Gutxi kosta eta asko balio. Ingurugiroari kalterik egiten ez dioten iharduerak ezartzen laguntzea, norberatik hasi eta azken muturreraino. Oraingo honetan, enpresa eta enpresarien eskutan utziko da lekukoa, produkzioa eta ingurugiroarekiko begirunea lotu dezaten bultzatuz. IHOBE Sozietate Publikoak antolaturik, Bilboko Injineru Eskolan, Martxoaren 23an.
1971. urteaz gero ezaguna den minbiziaren sendagai honetan itxaropen handia dago. Haginetik lortu arren, sintesi kimikoari esker merkatuan aurki eduki ahal izango dugu. Iaz bi kimikari estatubatuarrek lortu zuten lehen aldiz kimikoki sintetizatzea.
Euskal Herriko Historian zehar trenez txango bat proposatzen dizuegu. Burdinbidearen Euskal Museoak bere ateak propio zabaldu zizkigun astelehen arratsalde hartan eta han ikusitakoa, trenaren beraren zurrunbiloa bailitzan, burutik kendu ezinik ibili gara geroztik. Burdinbidearen Euskal Museoan ikus daitezkeen trenmakinetako hiru
Garatxorik gehientsuenak onberak dira berez eta denborarekin desagertu egiten dira, baina behin edo behin molestoak edota antiestetikoak gerta daitezke duten kokapenagatik.
FITXA TEKNIKOA Hontza zuria
Lan honekin Euskal Herriko itsasbazterra ekologikoki aztertzearren prestatutako artikulu-sortari hasiera emango diogu. Bertan, orain arte gertatu ez den moduan, kostaldea ikuspegi orokorrez aztertzen saiatuko gara, gaur egungo errealitatea zein den hobeto ulertzeko. Landaredia Fauna Paduretako ornitofauna
Telefonoz dei egin zigutenean hura zer izango ote zen galdegin genion elkarri. Diseinurako balio eta punta-puntakoa ei zen programa baten berri ematen ari zirela aurreratu eta, egia esan, ez zitzaizkigun zalantzak batere argitu. Diseinatutako produktuen azken itxura ere lor daiteke DeskArtes-en bidez. Beraz, irudi hauetako bakoitzaren atzean industri diseinu klasikoa eta artisten eskua nahasten dira. Horrela, fabrikazio-prozedura eta erabili beharreko materialak erabat zehaztuta geratzen dira; batetik, mekanizaziorako behar diren datuak despieze eta bistetatik aterako dira eta bestetik, mekanizatu beharreko materialaren kolore, testura etab. ere, irudiaren fitxategian egongo dira.
170 urte lehenago aurkitutako txerto bati esker Osasunerako Munduko Erakundearen (OMEren) gidaritzapean eta nazioarteko lankidetzari esker baztanga eta nafarreria 11 urtean desagertaraztea lortu zen.