Erreportajeak

Bizitza luzatzeko errezeta?

2006/11/01 Agirre Ruiz de Arkaute, Aitziber - Elhuyar Zientzia

Aubrey de Grey zientzialariak behin baino gehiagotan adierazi du gizakion bizitza 1.000 urte arte luzatzeko errezeta lortu duela: entzima bakteriano batzuk, zorrotada bat zelula ama, hezur-muineko transplante bat, koilarakada bat txerto... Koktel osatua eta mirarigilea, haren ustean. Cambridgeko Unibertsitatetik etorria denez, batzuek sinesgarritasuna eman diote haren proposamenari; beste batzuek, berriz, probokatzaile hutsa dela diote. Zientzia-fikzioa egiten ote duen eztabaidari bizkar emanez, berretsi du bizitza luzatzeko oinarrizko 7 osagaiak identifikatu dituela.

Zientzia eta teknologia plazara!

2006/11/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Mahomaren eta mendiaren arteko kontu haren antza du. Azaroan, Zientziaren Astearen baitan, hitzaldiak, erakusketak, ikuskizunak, jardunaldi irekiak, tailerrak, lehiaketak... izaten dira mundu guztiko hirietan, eta batez ere Europan. Helburu nagusia hauxe da: zientzia eta teknologiarekin zerikusia duen informazioa, aurrerapenak, eta ikerketa-lanak kalera ateratzea, jendearen eskura jartzeko eta gai horiekiko jakin-mina pizteko gizartean.

Analogikoa eta digitala

2006/11/01 Lasa Oiarbide, Aitzol - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Sistema analogikoak eta digitalak. Ez dira lehenaldia eta etorkizuna. Bi sistemak erabiltzen dira gaur egun, askotan biak batera erabili ere. Informazioa gordetzeko edo garraiatzeko baliatzen dira, hainbat formatu eta euskarritan.

Basoek lurzorua babesten dute; basogintzak, ez beti

2006/11/01 Lexartza Artza, Irantzu - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Jakina da zuhaitzak onak direla lurzorua babesteko. Hala ere, basogintzan erabiltzen diren zenbait metodok kontrako eragina izan dezake lurzoruan eta haren ezaugarrietan. Izan ere, motzondoak kentzeak, lurrak mekanikoki prestatzeak eta abarrek kezka sortzen dute lurzoruaren babesari dagokionez. Ikertzaileek egindako lanak eta eredu informatikoak erabiliz, metodorik kaltegarrienen eraginari buruzko informazio garrantzitsua lor daiteke.

Bizkaiko ibaien ekologia hobetzeko neurriak

2006/11/01 Kortabitarte Egiguren, Irati - Elhuyar Zientzia

Bizkaiko Foru Aldundiak sei jarduera-eremu finkatu ditu uren politikari dagokionez. Horietako bat da, hain zuzen ere, ur kontinentalen kalitate ekologikoa hobetzeko egingo den ahalegina. Ekimen horren helburua da ibaiak babestea eta berreskuratzea, betiere ibaiaren ibilguek eta ekosistemek izan ditzaketen arazoei aurre eginez.

Indarraren entrenamendua, muskuluak puntu-puntuan

2006/10/01 Rementeria Argote, Nagore - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Gorputzak egokitzeko duen gaitasunari esker, entrenatuta, indar handiagoa lortzen da. Eta indarra entrenatzea beharrezkoa da kirol guztietan, emaitza hobeak lortzeko eta lesio-arriskua txikitzeko. Indarra muskuluaren baitan dago, baina ez pentsa muskuluak puntu-puntuan jartzea kontu erraza denik, biokimikaren ikuspegitik ez behintzat.

Erradioaktibitatea tratatu nahian

2006/10/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Atomoaren nukleoa puskatuta energia lortzen da. Energia asko. Zoritxarrez, metodo hori arriskutsua da, geratzen diren hondakinek erradiazioa igortzen dutelako. Hondakin horiek lurpera daitezke, eta beste alde batera begiratu, baina hori ez da oso soluzio ona. Zer bestela? Fisikari batzuen ustez, hondakinak manipula daitezke erradioaktibitatea apaltzeko. Beste batzuen ustez, ez da posible.

Usurbilgo organoa haize berriz

2006/10/01 Kortabitarte Egiguren, Irati - Elhuyar Zientzia

Usurbilgo Salbatore parrokiako Mutin/Cavaillé-Coll organoa eraiki zutela ehun urte beteko dira datorren urtean, eta 87 instrumentu hura Usurbilera ekarri zutela. Urteak ez dira alferrik igarotzen, eta, ondo zaindutako instrumentua izan arren, denboraren igarotzea nabari zaio hainbat elementu mekanikotan, haizean eta sonoritatean.

Likido, solido... ala biak?

2006/10/01 Imaz Amiano, Eneko - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Sistema adimendunak, aplikazio adimendunak, tresna adimendunak... gero eta gehiago dira ingurutik jasotzen duten informazio edo estimuluen arabera lan egiten duten gauzak. Horien artean, lubrifikatzaile adimendunak ditugu; adibidez, eremu magnetikoaren arabera likatsuago edo meheago bilakatzen diren lubrifikatzaileak.

Inurria lagun

2006/10/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Handiak txikia jaten du. Hori da naturaren legea, baina ez da lege bakarra. Espezieak elkarren onurarako lanean ere bizi daitezke, sinbiosian. Harrigarria da, adibidez, inurrien kasua. Ematen du edozein bizidunekin sinbiosian bizi daitezkeela. Egia da hori? Gezurra badirudi ere, erantzuna baiezkoa da.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila