Erreportajeak

Jogurta: janari bizia

1998/07/01 Lorenzo, Arantza -
Uranga, Ane Miren -
Jogurta dugu esnetik eratorria den produkturik liserigarriena; bere baitan aurkitzen diren Lactobacilus bulgaricus eta Streptococus thermophilus bakterio laktiko termophiluengatik, jogurta …

Matrize termogogorren propietateen diseinua osagaien fase banaketaren prozesua kontrolatuz

1998/06/01 Mondragon, Iñaki -
Azken urteetan, baina batez ere 90.eko hamarkadan, material berriak gero eta aplikazio gehiagotan erabiltzen ari dira. Material berri hauei esker …

Topa-Erreka 98

1998/06/01 Erreka Plataforma -
Apirilaren 25ean Bilboko Zazpi kaleetako La Bolsa auzo etxean Topa-Erreka izeneko topaketa eta ideia-trukaketarako jardunaldia antolatu zuen Erreka Plataforma Ekologistak. …

Intel merkatua galtzeko zorian

1998/06/01 Waliño, Josu -

Azken aldian etengabe entzuten ari garen Windows 98 sistema eragilearen inguruko auzia ez da EEBBetako justiziak ustezko monopolioa dela eta aztertzen ari den bakarra. Microsoft-ek sistema eragileetan duen hegemoniaren parekoa da Intel enpresak prozesadoreetan duena eta, itxura denez, hori ere amaitzear dago.

Viagra

1998/06/01 Kortabarria Olabarria, Beñardo - Elhuyar Zientzia

Mundu hotz eta orekatu gisara begiratu ohi zaio medikuntzari, poliki-poliki eta zarata handirik atera gabe aurrera egiten duena, arazoak ikusi, aztertu eta ahal dela irtenbideak emanez. Azkenaldian, ordea, bi berrik aztoratu egin dute: batetik, gizonezkoen inpotentzia ordu batzuez gainditzea lortzen duen Viagra izeneko pilularen agerpenak; bestetik, minbizia sendatzen omen duen mirakuluzko botika-koktelaren asmakizunak.

Pilularik ez minbiziarentzat

1998/06/01 Kortabarria Olabarria, Beñardo - Elhuyar Zientzia

“Orain arte egin dena laborategietan egin da eta arratoiekin bakarrik esperimentatu da, eta arratoiak ez dira gizakiak. Oraindik ikusteke dago, beraz, produktua benetan hain sinplea eta eraginkorra den.½

Oporraldia lasai pasatzeko gomendioak

1998/06/01 Agirre, Jabier - Medikua eta OEEko kidea

Edozein tontakeriak honda ditzake urte osoan gehien itxaroten ditugun egunak: udako oporraldia, alegia. Hori ebitatzeko, kontuan hartu beharreko hainbat aholku eta gomendio emango dizkizuegu ondorengo lerroetan. Sarritan, udako oporrei hain gogoz eta sutsuki ekiten diogunez, deskuidatu egin gaitezke, eta beharrezko neurriak hartu ez. Baina oporretan egindako oker horrek kalte handiak eragin ditzake, urteko denboraldirik onena izan zitekeena, oroitzapen txar bihurtzeraino. Kontuz, beraz!

Euskal Herriko Ingurugiroa babesteko lege orokorra eta bere eragina industrian

1998/06/01 Etxaide, Maider -

Legeak Euskal Autonomi Erkidegoko industri sektore eta ekonomi jarduera gehienak ukitzen ditu, eta horrek, hemendik aurrera martxan ipini nahi den industri jarduera orok lehenik legearen bahetik igaro beharko duela esan nahi du.

Piztizaleon berriak: Ekaina

1998/06/01 Elosegi Irurtia, Migel M. -
Kri-kri-kri-kri-kri… Ez trikitixa, ez rokanrola, ezta “bakailoa” ere. Hauxe da jaun-andreok Euskal Herrian sanjoanetan gehien entzuten den musika.

Ur bizigarria hilgarri Doñana: hondamena ulertzeko

1998/06/01 Antiguedad, Iñaki -

Ez dago hilda, baina ez zaio asko falta izan. Aznalcóllarreko presaren hausturak hilzorian utzi du Doñana. Gizakiak naturarekiko duen errespetu ezaren kapitulu berritzat har daiteke, garapenaren izenean naturan eragiten diren kalteen erakusle berritzat. Benetako garapena ote da aurrera egiteko naturaren oreka arriskuan jartzen duen jarduera? Eginda dago galdera. Bitartean, urrun joan barik, hementxe bertan badira Aznalcóllarreko presaren antzerako baldintzak dituzten tokiak, Gabiriakoa aipagarrien. Agian Andaluzian gertatutakoagatik, etorkizun hobea iragar dakioke Gabiriako Troya meatzeari. Doñana albiste txar baten gune bihurtu da, hondamenarena. Askotan izan da albiste, sarri izan baita politikoen topagune, erromeriarako helbide, ez dakit zein piztiaren bizileku apart eta bakarretariko, naturzale kaletar askoren bidaia erosoen helburu, inguruko nekazari eta abeltzainen etengabeko tirabiraren sorgune, bertoko produktuak merkaturatzeko jatorri-izendapen edo lurren espekulazio bideko hirigintzarako ate. Baina oraingoan bada alderik.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila