Bareak animalia baketsuak, motelak eta aspergarri samarrak direla pentsa dezake batek baino gehiagok. Hala ere, besterik iruditu arren, haien biologia eta, oro har, bizimodua frenesi hutsa da. Gutxi gorabehera urtebete bizi diren arren, ez pentsa denbora alferrik galtzen dutenik. Haien azterketa interesgarria da oso.
Nanozientziari eta Nanoteknologiari buruzko Nazioarteko Biltzarra egin zuten irailean Donostian. Nanoaren inguruko fisikako, kimikako, ingeniaritzako, biologiako nahiz medikuntzako 60 aditu baino gehiago bildu ziren. Kongresu hartako izarretako bat Antonio Hernando Madrilgo Magnetismo Aplikatuaren Institutuko zuzendaria izan zen.
Zelula amen ahalmen terapeutikoak arreta handia eta ahalegin asko bildu ditu azken urteotan adituen artean. Esaterako, duela urte batzuetatik, hankatik erauzitako zelula amak erabiltzen dira bihotza sendatzeko. Egun, teknika hori bera emaitza oraindik ere itxaropentsuagoekin datorrela esan liteke.
Garapen jasangarria asko erabilitako hitza da benetan. Irratian, telebistan nahiz egunkarietan hamaika aldiz entzun edo irakurri ditugu kontzeptu horrekin loturiko albisteak, hala nola duela hamabost urteko Rioko Gailurrari buruzkoa. Dena den, ez pentsa kontzeptua bera zaharkitua geratu denik. Moda-modakoa izaten jarraitzen du, eta horren adibide da Bizkaiko Foru Aldundiak abiarazi berri duen egitasmoa. Nolabait, kontzeptu horren xehetasunak erakutsi nahi dizkie herritarrei.
Oro har, ingeniaritzan, kontzeptualki pentsatu, ordenagailuan ideia horiek birtualki garatu, eta, azkenik, objektua, pieza, produktua edo dena delakoa ekoizten da. Alderantzizko ingeniaritzan, ordea, bidea atzekoz aurrera egiten da: fisikoki existitzen den objektu edo pieza bat birtual bihurtzen da. Horixe egiten du Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoko Produktuen Diseinurako Laborategiak (PDL).
Eremu elektromagnetikoen eta osasun-arazoen arteko lotura egiten da sarri komunikabideetan, nahiz eta horren gainean oraingoz adituek adostasunik aurkitu ez. Artikulu honetan, berriz, eremu elektromagnetikoen aplikazio ezezagun edo ez hain ezagun bat landuko dugu: metalen deformazio elektromagnetikoa. Izenak dioen bezala, teknika horretan, eremu elektromagnetikoa erabiltzen da metalei forma emateko.
Minbiziaren tratamenduaren gaur egungo arazorik handienetako bat da tumore-zelulak suntsitzeko eraginkorrak diren agenteak zeharo toxikoak direla gaixoaren zelula eta ehun osasuntsuentzat. Arazo horri aurre egiteko, tratamendu espezifikoagoak bilatzen eta tumore-zelulen eta zelula osasuntsuen arteko ezberdintasunak aztertzen dihardute EHUn.
Beroarekin azaltzen dira eta hotzarekin ezkutatu. Horra hor eltxoen ezaugarri deigarrienetariko bat. Beste ezaugarri bat: ziztatu egiten dute. Eta ez nolanahi, gainera. Aurrean zer duten aztertu eta gero, berentzat onena izan daitekeena aukeratzen dute, eta hari egiten diote ziztada.
Kultura zaratatsua da gurea, zalantzarik gabe. Era askotako hotsak eta zaratak daude, baina guztiak ez dira belarritik at sortzen. Barnean sortzen diren zenbait soinu gogaikarri izatera eta loa galaraztera ere irits litezke, gainera. Belarrietako durundiari edota etengabeko zarata mamu horri buruz ari gara.
Pertsona helduei sistema kardiobaskularra eta arnasketa-sistema gelditzen zaizkienean, deskarga elektriko bat ematen diete askotan, hots, desfibrilazioa egiten diete, bat-bateko heriotza saihesteko. Baina desfibrilazioak badu muga edo etsai handi bat: denbora. Igarotzen den minutu bakoitzeko, bizirik irauteko aukera % 10 inguru gutxitzen da. Horregatik, edonork erabiltzeko moduko desfibriladoreak diseinatu eta merkaturatu dituzte azken urteetan.