Euskal Herriko makina-erremintaren industri arloa tradizio handikoa dela eta, sektore honetan, I+G ikuspuntutik, gertatzen ari denari adi egotea komeni da. Erremintetarako materialen artean, lau talde nagusi bereiz daitezke: material supergogorrak, material zeramikoak (monolitikoak eta konpositeak), zermetak eta altzairu lasterrak. 1. irudian ikus daitekeenez, material hauen higadurarekiko erresistentzia eta zailtasuna, alderantziz proportzionalak dira; beraz, ebaketa-baldintzen arabera, material bat edo bestea aukeratu behar da.
FITXA TEKNIKOA Adarzabala
... Izadi Taldea. Izenak ongi adierazten du taldearen funtsa eta helburua zein den. Argi eta garbi dute elkartekideek zer lortu nahi duten eta taldea zertarako sortu zen, Joxepo Terés bertako kideak azaldu digunez.
Futbolariei, entrenatzaileei, kirol-medikuei eta klubetako arduradunei futboleko dopingaz galdetzen bazaie, erantzuna berdintsua izan ohi da: inoiz ez dute horrelakorik ikusi, inoiz ez dute horrelakorik entzun, futbolean ez dago dopingik eta inoiz ere ez da egon.
Erreka-ibaiak betidanik, gure zibilizazioaren hondakin guztiak urrutiratzeko estolda moduan erabili izan dira; eta egia esan, lan horretarako gaitasun aparta dute ekosistema hauek. Azkenaldi honetan, hala ere, gero eta nabarmenago ari da geratzen hondakinak nora urrutiratu ez egotea; gizakiak mundu osoa gero eta gehiago estaltzen baitu. Era berean, estolderi funtzioaz gain ibaiek izan dezaketen beste hainbat funtzioz, berauek erabiltzeko gaitasuna galtzen denean baino ez gara ohartzen.