Erreportajeak

Bisoi europarra, Salburuan bueltan

2010/07/01 Aulestiarte Lete, Izaro - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Bisoi europarra ( Mustela lutreola ) Salburua hezeguneko protagonista bihurtu da, hura ikustea zaila bada ere. Iberiar katamotzarekin batera, Europan desagertzeko arrisku handiena duen haragijalea da egun. Duela urte batzuk populazio-gune garrantzitsua zuen Salburuako ingurunean, baina, hainbat arrazoi tarteko, bertan ere iraungitzeko zorian egon zen. Hori ekidin nahian, besteak beste, birsartze-proiektu pilotu bat garatu dute urteotan.

Geodibertsitatea edo zenbat balio duen lurrak

2010/07/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Biodibertsitatearen aldean, kontzeptu ezezagunagoa eta urrunagoa da geodibertsitatea. Eta ez da harritzekoa: nahiko berria izateaz gain, pertsonoi errazagoa zaigu bizidunekin hunkitzea eta identifikatzea materia bizigabearekin baino. Hala ere, azken aldian indarra hartzen ari da alor hori, geologoen eta adituen artean ez ezik, gizartearen beste arlo batzuetan ere, hasi lurralde-antolamenduaren arduradunetik eta turismo-kudeatzaileetaraino.

Aldaka eta belaun artifizialak

2010/07/01 Kortabitarte Egiguren, Irati - Elhuyar Zientzia

Naturalak kaltetuta daudenean metalezkoak, zeramikazkoak edo plastikozkoak jar daitezke.

Dibertsitate handiena agerian

2010/06/01 Lakar Iraizoz, Oihane - Elhuyar Zientzia

Begiak ireki besterik ez dago bizidunen aniztasunaz jabetzeko. Ikusteko modu berriak asmatu ditugunetik, biodibertsitateari buruz genuen ezagutza izugarri zabaldu da. Hala gertatu da, adibidez, mikrobioen munduari begiratzen ikasi dugunean: naturan dagoen dibertsitate handiena gelditu zaigu agerian.

BTEK, bizi teknologia

2010/06/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

BTEK Teknologiaren Interpretazio Zentroa ireki berri dute Bizkaiko Parke Teknologikoan.

Talidomida, 50 urte geroago

2010/06/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Iragana gaindituta, talidomida sendagai baliotsua izan daiteke etorkizunean.

Pubertaroko erlojua, aurreratuta?

2010/05/01 Urruzola Arrate, Manex - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Haurrak nerabezaroan sartzen diren adina gero eta goiztiarragoa dela esaten da askotan. Ikerketa batzuen arabera, kanpoko eragileen ondorioz nesken pubertaroa aurreratzeko joera nabari da azkenaldian, nahiz eta horren inguruko emaitza argirik ez dagoen. Izan ere, aurreratze horretan eragin dezaketen faktore ugariek asko zailtzen dute behin betiko datu erabakigarriak eskuratzea.

Zamalekuak, garai bateko industriaren azken katebegiak

2010/05/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Meatzeen eta mea-harriak garraiatzen zituzten itsasontzien arteko azken katebegiak dira zamalekuak. XIX. mendearen bukaeran sortu zituzten, garaiko industriaren beharra asetzeko, eta meatzaritzarekin batera bilakatu ziren. Gaur egun, haietako batzuen hondakinak baino ez dira gelditzen, nahiz eta bakar batzuk zaharberritu ere egin dituzten. Izan ere, historiaren zati baten lekuko dira.

Sidereus nuncius izarretako albistaria

2010/04/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Ilargia ez da perfektua. Horretaz jabetu zen lehenengoa Galileo Galilei izan zen. Eta, Sidereus nuncius liburuaren bitartez, berri hori dibulgatzen saiatu zen. Horregatik, askorentzat hura izan zen zientziaren historiaren lehen dibulgazio-liburua. orain, Sidereus nuncius horren lehen edizioaren ale bat ikusgai dago Iruñeko Planetarioan, Galileoren beste zenbait objektu ere ikus daitezkeen erakusketa batean. Eta, erakusketa horrekin batera, liburuaren hainbat itzulpen ere aurkeztu dituzte, tartean Elhuyar Fundazioaren bitartez euskaratutakoa.

Enbrioi bat, haurdunaldi bat

2010/04/01 Rementeria Argote, Nagore - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Lagundutako ugalketaren tekniketan, in vitro ernalkuntzak du haurdunaldi-tasa onena. Eta orain erronka handi bati egin behar dio aurre: enbrioi bakarra transferituta lortzea haurdunaldia. Horretarako, berebizikoa da laborategian ernaldutako enbrioien artean kalitate onenekoa zein den bereiztea.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila