Euskal papergintzaren historia nahikoa laburra da, bigarren arloko beste iharduera batzuen tradizioarekin (burdingintzarekin, adibidez) konparatzen badugu behintzat: XVIII. menderarte ez dugu euskal paper-olen arrastorik. Txinatarrek asmatua eta musulmanek ekarria, papera Europan XI-XII. mendeetan hasi ziren ekoizten, Espainiatik hain zuzen ere.
Gezurra badirudi ere, osasun-heziketa hain zabaldua dagoen garai honetan, badira oraindik jendeak erreparoz edo lotsaz tratatzen duen hainbat arlo. Eta sexualitatearen alorra (bere zentzurik zabalenean) izango da horietako bat, zalantzarik gabe.
FITXA TEKNIKOA Ophrys orkideoa
FITXA TEKNIKOA Basahatea
Orain dela 65 milioi urte dinosauruak suntsitu zireneko arotik hona, biodibertsitatea beste inoiz baino larriago dabil. Arazoaren gune beroa oihan tropikaletan dago kokatuta: berez, 10 milioi espezie-edo bizi dira Lurrean, eta horietatiko % 50-90 oihan tropikaletan. Alabaina, berauetan urtean 17 milioi hektarea garbaltzen dira eta erritmo horrekin, zientzilarien ustez, espezie guztien % 20 suntsituta gerta daiteke hurrengo 30 urteotan.
Errepide txar batean zoazela, automobil-ilara badago eta aurrean mantso samar doan autobus berdea ikusten baduzu, ez estutu: lasai. Ahal duen bezain laster baztertuko da. Ingurugiro-eskola ibiltaria da eta gaurkoan ere, Euskal Herriko txoko berri batera doa bere ahalegina betetzera: herritarrei beren herria ezagutzen lagundu eta estimatzen erakustera.
Kameraren gainean, normalki, eta flash-loturari zuzenean edota kable bidez “X” terminalari konektatuta jarri ohi dugun argi indartsuko, tximistaren pareko, distira botatzen duen kaxatxoa da flash elektroniko eramangarria.