Erreportajeak

Kazetariak, amantal zuria jantzita

2010/03/01 Arakistain Aizpiri, Lorea - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Zientziaren gizarteratzean trebatu eta lan egiteko elkartu gara Hungarian.

Epel uzten ez duten gailuak

2010/03/01 Portugal Gonzalez, Amaia - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Urruti geratu dira Lurra laua zela uste zireneko garaiak. Ez dago munduaren bukaerarik. Baina geografia alde batera utzita, Fisterratik haratagokoak diruditen tokiak badaude gure planetan. Antartika edo Etiopiako Afar eskualdea, esaterako; munduko gune hotzena bata, beroena bestea. Jende gutxi erakartzen dute bi toki horiek, baina beti ibiliko da bertan ikertzaileren bat erantzun bila edo kirolariren bat erronka berri bat gainditzeko amorratzen. Eta gizakia non, teknologia han.

Jomuga: motor molekularrak

2010/03/01 Lakar Iraizoz, Oihane - Elhuyar Zientzia

Birusek eragindako gaixotasunak oso erasokorrak dira. Zergatik? Bada, birusak oso azkar bikoizten eta hedatzen direlako. Abiadura horri eusteko, motor molekular bat dute, buru-belarri lanean. Orain, alderantziz begiratuta, motorrak jomuga paregabea izan daitezke birusek eragindako infekzioei aurrea hartzeko. Motorrik gabe ez baitago birusik.

Zelula amen tratamenduak, iruzur berria

2010/02/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Sendaezinak edo sendatzen zailak diren gaixotasunentzat, zelula ametan oinarritutako tratamenduak eskaintzen dituzte hainbat ospitalek, mundu osoan zehar. Tratamendu horietako askoren eraginkortasuna eta segurtasuna ez daude frogatuta. Halakoak agerian jartzen, salatzen eta duten arriskuez ohartarazten dihardute, bai nazioarteko erakundeek, bai hemengo sendagileek. Izan ere, iruzur hutsa dira.

Apnea: eutsi arnasari!

2010/02/01 Rementeria Argote, Nagore - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Arnasari eustea gure biologiaren aurka joatea da. Gorputzak berak arnasa hartzen jarraitzeko eskatzen du, baina gure gogoz arnasa hartzeari laga diezaiokegu, denbora batez bederen. Apnea izeneko kirol-diziplinan, hamaika minutu luze da errekorra.

Mate emateko programatua

2010/02/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Xakean jokatzeko programek dagoeneko erabiltzen dute estrategia, baina horrek ez ditu egiten gizakiaren berdinak.

Maldak lautzeko konponbide burutsuak

2010/02/01 Lakar Iraizoz, Oihane - Elhuyar Zientzia

Gure inguruan badaude tren berezi batzuk; ohiko trenek ez bezala, oso malda handiak igotzen dituzte. Hortxe ditugu funikularrak, kremailera-trenak eta mugitzeko kable bati heltzen dioten trenak. Nahiko mekanismo zaharrak dituzte denek ere gora eta behera egiteko. Baina bere horretan diraute hainbatek gaur egun ere, beren funtzioa betetzen. Aldatzeko beharrik ez dagoen seinale...

Galileotarrak gorenean, laurehun urte pasatuta ere

2010/01/01 Lakar Iraizoz, Oihane - Elhuyar Zientzia

Efemeride gisa gogora ekartzea nahikoa arrazoi izan liteke satelite galileotarrei buruz idazteko. Izan ere, orain dela laurehun urte, urtarrilaren 7an, Galileok lehenengo aldiz ikusi zituen Io, Europa, Ganimedes eta Kalisto. Alabaina, hori baino gehiago dira lau satelite horiek, eta gaur egun ere aztergai dira punta-puntako hainbat ikerketatan.

Alde batetik eta bestetik

2010/01/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia
Garun-hemisferio bakoitzak berezko funtzionamendua izatearen abantailak eta desabantailak Oilo-txita bat jaten ari da. Lurrean, zereal-ale batzuk ditu, harri txikiz betetako …

Zientzia eta teknologia euskal gizartearen begietan

2009/12/01 Lakar Iraizoz, Oihane - Elhuyar Zientzia

Euskal Herriko biztanleek begi onez ikusten dituzte zientziak eta teknologiak ekarri dituzten aldaketak eta aurrerapenak. Hala ere, askok uste dute teknologia berriekin zuhur ibili behar dela, eta osasunean eta ingurumenean duten eragina ezagutu arte arreta handiz aritu eta erabili behar direla. Hain zuzen, 1etik 5erako eskala batean, herritarrek 2,8ko adostasun-maila agertu dute baieztapen horrekin.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila