Inork gutxik pentsatuko du ospitalera sendatzera joan, eta han, infekzioren batek jota, gaixotu daitekeenik. Baina zenbaitetan gertatzen dira horrelakoak, eta garrantzitsua da jabetzea infekzio horiek gutxitu behar direla. Izan ere, infekzio horiek gaixoaren osasun-egoera okertzen dute. Gainera, ospitaleetako kalitatearen adierazle gisa ere hartzen dira. Bestalde, merkeagoa da ospitaleetako infekzioak prebenitzeko zaintza-sistemak ezartzea, ondoren sendatzen gastatzea baino.
Edozer gauza garraiatu behar dela ere, beti da interesgarria pisu gutxi eta bolumen txikia izatea. Garraioa espaziora egingo bada, interesgarriak ez, ezinbestekoak dira bi baldintza horiek. Donostiako Inasmet-Tecnalia ikerketa-zentroan espaziora begira jarri dira, eta egitura ultrarinak ikertu dituzte.
Esfingolipidoak duela 120 urte baino gehiagotik ezagutzen dira, baina, orain dela gutxi arte uste zuten haien funtzioa egiturazkoa soilik zela. Alegia, uste zuten adreiluek eraikuntzan betetzen duten funtzio bera betetzen zutela molekula horiek mintz biologikoan. Orain, EHUko Biokimika eta Biologia Molekularra Sailean, esfingolipidoek zeluletan zein funtzio betetzen dituzten eta hainbat funtzio biologiko nola erregulatzen dituzten aztertzen dihardute.
Gaur egun, Nafarroako Unibertsitateko Farmazia Fakultateko dekanoa da. Elikadura-, dietetika- eta osasun-arloan zein elikagaien segurtasunarenean hainbat eta hainbat ikerketa egin ditu. Hain juxtu, arlo horietan egindako lanarengatik eta kalitatearengatik Urrezko Domina eman zion abenduan Gipuzkoako Foru Aldundiak.
Jaten dugunak eta edaten dugunak gero eta kalitate-azterketa zorrotzagoak pasatzen baditu ere, oraindik ere badira gizakiaren organismoan kalteak eragiten dituzten elikagaiak. Jandako elikagaietan eta edarietan bertan dauden hainbat mikroorganismok eragiten dituzte kalte horiek gehienetan. Salmonella bakterioa da, hain zuzen ere, horietako bat; beharbada ezagunenetarikoa, gainera. EHUn bakterio hori detektatzeko metodo azkarragoak garatzen dihardute: 24 orduan Salmonella detektatzeko gai diren metodoak.
EHUko Kimika Fakultateko Materialen Fisikako katedraduna eta CSIC-EHU zentro mistoko ikertzailea da. Nanohodien alorrean egindako ekarpen teoriko nabarmenengatik jaso du XVI. Zientziaren DuPont saria.
Zelula amen gaia pil-pilean dago. Hamaika ikerketa egin dira, egiten ari dira eta egingo dira, seguru asko, gai horren inguruan oraindik ere. Hein handi batean horretarako daude zelula amen bankuak. Baina, nola funtzionatzen dute banku horiek? Zein da horien helburua?
Txikitan paperezko hegazkinak egiten hasi, eta litekeena da aurrerago hegazkinen eredu txikiak egiten eta eredu horien erabilera aztertzen jarraitzea. Ez pentsa benetako hegazkinak imitatzen dituzten hegazkin txiki horiek aplikaziorik ez dutenik. Honako hau duzu adibide bat.
Ibaien azterketak egiten direnean, ia beti ekosistemaren egiturari soilik begiratzen zaio (zer, non eta zenbat dagoen). Hori bezain garrantzitsua da, ordea, benetan ibaiak ongi funtzionatzen duen edota osasuntsu dagoen edo ez jakitea. Autoa tailerrera eramaten dugunean antzeko zerbait gertatzen dela esan liteke. Alegia, piezak ongi izateaz gain, auto horrek ibili egin behar du.
Billarrean jokatzen dutenek badakite zein garrantzitsua den billar-mahaia bera. Xafla bakar batek osatzen du mahai osoa, arbelezko xafla bakar batek. Arbel hori nola lantzen den, eta xafla bakar batean eta hautsi gabe nola ateratzen duten ikusteko ez dago urrutira joan beharrik. Izan ere, Beasaingo Arriarango harrobian egiten dute hori.