Erreportajeak

Albaola, ontzi tradizionalei begira

2004/07/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Albaolakoentzat azken proba nabigatzea da; ez du zentzurik itsasontzi bat egiteak ur gainean ibiltzeko gai ez bada; eta ez dute museo bateko beirazko kutxa batean sartu nahi itsasontzia tradizionala izateagatik. Diseinu zaharra duen itsasontzi bat bukatzen dutenean, urtebeteko lana gutxi gorabehera, itsasora eraman, eta nabigatu egiten dute. Hori da itsas ondarea zaintzea, hori.

Zahartu arren, burua gazte

2004/07/01 Lizaso Elgarresta, Izarne -
Camio Montalvo, Silvia -

Oroimena da zahartzaroari buruzko lanetan gehien ikertzen den prozesu kognitiboetako bat. Jakina da adineko pertsonek hautematen dutela oroimena galtzen ari direla, baina, bizi-zikloaren ikuspuntutik, ikerketek ez dute erakusten adinak, berez, oroimen-galerarik eragiten duenik.

EAEko patroi meteorologikoak

2004/07/01 Gezuraga Sarduy, Xiomara -

Biharamunean euria, eguzkia edo elurra egiteak erabat baldintzatzen du gure eguneroko bizitza. Zer esanik ez uholdeak, ekaitzak edo bestelako neurriz kanpoko gertaerak badira... Badu garrantzia, beraz, eguraldia iragartzeak; badugu lana meteorologook. Urtetan zehar, eguraldiaren nondik norakoak ezagutzeko, iraganeko gertaerekin antzekotasunak bilatzea izan da teknikarik erabiliena. Eta egun ere, nahiz eta radarrak eta sateliteak ditugun eskura, iraganeko egoera meteorologikoak aztertzen eta sailkatzen jarraitzen dugu, informazio-iturri gisa.

Zenbat urte biziko gara?

2004/07/01 Orive Arroyo, Gorka - Farmazian doktorea. Biofarmazia, Farmakozinetika eta Farmazia-teknologiako irakasle kolaboratzailea

Gizakiok zenbat biziko garen, barneko eta kanpoko faktoreen arteko elkarrekintzen araberakoa da. Antzinatik iruditu zaigu interesgarria zenbat biziko garen jakitea, eta are interesgarriagoa bizia luza dezaketen edabe magikoak aurkitzea. Gaur egungo zientzia hasi da sekretu horiek argitu nahian.

Gogoratzen Louise Brownekin?

2004/07/01 Rementeria Argote, Nagore - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Louise Joy Brown lehenengo probeta-haurra izan zen. Haren ondotik milioika haur jaio dira in vitro ernalkuntzaren bidez. Dagoeneko onartu du gizarteak teknika hori, baina makaleko eztabaida piztu zuen bere garaian.

Abentura-kirolak, arriskuarekin jolasean

2004/07/01 Agirre, Jabier - Medikua eta OEEko kidea

Gero eta gehiago dira arrisku-kirolak edo abenturakoak egitera ausartzen diren pertsonak. Izan ere, abentura eta izadiaren indarren aurkako erronka gisa hartzen diren kirol hauek arrakasta handia izan dute azken hamarkadetan. Baina, kirol horietan aritzeak arriskuak ere baditu, eta, horrexegatik, prestakuntza egokia behar-beharrezkoa da istripuren bat eduki nahi ez bada.

Dieta mediterraneoa

2004/07/01 Lorenzo, Arantza -
Uranga, Ane Miren -

Dieta mediterraneoaren kontzeptua Estatu Batuetako nutrizio-adituei zor diegu. Joan den mendearen erdialdean, Ancel Keysek eta haren kolaboratzaileek Mediterraneo inguruko herrialdeen elikatzeko ohiturak, Europaren iparraldekoak eta Estatu Batuetakoak konparatu zituzten. Eta nabarmen ikusi zuten bihotzeko gaixotasunen bat zuten pertsonen kopurua askoz ere txikiagoa zela Mediterraneo inguruko herrialdeetan.

Biometria, gizakiak identifikatzeko etorkizuneko sistema

2004/06/01 Atxotegi Alegria, Uhaina - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Orain arte, txartelak erabili izan ditugu eguneroko bizitzan makinek identifika gaitzaten. Bankutik dirua ateratzeko, eta kiroldegira edo beste hainbat eraikinetara sartzeko, makinatik txartela pasa eta argi berdea edo gorria pizten zaigu. Gizakion segurtasuna eta kontrola areagotu nahian, sistema biometrikoak garatzen ari dira orain ikertzaileak.

Gogortzeko estali

2004/06/01 Rementeria Argote, Nagore - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Harrigarria dirudien arren, nahikoa da mikra gutxi batzuetako geruza batekin estaltzea pieza bat askoz ere gogorragoa izan dadin. Horretarako, noski, material egokia aukeratu behar da, eta prozesuko baldintzak zorrotz bete. Gehienbat PVD izeneko teknika erabiltzen da estaldura egiteko, eta, horregatik, PVD estaldurak esaten zaie.

Hondartza, itsasoaren ataria

2004/06/01 Lexartza Artza, Irantzu - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Uda laster izango dugu hemen, eta, hura hurbildu ahala, hondartzak betetzen hasiko gara. Baina hondartzak, beltzaran jartzeko eta bainatzeko erabiltzen ditugun tokiak izateaz gain, inguru aberats eta garrantzitsuak ere badira. Kontinenteen eta itsasoen arteko paregabeko munduak dira.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila