Erreportajeak

Erabilera anitzeko albo-produktua

2006/10/01 Kortabitarte Egiguren, Irati - Elhuyar Zientzia

Hainbat industria-prozesutan eratzen diren albo-produktuak kantitate handietan baztertu ohi dira zabor gisa. Azkenean, arazoa besterik ez dira. Azido fluorhidrikoaren ekoizpen-prozesuan, berriz, egoera bestelakoa da. Eratzen den albo-produktuak hamaika erabilera ditu.

Gutxi jan, luze bizi

2006/10/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Garai eta kultura askotan, hilezkortasuna izan da gizon-emakumeen ametsik handienetakoa. Bada deabruari arima saldu dionik ere, betiko gaztetasunaren ordainetan! Gaur egun, kosmetika, kirurgia eta klinika espezializatuak dira amaiera atzeratu nahian dabiltzanen makulu. Alferrik, ordea. Baina... ohi baino dezente gutxiago jatea probatuz gero? Zenbait zientzialariren esanean, horixe da bizia luzatzeko gakoa.

Mugi zaitez, bihotza

2006/09/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Etengabeko mugimendu ideala ezinekoa da; ez dago ezer energiarik kontsumitu gabe mugitzen denik. Gizakiak askotan egin du amets ideia horrekin; etengabeko mugimendua: perpetuum mobile . Ametsa da, besterik ez, eta Fisikaren legeek argi utzi dute zergatik, baina zilegi da zalantza-izpi bat izatea. Gauza guzti-guztiek jarraitzen diete Fisikaren legeei? Ez da bihotza perpetuum mobile ideiaren adibide bat? Erantzuna ezezkoa da, baina ez dago oso urruti.

Pribatutasuna ziurtatzeko, kriptografia kuantikoa

2006/09/01 Lasa Oiarbide, Aitzol - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Kriptografiaren historia norgehiagoka baten historia da. Kriptoanalistek kodeak apurtzea lortzen duten heinean, kriptografoek kode indartsuagoak sortzen dituzte. Edozein gizarte-antolamendutarako ezinbestekoak dira kodeak, eta badirudi gaur egungo sistemek segurtasun erabatekoa eskaintzen digutela. Baina balizko ordenagailu kuantiko batek zalantzan jarriko lituzke gaur egungo kriptografia-sistema guztiak.

Argitaratu edo hil

2006/09/01 Rementeria Argote, Nagore - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Zientziaren ikerketan oinarrizkoa da batek egindakoa gainerakoei jakinaraztea. Helburu hori dute, azken finean, aldizkari espezializatuek. Baina artikuluak argitaratzeko arrazoi gehiago ere badaude, eta arrazoi horiek indarra hartzen ari dira. Argitaratzea ezinbesteko bilakatu da ikertzaileentzat. Dena dela, artikulu bat argitaratzea ez da erraza, eta prozesu luze bati jarraitu behar izaten zaio. Azken batean, argitaratze-prozesuaren atzean mundu bat dago.

Lurraren barrenera, hanka-puntetan

2006/09/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

"Badira beste mundu batzuk, baina denak honetan daude". Hala dio leloak, eta ez da erabat okerra. Izan ere, gutxitan jabetzen gara gure oinen azpian dagoenaz, baina Lurraren erraietan bestelako mundu bat dago. Mundu horretara sartzeko aukera ematen dute, adibidez, leize turistikoek. Hala ere, berehala sortzen da kezka: nola uztartu turismoa eta ingurumenaren zaintza? Erantzun bakarra ez dagoen arren, batzuk saiatzen dira irtenbideak topatzen.

Teleskopio optikoak. Begiluzearen tentaldia

2006/09/01 Lasa Oiarbide, Aitzol - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Teleskopio optikoek hodi magikoak dirudite. Argia hodiaren mutur batetik sartzen da eta, hara! Beste muturretik begiratuta, objektu txikiak handiagoak ikusten dira, eta urruti zeudenak, berriz, hurbilago daude. Hodiaren barruan, teleskopioak argiarekin jolasten du, eta begiluzeak ezin izaten dio eutsi begiratzeko tentaldiari. Bi motatako teleskopio optikoak daude. Lehenengoa errefrakzio-teleskopioa da, eta bigarrena, berriz, islatze-teleskopioa.

Arraroak bezain larriak

2006/09/01 Kortabitarte Egiguren, Irati - Elhuyar Zientzia

Europako Batasunak bi mila biztanletik bati baino gutxiagori eragiten dien gaixotasuna jotzen du arrarotzat. Zenbaki txikia dirudi, baina, Europako Batasuna kontuan hartuta, gaixotasun arraro bakoitzak 230.000 biztanleri eragingo lioke. Ez da gutxi, beraz. Gainera, gaixotasun horietako batzuek intzidentzia handiagoa dute, nahiz eta oso arraroak direnak ere badauden. Batzuek ehun mila pertsonatik bakarrari eragiten diote.

Ezintasunik ez. Ez mundu errealean, ez birtualean

2006/09/01 Asurmendi Sainz, Jabier - Informatika-ingeniaria eta Bitarlan-en sortzailea

Hirigintzan dagoeneko gertatzen den bezala, web guneen munduan ere geroz eta gehiago hartzen da aintzat irisgarritasuna, hau da, web guneak edonork erabiltzeko modukoak izatea. Eta, zorionez, irisgarritasuna web guneen kalitatearen adierazle bihurtu da. Hala ere, web gune gehien-gehienak ez dira oraindik irisgarriak.

Heskaiak, hesi biziak

2006/09/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Harriz egindakoak harresiak dira; lurrezkoak, lubanak; zuresi deitzen zaie hesolaz egindakoei, txarrantxaz ere egin daitezke... Hesiak dira, lur-eremuak mugatzeko eta ixteko erabiliak. Beste era batekoak ere badaude: heskaiak, landare biziz eginak. Ohikoak dira Euskal Herrian, funtzio asko dituzte, eta paisaiaren ezaugarri garrantzitsuak dira. Edo zuzenagoa litzateke heskaiez lehenaldian hitz egitea? Izan ere, galtzen ari dira.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila