Erreportajeak

Arazoa helburuetan dago

1998/09/01 Kortabarria Olabarria, Beñardo - Elhuyar Zientzia
Urrun geratu dira zientzia euskaraz egin ote zitekeen eztabaidatzen zeneko garaiak. Gaur egun, gure lurretan bizi diren eta lan egiten …

Espazioko inguruneen simulazioa errealitate birtualaren bidez

1998/09/01 Ugarte, Haritz -

Etorkizunean astronautek Lurretik batere mugitu gabe ezagutu ahal izango dituzte misio espazialetan aurkituko dituzten inguruneak, ESA/ESTEC Espazioko Agentzia Europarraren eskariz CEIT ikerketa-zentroak sortu duen simuladore berriari esker. Simuladore honek ISSA Espazio-Estazio Internazionalaren inguruan egongo diren objektu guztiak irudikatzen ditu errealismo handiz eta diseinuak lehen faseetatik denbora errealean izango lukeen portaera ezagutzea posible egiten du. Simuladore honen, software-erremintak egiteko Errealitate Birtualeko teknika berrienak erabili dira.

Biharko txertoak: ADN txertoak ote?

1998/09/01 Sarasua Etxeberria, Arantxa -
Umaran Sanchez, Adelaida -

ADN txertoak ADN molekula biribilak dira. Molekula hauetan mikroorganismo patogeno baten gene batzuk daude eta hauen transkripziorako sekuentzia eragileak ere bai. Ugaztunen zeluletan txertaturik ez dira erreplikatuko eta orain arte egindako ikerketen arabera ez dira kromosometan integratuko. Aldiz, kodifikatzen dituzten antigeno mikrobianoak adieraziko dira erantzun inmune espezifikoa bultzatuz. Hau guztia txertorik ez zuten infekzio batzuekin lortu da eta oraingoz animaliekin soilik frogatu da ADN txerto hauen erabilgarritasuna. Dena den teknologia honen aplikazio nagusia mikoorganismoen antigeno babesleak bilatzea da nahiz eta gero antigeno hauek beste modutan txertatu. ADN txertoen abantailak ADN txertoen arriskuak Egungo egoera eta geroko lanak

Nekazaritzari begira

1998/09/01 Salazar Bayona, Azucena -

Gaurko nekazaritzak, antzinakoarekin konparatuz, ondorio positibo batzuk baditu, esate baterako, errendimendu edota salmenta-sareen hobekuntzari begira. Baina ondorio negatiboak ere sortu ditu, txanpon beraren beste aurpegia erakutsiz; monokultiboak lurzoruaren ekosisteman eragindako aldaketak dira hauek, batik bat.

Foucaulten izartxoa

1998/09/01 del Campo, Antonio -
Oso ezaguna da Lurraren errotazioa frogatzeko Foucault-ek egindako esperimentua. 1851. urtean, Parisko Panteoian (kupulatik), 67 metroko barra batetik, 30 kg-ko …

Gazta: arte bariatua

1998/09/01 Lorenzo, Arantza -
Uranga, Ane Miren -

Antzinean gazta esnea kontserbatzeko helburu soilaz egiten hasi bazen ere, gaur egun gazta egitea arte bat kontsideratzen da eta artisau-lanbide hau erakusteko, munduan hainbat museo daude han-hemenka sakabanaturik, adibidez, Frantziako hegoaldean Aveyron eskualdeko Roquefort gaztaren museoa.

Jokabide soziala eta inmunitate-sistema

1998/07/01 Azpiroz, Arantza -
Antzinatik atzeman zen, emoziozko esperientziak, nortasunak, estresari aurre egiteko moduak eta antzeko faktore psikosozialek, gaixotasunaren minberatasunean eta garapenean eragin zezaketela.

Industria Garbia

1998/07/01 Etxaide, Maider -

Industria Garbia Egitaraua Euskal Autonomia Erkidegoko industri sektore poluitzaileenei beren ingurugiro-arazoak konpontzeko eta, ondorioz, merkatuan lehiakor izaten laguntzeko tresna izateko sortu da.

Ilea ez erortzeko

1998/07/01 Agirre, Jabier - Medikua eta OEEko kidea

Hiru urteko bizitza. Horixe da gutxi gorabehera buruan dauzkagun 50.000 ileetatik bakoitzak irauten duen denbora. Egunero 100 bat ile galtzen ditugu, batez beste; baldintza normaletan erortzen den ileak bere ziklo bitala amaitu egin du, hil egin da, eta beste ile osasuntsu batek ordeztuko du. Hildako ileak ordezkorik ez duenean, alopezia, (edo soiltasun) arazo baten aurrean gaude. Fenomeno horrek gizonezkoei afektatzen die gehienbat, baina emakumeek ere galtzen dute ilea, neurri askoz txikiagoan bada ere.

Piztizaleon berriak: uztaila-abuztua

1998/07/01 Elosegi Irurtia, Migel M. -
Hego-haizearen laguntzaz, eguzkiak bazter guztiak lehortu ditu. Hautsa nagusitu zaigu kaleetan eta herri inguruko putzu gehienak idortu egin dira, zartatutako …
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila