Erreportajeak

Soinua argi bihurtzen denean

2006/07/01 Andonegi Beristain, Garazi - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Soinua eta argia, argia eta soinua, egunero ditugu inguruan. Soinuak musikaren bidez gozatzeko aukera eskaintzen digu eta argirik gabe ez genuke ikusterik izango. Bi uhin ezberdin dira, baina badago harremanik bien artean.

Farmakoen entsegu klinikoak eztabaidagai

2006/07/01 Orive Arroyo, Gorka - Farmazian doktorea. Biofarmazia, Farmakozinetika eta Farmazia-teknologiako irakasle kolaboratzailea

Medikamentuak onartzea eta kaleratzea erregulatzen duten entsegu klinikoen inguruan hainbat eztabaida sortu da azken hilabete hauetan. Alde batetik, zenbait zientzia-aldizkari ospetsuk salatu dute entsegu klinikoei buruz argitaratzen diren artikuluetan ez dela beti emaitza guztien berri ematen. Beste alde batetik, entseguetan gertatutako heriotza batzuek segurtasunaren inguruko zalantzak sortu dituzte. Azkenik, The Washington Post aldizkariak kaleratu duenez, Pzifer enpresa ezagun eta boteretsuak Nigeriako ume gaixoak erabili ditu legearen kontrako entsegu kliniko bat gauzatzeko. Berri horiek guztiek kezka eta beldurra piztu dituzte gizartean, eta askok zalantzan jarri du entsegu klinikoen segurtasuna.

Sugegorriak: animaliak baino ez

2006/07/01 Gosá Oteiza, Alberto - ARANZADI Zientzi Elkarteko biologoa
Rubio Pilarte, Xabier - ARANZADI Zientzi Elkarteko biologoa

Lurreko ekosistema aberatsak moldatze-aukera ugari eskaintzen dizkie bizidun guztiei. Sugegorriek pozoia erabiltzen dute eta garesti ordaindu dute estrategia hori. Ez dira, inondik inora, pozoia erabiltzen bakarrak, beste animalia askok ere garatu dute ehiza-tresna hori; landareak ere ez dira makalak: etengabe ekoizten dituzte bizitzeko ezinbestekoak zaizkien eta belarjaleentzat toxikoak diren konposatu kimiko aktiboak. Eta gizakiok ere, pozoia sortzeko berezko ahalmenik ez dugun arren, berehala ikasi genuen beste batzuena erabiltzen. Gaiztoak sugegorriak dira, ordea...

Pinuaren ezpalak laborantza intentsiboan

2006/07/01 Kortabitarte Egiguren, Irati - Elhuyar Zientzia

Zuhaitzen enborretatik, oholak lortzen dira zerrategietan. Prozesu horretan azpiproduktu bat lortzen da, eta, material horretatik, berriz, ezpalak. Laborantza intentsiborako baliagarria den substratu organiko berri bat sortzeko erabil daitezke zerrategiek sortzen dituzten ezpal horiek. Ezpaletatik eratorritako substratua birziklatu egin daiteke, eta egun inportatzen diren beste hainbat substratu baino merkeagoa da; besteak beste, zohikatza edo koko-zuntza baino merkeagoa.

Baso-suteen satelite bidezko kartografia

2006/07/01 Bastarrika Izagirre, Aitor - Kartografia eta Geodesia ingeniaria eta Topografia Ingeniaritza Teknikoko irakaslea
Martinez Blanco, M. Pilar - Kartografia eta Geodesia ingeniaria eta Topografia Ingeniaritza Teknikoko irakaslea

Mundu mailan erretako eremuen kartografia izatea oinarrizkoa da, aztertzeko zer eragin duten klima-aldaketan suteek sortzen dituzten gasek. Eremu txikiagoan ere garrantzitsua da erretako eremuen kartografia egitea, ondorio ekonomikoak eta ekologikoak ebaluatzeko eta balizko erabakiak hartzeko. Bi kasuetan, teledetekzioak aukera ezin hobea ematen du kartografia egiteko.

Matematikak merezi du saria

2006/07/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Sariei dagokienez, Matematika baztertutako zientzia izan da urte askotan. Alfred Nobelek ez zuen Matematika bera saritu nahi; izatekotan, beste zientzietan aplika daitekeena bakarrik. Baina matematikariek lan gogorra egin dute Nobelaren gabezia betetzeko, eta gaur egun bi sari dituzte horretarako, Fields domina eta Abel saria.

Fields domina, gazteen lasterketa

2006/07/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Fields domina lau urtez behin ematen da, dirutan ez da oparoa eta gazteentzat da. Hori ikusita, ez du sari handia ematen, eta, hala ere, matematikariek Nobelaren ordezkotzat hartzen dute.

2006ko Abel saria: analista baten indarra

2006/07/01 Duoandikoetxea Zuazo, Javier - EHUko matematika irakaslea

Laugarren aldiz eman dute Abel saria aurten, matematikari batek irabaz dezakeen munduko sari nagusia. Lennart Carleson suediarra izan da saritua, analisi matematikoaren arloan ondo irabazitako ospea zuen matematikaria. Problema zailei heldu eta ebazteko izan duen indarra azpimarratu du epaimahaiak, eta bereziki arlo bitan utzi duen arrastoa: Fourieren serieen teorian eta sistema dinamikoetan.

Erregina onenaren bila

2006/07/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Erlauntzak hobetu nahi dituztenean, erlezainek erle erreginari erreparatzen diote batez ere. Nolanahi ere, erlamandoek ere badute garrantzia, haien beharra baitu erreginak ugaltzeko. Horregatik, erlezainek erreginen ugalketa kontrolatzen dute, eta hainbat teknika erabiltzen dituzte horretarako; besteak beste, intseminazio artifiziala.

Zientzia egunkarietan; zaharrak berri

2006/07/01 Kortabarria Olabarria, Beñardo - Elhuyar Zientzia

Egiten den ikerketak ba al du oihartzunik gizartean? Erakundeek asmatzen al dute komunikatzen? Komunikabideek zeri erreparatzen diote eta zeri ez? Nondik ateratzen dute informazioa? Nolakoa da informazio hori? Fidatzekoa? Maila altukoa? Eskasa? Zientzia-gaietan aditua den kazetaririk badago egunkarietan? Galdera horiei erantzuteko, Euskal Autonomia Erkidegoan ateratzen diren egunkarien azterketa egin du aurten ere Elhuyar Fundazioak.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila