Erreportajeak

Zer egin arrautzak flota dezan

2001/03/01 Ares, Felix -
Arrautza freskoa bada hondoratu egingo da, pasatuta badago, berriz, flotatu egingo du. Oso bestelakoa da kontua, arrautza freskoak flota dezan …

Zinematografoa edo argazkia zine bilakatu zenean

2001/03/01 Urresti, Igor - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

"Asmakizun honek ez du etorkizunik. Izan ere, nor egon daiteke egunero kalean ikus ditzakeen irudiak pantaila batean ikustearren ordaintzeko prest?" Horrela pentsatzen zuten Lumière anaiek 1895eko martxoaren 22an Parisko Industria Biziberritzeko Elkartean emandako hitzaldian zinematografoa aurkeztu zutenean. Eguneroko bizitzako irudiz osatutako lau filme labur aurkeztu zituzten, eta beraien zinematografoa hainbat asmakizunen artean beste bat baino ez zen izan.

IPv6 Interneteko protokolo berria

2001/03/01 Waliño, Josu -

IPv6 protokoloa izango da etorkizunean Interneteko helbideak adierazteko erabiliko dena. Steve Deering-ek, IPv6ren aitatzat har daitekeenak, esan duenez, azken bertsio hau amaitutzat jo daiteke. Orain, Internet bera egokitzea bakarrik falta da.

Garbitzailea den lorea: alkatxofa

2001/03/01 Lorenzo, Arantza -
Uranga, Ane Miren -

Greko eta erromatarrek aurkitu zituzten lore honek batetik sukaldaritzarako eta bestetik sendagarri gisa dituen propietateak. Baina arabiarrak izan ziren, Erdi Aroan alkatxofaren laborantzan hobekuntzak eragin eta Mendebaldeko Europan zabaldu zutenak.

Bertsolaritzarako errima-aurkitzaile informatikoa

2001/02/01 Alegria Loinaz, Iñaki -

Internet sarea, posta elektronikoa, itzultzaile automatikoak, ahotsa ezagutzeko aplikazioak, zuzentzaile ortografikoak... Nor ez da gaur egun informatikaren aurrerapenez baliatu? Edo nork ez du gutxienez, horien berri izan? Bertsolaritzaren ingurunean ere, ezin al gara aurrerapen horietaz baliatu?

Minbizia, zelula gaiztoen inbasioa

2001/02/01 Kortabarria Olabarria, Beñardo - Elhuyar Zientzia

Minbiziaz nahi baino gehiago hitz egiten da. Ez da harritzekoa. Izan ere, minbiziak kezka eta etsipena sortzen ditu gizartean, ez baitago hura menderatua dagoela esaterik; bestetik, itxaropenerako bidea eta borrokarako grina ere eragiten ditu, urratsak egiten ari direla ikusten baita. Hitz egin asko hitz egiten bada ere, ezagutu, behar bada, ez da hainbeste ezagutzen. Azkenaldian medikuntzako arlo guztietan urratsak bizkor ematen ari dira. Minbiziaren ikerkuntzan eta terapian ere ikaragarri aurreratu da. Hala ere, aditu guztien arabera, gaixotasun honen aurkako neurri eraginkorrena prebentzioak izaten jarraitzen du; hau da, gaitza garaiz antzematea. Dudarik gabe, minbiziaren aurkako borrokan egiten ari diren ikerketek eta prebentzio-mailan bidera daitezkeen lanek garrantzia handia dute.Terapiak ere, gaitza agertu ostean gaitza desagertarazteko erabiltzen diren tratamenduak oso garrantzitsuak dira, gaixotasunaren garapena geldiarazteko gai izan daitezkeelako. Dena den, terapiak oraindik ez dira nahi bezain eraginkorrak.

CERN: Europako partikulen fisikaren ikerketa

2001/02/01 Mendiburu, Joana - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Gizakiaren jakin-mina mugagabea da. Biziaren jatorria eta eboluzioa ezagutzeko irrika du, eta galdera horien erantzunak erlijioan, filosofian eta berrikiago zientzian aurkitu nahian dabil. Jakin-min horren erakusle dira egunero agertzen diren edozein gairi buruzko ikerketen emaitzak. Hala ere, gaurkoan, bestetan ez bezala, aipamen berezia merezi duen berria ez da ikerketa-arlo bakarrera mugatzen eta ez dator Estatu Batuetatik. Izan ere, Europako ikerketan garrantzi aparta izan duen CERNeko LEP partikula-azeleragailua azaroaren 2an itxi egin zuten. Gertakizun horrek benetan zeresan handia sortu du eta ez da gutxiagorako, alde batetik, hamaika urteko jarduera ikerketa askoren oinarria izan delako, eta bestalde, Europako zientziaren ikurra izan delako.

MIR: hamabost urte espazioan

2001/02/01 Urresti, Igor - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Espazioa etxean sartu zaigula argi dago. Zenbat izen bihurtu zaizkigun eguneroko! Sputnik, Gagarin, Apolo, eta nola ez... Mir . 15 urtez izan dugu Mir gure inguruan biraka. Espazioan pertsonek gidatutako misiorik luzeenak bertan egin dira eta etorkizunean gizakiak espazioan modu iraunkorrean bizi eta lan egiteko ezinbesteko informazio-iturri bilakatu da.

Mariano Barbacid: "heziketa-kanpainek ikerketak baino eragin gehiago izan dezakete".

2001/02/01 Kortabarria Olabarria, Beñardo - Elhuyar Zientzia

Zientzialari gehienak, oro har, ez dira oso ezagunak izaten. Iristekotan, hil eta gero iristen zaie ospea. Hala ere, badira salbuespenak. Mariano Barbacid madrildarra horietakoa da, minbiziaren ikertzailea. Espainiako ikerketa-sistema eskasaz gogaituta Estatu Batuetara egin zuen hanka. Han lan itzela egitearekin batera bere ikerketan arrakasta izateko zortea ere izan zuen. Orain Espainian da berriro, Espainiako Ikerketa Onkologikoaren Zentroko zuzendaritzan. Oraingoz gustura dagoela dirudi, baina lan-baldintzak aldatzen bazaizkio berriro alde egingo omen du.

Lor ezazu pisu ideala

2001/02/01 Agirre, Jabier - Medikua eta OEEko kidea

Ondorengo lerroetan barrena soberan dauzkazun kilo horiek galtzeko orduan oso baliagarriak izango zaizkizun gomendio sinpleak eta neurri errazak proposatuko dizkizugu, bide batez osasun-maila hobea lortzeko.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila