Fisika Plazara programa europarra

Europako Batasunak 2000. urteko Zientzia eta Teknologiarako Aste Europearraren barruan eta, Europako Partikula Fisikoen Laborategia (CERN), Europako Espazio Agentzia (ESA) eta Europako Hegohemisferioko Behatokiaren (ESO) babesean "Physics on Stage" (POS) delako programa martxan jarri du, euskaraz "Fisika Plazara" deiturikoa.

"Fisika Plazara" programaren helburu orokorra Europan Fisika sustatzea da. Hiritarren kultura zientifikoa bultzatzea, Hezkuntza Curriculumetan eta giza komunikabideetan Fisikaren presentzia handitzen eta hobetzen laguntzea, ikasleen aukeretan Fisikak duen beheranzko joera aldatzea, horiek dira programaren helburu nagusiak. Oro har, Fisika erronka interesgarriak dituen arloa dela agertu nahi da, bai intelektualki eta bai eguneroko bizitzan erabilgarri diren erronkak dituena.

"Fisika Plazara" programaren bukaera jendaurreko bilera handia izango da. Bilera 2000. urteko azaroaren 5etik 10era bitartean egingo da Europako Partikula Fisikoen Laborategiak (CERN) Genevan duen egoitzan.

"Fisika Plazara" programa Espainian Batzorde Nazionalak koordinatzen du eta Espainiako Fisikako Errege Elkartearen (RSEF) egoitzan dago. Antolatu dituen ekintzetan garrantzitsuenetarikoa lehen, bigarren eta Unibertsitateko irakasle eta dibulgatzaileentzako lehiaketa da. Lehiaketa 5 ataletan banatzen da:

  1. erakusketak eta in situ egindako praktikak.
  2. kartel, liburu edo lan-koaderno itxura izan dezaketen unitate didaktikoak.
  3. informatikaren bitartez prestaturiko materialak.
  4. prentsa-artikuluak, irrati-emanaldiak, bideoak edo telebista-programak.
  5. museoek antolaturiko erakusketa zientifikoak.

Lehiaketan parte hartuko duten guztietan Genevako bilerara gonbidatuko diren Espainiako 20 ordezkari hautatuko dira. Aukeraketa Donostiako Miramon Zientziaren Kutxagunean izango da, irailaren 30ean eta lehiaketara aurkezturiko lanik onenen egileak gonbidatuko dituzte.

Aurreikusitako beste jarduerak Fisika dibulgatzeko hitzaldiak dira. Hitzaldi horiek irakasle eta komunikatzaile ezagunek emango dituzte. Horrez gain, beste ekintza batzuk ere proposatuko dira martxotik azarora bitartean, Fisikaren mundua eta, oro har, zientziaren mundua prentsa, irrati eta telebistan agerian izan daitezen.

"Physics on Stage"

Programari buruzko informazio gehiago eta txapelketarako oinarriak Interneteko helbide hauetan lor daitezke:

http://ific.uv.es/fa2000 edo http://www.estec.esa.nl/outreach/pos.

Bestela, posta elektronikoz eskatu fisicaenaccion@hotmail.com helbidera.

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
FAGOR ELECTRÓNICA Koop. Elk.