Erreportajeak

Metal arraroak, agortzeko bidean?

2009/12/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Burdinaren, berunaren edo urrearen aldean, arraroak dira itrioa, niobioa edo disprosioa. Metal edo lur arraroak dira, hain zuzen. Eta ez dira arraroak izen bitxiak dituztelako, ezta oso urriak direlako ere; izatekotan, komertzialki erauzteko zailak izateak egiten ditu arraro. Erabileraren aldetik, berriz, gero eta ohikoagoak dira, gero eta aplikazio gehiago baitituzte. Eta horrek bai, horrek gero eta preziatuagoak izatea ekarri die, arraroagoak. Eskasiak eragin ditzakeen arazoengatik kezka piztu da nazioarteko merkatuan.

Nirea niretzat eta gurea naturarentzat?

2009/12/01 Lakar Iraizoz, Oihane - Elhuyar Zientzia

Oso zabalduta dago lursailak egur-ekoizpenera bideratzen dituzten jabeek naturaren kontserbazioaren alde ezer gutxi egiten dutelako ideia. Izan ere, askok eta askok basogintza intentsiboa egiten dute beren lurretan, ahalik eta etekin ekonomiko handiena ateratzeko. Eta basogintza intentsiboak mesede eskasa egiten dio naturaren kontserbazioari. Ideia hori indartzen duen hamaika adibide dago, baina baita kontrakoa adierazten duenik ere.

Nobel sariak, zaharrak bezain berriak

2009/11/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia
Kortabitarte Egiguren, Irati - Elhuyar Zientzia
Etxebeste Aduriz, Egoitz - Elhuyar Zientzia
Hamar zientzialariz osatutako talde batek eskutitz bat bidali dio Nobel Fundazioko zuzendari Michael Sohlman-i, Nobel sariak berritzeko eskatuz. Ekimena New …

Etxe orratzak, non dago muga?

2009/11/01 Rementeria Argote, Nagore - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa
Burj Dubai amaitzeko azken ukituak egiten ari dira. Munduko eraikin altuena da: zortziehun metro baino gehiago ditu. Txiki geratu dira …

Petrolio-zundaketak Euskal Herrian

2009/10/01 Kortabitarte Egiguren, Irati - Elhuyar Zientzia

Gaur egun harrigarria gerta litekeen arren, garai batean petrolio-zundaketak egin ziren Euskal Herrian, eta zundaketa haiek guztiek urre beltzaren sukarra piztu zuten berehalakoan. XX. mendearen hasieran gertatu zen hori. Elorrioko, Zumaiako, Gastiaingo (Nafarroa) eta, bereziki, Arabako hainbat lur zulatzen hasi ziren makinak, han eta hemen.

Arrano arrantzalea bueltan

2009/10/01 Rementeria Argote, Nagore - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Aurten, berriz ugaldu da arrano arrantzalea Iberiar penintsulan; 80ko hamarkadatik ez zen halakorik gertatu. Andaluzian egiten ari diren birsartze-programa bati esker izan da. Urdaibain, berriz, habia artifizialak jarri dituzte arrano arrantzaleak erakartzeko; harrapari migratzaile hau berreskuratzeko lehenengo ahalegina izan da.

Grigori Perelman, Fields dominari uko egin zion matematikaria

2009/09/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

International Mathematical Union (IMU) erakundeak domina bat eta 15.000 dolar kanadar dauzka Berlinen gordeta Grigori Perelman errusiar matematikariarentzat. Fields domina da, matematikako saririk handienetako bat. Grigori Perelmanek uko egin zion sariari. Nahi izango balu, esate hutsarekin emango lizkioteke domina eta dirua, baina ez dirudi hori inoiz gertatuko denik. Istorio bitxi hori kontatzera Sir John Ball ingelesa etorri zen Bilbora, BCAM zentroak gonbidatuta; hain zuzen ere, Perelmani saria eman ziotenean, IMU erakundearen presidentea zen Ball, eta, beraz, saridunak izendatu zituen batzordearen partaidea.

Begiak, argiari nabarmentzeko mekanismo sinpleenetatik, bereizmen handiko makinetara

2009/09/01 Korta Hernandez, Nerea - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Agertu zenetik, ikusmen-organoak hamaika moldaera izan ditu: zelula fotorrezeptore soiletatik, bereizmen biziko mekanismoetara. Eguzkiaren argiak distiratzen duen lekuetan ez ezik, itsasoko sakonera ilunenetan ere garatu dira begiak.

Paisaiaren eraldaketa, natura gurtzetik txikitzeraino

2009/09/01 Kortabitarte Egiguren, Irati - Elhuyar Zientzia

"Euskal Herrian ez da gelditzen gizakiak ukitu eta aldatu gabeko metro karraturik. Ikusten dugun guztia guk egina da". Argi asko dute hori Jakoba Errekondo eta Asier Galdos paisajistek. Hain zuzen ere, guk egindako guztiaren aztarnen haritik, Euskal Herriko paisaiaren bilakaera aztertu dute.

Smit detektibea, talkaren teoriaren aztarna bila

2009/07/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Jan Smit geologoak ibilbide osoa eman du talkaren teoriaren aldeko aztarnak biltzen. Teoria horren arabera, asteroide handi batek Lurra jo zuen duela 65 milioi urte, eta, talkak eragindako aldaketen ondorioz, garai hartako espezie asko desagertu egin ziren; tartean, dinosauroak.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila