzkia gutxi irteten den udetan tomate berde ugari eskaintzen digute dendetan; eta ekaitz bortitzak eginez gero mahats-uzta urria izan ohi da. Nolabait kontrola al daitezke gertakari horiek?

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila