Kortabitarte Egiguren, Irati

Kortabitarte Egiguren, Irati

Elhuyar Zientzia

CorpEus: Internet, corpusak eta euskara uztartuz

2007/07/01 Kortabitarte Egiguren, Irati - Elhuyar Zientzia

Internet informazio-iturri ikaragarria da. Inork gutxik jartzen du zalantzan hori. Egun, informazioa bilatzeko ez ezik, gero eta gehiago erabiltzen da hizkuntza-kontsultak egiteko, corpusak osatzeko eta abarretarako. Hala, Internet baliabide linguistiko eta corpusen iturri aproposa bilakatzen ari da pixkanaka. Horren adibide bat da CorpEus, Internet euskarazko corpus erraldoi gisa baliatzeko aukera ematen duen tresna.

Intsektuak, krimenak argitzeko

2007/07/01 Kortabitarte Egiguren, Irati - Elhuyar Zientzia

Intsektuak dira ezagutzen diren animalia-espezieen erdiak baino gehiago. Edozein ingurunetan agertzen dira, eta mota guztietako elikagaiak jaten dituzte. Gainera, prozesu judizialetan aplika daitezke, ebidentzia gisa aurkeztuta. Horrexeri dagokio auzitegi-entomologia kontzeptua.

Definizio-saltsa

2007/06/01 Kortabitarte Egiguren, Irati - Elhuyar Zientzia

Metal astunak talde gisa ezagutzen ditugu, eta, zer diren galdetuz gero, bizidunei eta ingurumenari kalte egiten dieten metalak direla esango genuke gehienok. Zerrenda bat egiten hasita ere, asmatuko genuke batzuk aipatzen. Horietako bakoitzak, ordea, berezko ezaugarriak ditu. Zenbateraino da zuzena, beraz, guztiak zaku berean sartzea?

Teknologia, metal astunen mende

2007/06/01 Kortabitarte Egiguren, Irati - Elhuyar Zientzia

Lurrazalean hainbat elementu kimiko erabilgarri daude, eta, horien artean, metal eta metal astun ugari. Egun ezagutzen ditugun elementu kimikoetatik, gutxi gorabehera % 75 metalak dira. Gainera, guztiak ezinbestekoak izan dira zibilizazioaren garapenean.

Iraganaren berri

2007/06/01 Kortabitarte Egiguren, Irati - Elhuyar Zientzia

Dinosauroen, sugeen, dortoken eta krokodiloen aztarnak aurkitzeko, ez dago urrutira joan beharrik. Euskal Herrian bertan aztarnategi aski garrantzitsuak eta ornodun fosiletan aberatsak daude.

Manuel Martín Lomas: "Beldur pixka bat ematen dit epe motzerako itxaropen handia izateak"

2007/05/01 Kortabitarte Egiguren, Irati - Elhuyar Zientzia

Biozientziak, edo biziaren zientziak, toki garrantzitsua hartzen hasi dira EAEn, bioBASK 2010 estrategia martxan jarri zutenetik. Horren harira, CIC biomaGUNE Biomaterialetan espezializatutako Ikerkuntza Kooperatiboko Zentroa inauguratu zuten iragan abenduan. Hara joan, eta zentroko zientzia-zuzendariarekin hitz egiteko aukera izan dugu.

Zerrautsa energia-iturri

2007/05/01 Kortabitarte Egiguren, Irati - Elhuyar Zientzia

Zur-industriako hondakinak hondakin naturalak dira, eta horiek guztiak aprobetxatzea komeni da. Izan ere, hondakin horietatik uste baino energia gehiago atera daiteke. Gaur egun, basogintzako eta nekazaritzako hondakinak erregai moduan erabiltzen dira, hondakin horiek heterogeneoak dira, eta hori oztopo bat da industriarentzat. Materiala homogeneoa izatea komeni da, eta, horregatik, pelleta erabiltzen da orain.

Antena lauak teilatuetan

2007/05/01 Kortabitarte Egiguren, Irati - Elhuyar Zientzia

Orain dela bost hamarkada, gutxi gorabehera, alanbrezko antenak eraikinetako teilatuak 'kolonizatzen' hasi ziren. Antena parabolikoak, berriz, berriagoak dira, eta Nafarroako lau etxetik batean ikus daitezke, esaterako. Litekeena da etorkizunean antena lauak nagusitzea teilatuetan. Nafarroako Unibertsitate Publikoko Miguel Beruete telekomunikazio-ingeniariak egungo antenen begi-inpaktua eta kostua txikitzen dituzten antena lauak diseinatu ditu bere doktore-tesian.

Neuroendekapenezko gaitzetarako jomuga berriak

2007/05/01 Kortabitarte Egiguren, Irati - Elhuyar Zientzia

Euskal Herriko Unibertsitateko Medikuntza eta Odontologia Fakultatean, Neurozientzien Saileko Neurobiologia Laborategian, neuroendekapenezko gaixotasunen oinarri molekularrak eta zelularrak ikertzen dituzte. Gaixotasun horiek kalte larriak eragiten dituzte garunean eta bizkarrezur-muinean.

Papera luzarorako

2007/04/01 Kortabitarte Egiguren, Irati - Elhuyar Zientzia

Paperezko dokumentuek bizitza mugatua dute, nahiz eta, batzuetan, horien balio historikoarengatik, artistikoarengatik edo arkeologikoarengatik interes handiko dokumentuak diren, eta gorde egin nahi izaten diren. Horrekin lotuta, Europako Papertech proiektua sortu dute zenbait herrialdek, paperezko dokumentu horien bizitza luzatzeko.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila