Erreportajeak

Bioteknologiaren aurrean irizpideak finkatzen hasteko abiapuntua

1998/07/01 Umerez, Jon -

Arlo honetatik onura eta kalte asko etor daitezke eta horien arteko orekaren neurketa ez dagokie ez zientzialariei ezta juristei bakarrik, eta are gutxiago politiko profesionalei eta botika- edo nekazaritza-industriei. Herritar guztiei dagokie.

Energia eolikoa

1998/07/01 Etxaide, Maider -

Berez da haizea astintzailea. Handik, hortik edo hemendik datorrela edo doala, ez da geldirik egongo. Motel antzean edo bortizki beti mugimenduan da. Sua bizitzeko edo musika sortzeko hauspoak, ur-gainean edo lainoen gainetik bidaiatzeko itsasontziak eta globoak, artaleak xehetuz Cervantesek erraldoi bihurtu zituen haize-errotak… hutsaren hurrengoa lirateke haizerik ez balitz. Haizea betiko jiran ibili den bitartean, gizakiak aurrera egin eta haizearen indarra elektrizitate bihurtzeaz gain, indar hori gordetzeko sistemak garatu ditu. Oraindik ikusgarri iruditzen zaigu, baina martxa honetan arrunt bihurtuko da tontorrean aerosorgailua duen mendi-muinoaren irudia. Horrelakorik gertatzen den edo ez ikusi baino lehen sekula baino astintzaileago gertatu da haizea, batzuen aldeko eta besteen kontrako jarreren ondorioz indar-neurketa sortu delako, iparra-hegoa edo ekia-mendebala parez pare jarrita legez.

Energia eolikoa

1998/07/01 Kortabarria Olabarria, Beñardo - Elhuyar Zientzia

Berez da haizea astintzailea. Handik, hortik edo hemendik datorrela edo doala, ez da geldirik egongo. Motel antzean edo bortizki beti mugimenduan da. Sua bizitzeko edo musika sortzeko hauspoak, ur-gainean edo lainoen gainetik bidaiatzeko itsasontziak eta globoak, artaleak xehetuz Cervantesek erraldoi bihurtu zituen haize-errotak… hutsaren hurrengoa lirateke haizerik ez balitz. Haizea betiko jiran ibili den bitartean, gizakiak aurrera egin eta haizearen indarra elektrizitate bihurtzeaz gain, indar hori gordetzeko sistemak garatu ditu. Oraindik ikusgarri iruditzen zaigu, baina martxa honetan arrunt bihurtuko da tontorrean aerosorgailua duen mendi-muinoaren irudia. Horrelakorik gertatzen den edo ez ikusi baino lehen sekula baino astintzaileago gertatu da haizea, batzuen aldeko eta besteen kontrako jarreren ondorioz indar-neurketa sortu delako, iparra-hegoa edo ekia-mendebala parez pare jarrita legez. Energiarako Euskal Erakundeko partaidea da Javier Marqués laudiotarra. Injineru honek, energia berriztagarrien gaineko zuzeneko ardura du aipatu erakundean. Energia berriztagarrien arlo horrek orain gutxi aurkeztu du Euskal Autonomia Erkidegoan lau parke eoliko eraikitzeko proiektua.

Energia eolikoa? Noski baietz! Baina horrela ez!

1998/07/01 Biain, Imanol -

Ekologistak, mendizaleak, eta naturzaleak oro har, behin baino gehiagotan agertu dira energia eolikoaren alde, baina parke eolikoen aurka. Azkenaldian, parke eolikoen proiektuen aurkako ekintzak areagotu egin dira, eta itxuraz baita aurkako mugimendua indartu ere. Elgeakoa da Euskal Autonomia Erkidegoan onartu den lehen proiektua. Horren aurka agertu dira inguruetako naturzaleak.

Energia eolikoaren inguruko datuak

1998/07/01 Etxaide, Maider -
Kortabarria Olabarria, Beñardo - Elhuyar Zientzia

NAFARROA EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOA

Aurrera begira… Haizea ez dabil tontorretan bakarrik

1998/07/01 Etxaide, Maider -
Kortabarria Olabarria, Beñardo - Elhuyar Zientzia
Merkatuan oraindik ez da errealitate, baina Euskal Herrian bada energia eolikoa beste modu batera lortzea aztertzen dabilenik. Begietarako arruntak bihurtzen …

Higidurarekin aurrera

1998/07/01 Bandres Unanue, Luis -
Behin batean Parisko egunkariek iragarki harrigarri bat argitaratu zuten; honen arabera, hogeita bost zentimo bidaliz, inongo nekerik gabe eta oso-oso …

Camaronen bluesa: mangladiak

1998/07/01 Malo, Juan -
Olano, Jose Miguel -

Zangoz betetako zuhaitz baten irudia da mangladien ezaugarririk aipagarriena. Bere itxuraz gain, mangladiak osatzen dituzten zuhaitzek ur gazitan bizitzeko moldaketa ugari dute. Beste ekosistema tropikaletan bezala mangladien azalera murrizten ari da. Ekuadorren, berriz, mangladiak arin ari dira desagertzen, zeren mangladiak dauden lekuetan otarrainskak hazteko piszinak ipintzen ari baitira.

Bakarrik ote gaude Unibertsoan?

1998/07/01 Fernandez Muerza, Alex -
Zeru izartsuaren azpian, gauez, eta natura gure inguruan. Unibertsoaren handitasuna nabaritzen dugu bete-betean. Eta une hauetan sortu ohi diren galderak …

Mathematica (eta IV)

1998/07/01 Angulo, Patxi -
Lazkano, Elena -

Artikulu honekin amaitutzat emango dugu Mathematica programaren sarrera gisa antolatu dugun adibide-sorta hau. Ariketak kalkulu matematikoaren arlora mugatu baditugu ere, gogoratu matrizeak erabiltzeko, ekuazio sistemak ebazteko eta beste hainbat gauzetarako ere tresna egokia dela Mathematica. Baliokoak izango zitzaizkizulakoan, hona hemen azken adibidea.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila