Erreportajeak

Armand David: ezpeletar bat pandaren erresuma ikertzen

2000/11/01 Altonaga, Kepa - EHUko biologia irakaslea

Azaro honetan bete dira ehun urte Armand David naturalista handia hil zela. Tamalez, izen hori nahikoa ezezagun dugu gure artean, nahiz eta, Manex Hiriart-Urrutik aspaldian idatzi zuenez ( Eskualduna astekarian, 1900. urtean), Eskual-herritik behinere jalgi diren jakintsun handienetarik bat izan, eta panda handia aurkitu zuen, urruneko Txina hartan, beste hainbat eta hainbat landare eta animalia berrirekin batera. Frantziako lehenengo eboluzionistetariko bat izateaz gainera, bere ekarpenak oso munta handikoak izan ziren biogeografiaren garapenerako.

Zer dago urakanaren azpian?

2000/11/01 Mujika, Alfontso -

Azken belaunaldiko sateliteek erabiltzen duten teledetekzio-tresneria berriari esker, urakanetako goialdeetako hodeien azpian zer gertatzen ari den jakin daiteke orain.

Natura, gizakiaren organo-erreserba? Xenotransplanteen etikotasunaz

2000/11/01 Escajedo San Epifanio, Leire - Konstituzio Zuzenbideko Irakaslea

Gibela, bihotza, giltzurrunak, azal zatiren bat... bizirik irauteko behar genukeen edozein organo zein ehun Naturatik har dezakegula diote Xenotransplanteak ikertu dituztenek. Animalia baten ADNa aldatzea nahikoa omen da errefusa ekiditeko. Egia baldin bada, giza organo-emaileen urritasuna gainditzeko ate bat zabaldu zaigu. Printzipio etiko onartuenen argira, ordea, ez dira teknika honen nondik norakoak hain baikor ikusten.

Euskal Herriko hezeguneak (VI): barrualdeko hezeguneak:glaziar-jatorriko aintzirak

2000/10/01 Estonba Mintxero, Mikel -

Goi-mendietako paisaiaren elementurik bereizgarrienetakoa izotz-aroko glaziarrek eragindako higaduraren ondorioz sortu diren goi-mendietako lakuak (Pirinioetan iboiak edo estanyak) dira.

Cluster II, errautsetatik birsortutako fenixa

2000/10/01 Irazabalbeitia, Inaki - kimikaria eta zientzia-dibulgatzailea
1996ko uztailaren 4a. Kourou-ko jaurtiketa-basetik Ariane 5 jaurtigailuak ke eta su artean espaziorako bideari ekin zion

Arma mikrobiologikoak

2000/10/01 Sarasua Etxeberria, Arantxa -
Umaran Sanchez, Adelaida -

Gerra hotza zela eta, 1950eko hamarkadan arma biologikoen garapena handia izan zen. Urte batzuetan gaia puri-purian egon zen eta alde guztietatik gaitzetsi zen... baina denborak aurrera egin ahala ahaztu egin da.

Hipokondriakoak: ustezko gaixoak

2000/10/01 Agirre, Jabier - Medikua eta OEEko kidea
Gaixotasun bat jasatea ez da inoiz gauza atsegina izaten, baina gaixorik dagoela uste izateak,...

Euskal Herriko erlea kontserbatu nahian

2000/10/01 Arregi, Joseba -
Estonba, Andone -
Leunda, Joxe -
Miguel, Irati -
Sarasola, Mikel -
Urrutia, Koldo -

Erle beltza da Euskal Herrian berez bertakotu den erlea; zientzialariek "M leinuko erlea" deritzotena hain zuzen (Apis mellifera mellifera eta Apis mellifera iberica). Europako mendebaldean dago hedaturik, hots, Iberiar penintsulako hegoaldetik Suediako hegoalderaino, eta Britainiar irletatik Poloniako iparralde eta Errusiako ekialderaino.

20 urte Nafarroako teknologia garatzen

2000/10/01 Carton Virto, Eider - Elhuyar Zientzia

CETENASA, Nafarroako Zentro Teknologikoak S.A., 1989. urtean eratu zen ofizialki. Hala ere, zentroaren ernamuina aspaldidanik sortuta zegoen eta hainbat jarduera ordurako ondo uztartuta zeuden. Horregatik, aurten 20. urteurrena ospatzen ari dira. Denbora horretan guztian Nafarroako enpresetan garapen teknologikoa bultzatzea eta ezartzea izan da zentroaren xedea; horretarako, enpresa txiki eta ertainek eurek bakarrik eduki ezin dezaketen I+G+B departamentu gisa jokatzen du.

DVDa magnetoskopioari aurrea hartzen ari zaio

2000/10/01 Azkune Mendia, IƱaki -

Orain arte aldi berean irudia ikusi eta soinua entzuteko tresna erabiliena bideokasetea izan da, hau da, VHS magnetoskopioa. Bertan grabatzen dira telebista-programak (adibidez) eta berari esker ikusi eta entzuten dira gero. Hala ere, DVD (Digital Versatile Disk) sistema aurrea hartzen ari zaio.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila