Erreportajeak

Bizkaiko hondartzak, etengabe hobetzen

2006/07/01 Kortabitarte Egiguren, Irati - Elhuyar Zientzia

Uda bete-betean sartuta gaude, eta hondartzak jendez lepo daude dagoeneko. Izan ere, leku aproposak dira milaka pertsonaren aisialdirako nahiz atsedenerako. Gainera, hondartza asko nabarmen hobetzen ari dira urtetik urtera. Horren harira, hainbat egitasmo jarri dituzte martxan Bizkaiko hondartzetan.

Errealitatea, Zeilinger eta gaurko fisika

2006/05/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Gizakia pertzepzioaren morroia da. Errealtzat hartzen du ikusten, entzuten edo ukitzen duena. Baina pertzepzioa oso mugatua da. Zientziak, aldiz, errealitatea objektiboki neurtzeko aukera ematen du. Edo agian ez. Zientziak informazioa besterik ez du ematen, eta, azkenean, pertzepzioaren kasuan bezala, lortutako informazioa da errealitatea.

Harribitxien kimika

2006/05/01 Kortabitarte Egiguren, Irati - Elhuyar Zientzia

Gizakiari ikaragarri gustatu zaizkio betidanik naturako material eder, koloretsu eta bitxiak: diamantezko lepokoa, esmeraldazko eskumuturrekoa... Ederrak bezain garestiak dira horiek guztiak. Ikus dezagun zergatik.

Gainbehera orokorraren tokiko adibidea

2006/05/01 Gosá Oteiza, Alberto - ARANZADI Zientzi Elkarteko biologoa
Rubio Pilarte, Xabier - ARANZADI Zientzi Elkarteko biologoa

Gorputzaren ezaugarri anatomiko eta fisiologikoak direla eta, anfibioak ingurumenean gertatzen diren aldaketen aurrean sentiberak bezain zaurgarriak dira. Izan ere, bizialdia zeharo ezberdinak diren bi ingurunetan ematen dute: uretan eta lehorrean. Eta ingurune bietarako beharrezko morfologia eta funtzionalitate fisiologikoak guztiz bestelakoak dira. Ezaugarri horiek guztiak gorputz bakarrean garatzen dira, ordea. Horregatik, esan liteke anfibioak bi indibiduo direla gorputz bakarrean. Pentsa, arnasten duten aireak azala, zakatzak eta birikak zeharkatzen ditu. Ezohikoa erabat. Ezohikotasun hori bera ahulezia ere izan daiteke, baina.

Euskal Herriko anfibioak: izena eta izana

2006/05/01 Gosá Oteiza, Alberto - ARANZADI Zientzi Elkarteko biologoa
Rubio Pilarte, Xabier - ARANZADI Zientzi Elkarteko biologoa
...

Zer egin anfibioak salbatzeko?

2006/05/01 Gosá Oteiza, Alberto - ARANZADI Zientzi Elkarteko biologoa
Rubio Pilarte, Xabier - ARANZADI Zientzi Elkarteko biologoa

Anfibioen mundua ezagutaraztea eta haien kontserbazioaren garrantzia gizarteratzea ezinbestekoa da, are gehiago egungo egoera kezkagarriaren aurrean. Faunaren babesa bermatu behar duten administrazio publikoetan eragin behar da, gizartearen haiekiko presioa indartuz. Orain arte ezagueraren hedapena hankamotz geratu da. Ez dugu dibulgatzen jakin, ez unibertsitateetatik, ez elkarte zientifikoetatik, ezta talde ekologistetatik ere. Sentsibilizazio-kanpainak elkarren arteko loturarik gabe eta noizean behin bakarrik egin dira. Baina horrela jardunez, gizartean ez da aldaketarik izango, eta egoerak bere horretan jarraituko du.

Ahalmen handiko etiketa txikiak: RFID teknologia

2006/05/01 Asurmendi Sainz, Jabier - Informatika-ingeniaria eta Bitarlan-en sortzailea

Jaiki, nagiak bota, sukaldera joan eta hozkailuak berak jakinaraztea bukatzear dauden edota iraungitze-data betetzear duten elikagaiak zein diren; erosketak egitera autoz joan, eta haizetakoan holografia batek ohartaraztea bihurgune arriskutsuak gertu izanez gero edota baimendutako abiadura baino azkarrago joanez gero; supermerkatuan erosketa-orga bete-bete egin, jende-ilara itzela saihestu, pasabide batetik igaro eta automatikoki gure erosketak ordaintzea, sakelatik kreditu-txartela atera barik eta erosketa-orgatik produktuak mugitu barik. RFID delako teknologiak eskaintzen dizkigun aukeretako batzuk dira horiek, eta etorkizun ez oso urrunean izango ditugu gurean.

Su-gorrina eta pikartadura, sagarrondoen etsai

2006/05/01 Lasa Oiarbide, Aitzol - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Fruta-arbolen gaixotasunei aurre egiteko metodo asko dago, besteak beste, gaixotasun horiek ongi jasaten dituzten barietateak landatzea. Horretarako, sorta zabalean ikusi beharra dago zein barietate den gaixotasunarekiko sentikorra eta zein ez. Alejandro Martínez Bilbao Nafarroako Unibertsitate Publikoko biologoak ikertu du zer sagarrondo-barietate diren su-gorrinarekiko eta pikartadurarekiko erresistenteak.

Ganaduak on du larrea

2006/05/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

"Hara nun diran mendi maiteak! Hara nun diran zelaiak! Baserri eder zuri-zuriak, iturri eta ibaiak". Hala kantatu zuen Iparragirrek. Baina garaiak aldatu egin dira, eta paisaia hori galdu egin da leku askotan. Hala ere, badira nekazaritza-jarduerari eutsi nahi diotenak, eta, horiei laguntzeko, hainbat egitasmo jarri dituzte martxan. Besteak beste, Gipuzkoako Tolosaldean larreak leheneratu dituzte.

Posizioak garrantzia hartu zuenekoa

2006/05/01 Lasa Oiarbide, Aitzol - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Babiloniarrek buztinezko xafletan idazten zituztenetatik abiatuta ordenagailuek erabiltzen duten aritmetika bitarrera, hainbat zenbaki-sistema erabili izan dituzte munduko hainbat lekutan hainbat zibilizaziok. Gaur egun erabiltzen dugun zenbakikuntza-sistema mendeen zurrunbilo horretatik iritsi zaigun ondarea da. Zergatik erabiltzen ote dugu, baina, sistema hori, eta ez beste bat?

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila