Erreportajeak

Enbrioiak, “krokodinosauruak” eta meteorito hiltzailea

1999/01/01 Nuñez-Betelu, Koldo -

Azkenaldi honetan paleontologia berri deigarrietan aberatsa izan da. Komunikabideetan entzundakoak entzunda, badirudi zientziaren arlo honetan aurrerapauso handiak eman direla eta aurrerapausoez gain, paleontologiaren zenbait misterio argitu direla ematen du. Hainbat komunikabidetan plazaratutakoaren arabera "Dinosauruak hil zituen meteoritoa aurkitu da azkenean". Baina, baieztatu al da hori?

Fisika XIX. mendean (I1)

1999/01/01 Bandres Unanue, Luis -

Azaroko zenbakian kaleratu zen "Fisika XIX. mendean" izenburupean argitaratuko ditugun hiru artikuluetako lehena. XIX. mendean fisika- eta kimika-arloan lortutako eta asmatutako puntu garrantzitsuenak azaltzea da artikulu-sorta honen asmoa, hau da, gaur egungo zientzia hobeto ulertzeko ikuspegi historikoa ematea. Lehen artikuluan Beroa eta energia, Elektrizitatea eta Korrente elektrikoa izan ziren hizpide. Oraingoan berriz, Teoria atomikoa eta Gasen teoria zinetikoa.

Egur-metaketak ibaietan

1999/01/01 Arturo Elosegi Irurtia - Ekologiako katedraduna
Beste zenbait eskualdetan (batez ere Estatu Batuetako mendebaldean) ikusi ahal izan denez, ibaira erortzen diren zuhaitz hilek askotan egur-presak eratzen …

Itsasoko altxorrik preziatuena: itsaskia edo mariskoa

1999/01/01 Lorenzo, Arantza -
Uranga, Ane Miren -
Igaro berri ditugun Eguberrietan eta ospakizun berezi gehienetan preziatua izan ohi den itsaskiaz hitz egingo dugu oraingoan.

Hizkuntz baliabideak Interneten

1998/12/01 Artola, Xabier -
Ordenadorearen bitartez hizkuntzaren tratamendua egiten duten programak gero eta ugariagoak dira. Ordenadoreekin hizkuntza naturalen bitartez komunikatu ahal izatea gero eta …

1998ko Fisikako Nobel Saria materiaren egituran uxarrean

1998/12/01 Elhuyar Zientzia -

Urriaren erdialdean, ohi bezala, Nobel Sarien hotsa iritsi zitzaigun Suediatik:
aurrena Literaturakoa eta azkena Bakearena, komunikabideetan arreta eta toki gehien hartu zutenak. Tartean Ekonomia, Fisika, Fimika eta Medikuntzakoak iragarri ziren. Azken hiru hauek ditugu hizpide.

1998ko Kimikako Nobel Saria Kimika, laborategitik ordenadorera

1998/12/01 Elhuyar Zientzia -
Aurtengo Kimikako Nobel saria, Fisikakoa eta Medikuntzakoa bezala, Estatu Batuetara joan da, baina irabazleak ez dira estatubatuarrak, europarrak baizik.

1998ko Medikuntzako Nobel Saria oxido nitrikoa: kanpoan otso etxean uso

1998/12/01 Elhuyar Zientzia -
Stockholm-eko Karolinska Institutuak Estatu Batuetako hiru farmakologo saritu ditu, oxido nitrikoa sistema kardiobaskularreko seinale-molekula dela aurkitzeagatik.

1998ko Fields Sariak

1998/12/01 Duoandikoetxea Zuazo, Javier - EHUko matematika irakaslea

Matematikarien Nazioarteko Kongresua Berlinen ospatu zen joan den abuztuan. Mundu osoko matematikarien topaleku izaten den Kongresuaren sarrera-ekitaldia abuztuaren 18an izan zen eta, ohi denez, bertan eman ziren aditzera Fields sarien irabazleak.

Donostiako Aquariumaren eraikina eta gibelaldea arakatuz

1998/12/01 Elhuyar Zientzia -

Bi urtean lanean aritu ondoren, dotore dago Donostiako Aquariuma. Jendea erakartzeko prestatu dute, eta igartzen da. Sartu orduko gidariak agertzen dira, nahi izanez gero bisitaldian laguntzeko. Eurekin edo bakarrik joanda, Aquariumean badago zer ikasirik eta zer ikusirik: ur gezako arrainak, ur jauziak, algak, arrain tropikalak, etenik gabe jira eta bira dabiltzan antxoatxoak, ozeanoko arrainen erakustoki handiaren erditik igarotzen diren metakrilatozko pasabideak, film didaktikoak eta abar. Esandako dena, gainera, oso modu atseginean ikus daiteke, Aquariuma bisita eroso eta ikusgarri egiteko pentsatuta baitago. Beharbada ikusgarritasun horren eraginez, bisitaria begietatik sartzen zaionaz besterik ez da ohartzen. Bisitari arruntak normalean ez du guk orain proposatzen dizuegun aukera izaten: Aquariumaren barrualdeari, hodiz eta langilez betetako errealitateari bisita egitea.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila