Kortabitarte Egiguren, Irati

Kortabitarte Egiguren, Irati

Elhuyar Zientzia

Kristal likidozko pantailak hondatutakoan zer?

2005/02/01 Kortabitarte Egiguren, Irati - Elhuyar Zientzia

Telebistaren tankerako monitore tradizionalak izpi katodiko bidez dihardu (CRT: catodic ray tube ), eta mahai gaineko PCetan nagusi da oraindik ere. Baina pantaila lauko monitoreen bilakaera eta prezioen gainbehera azkarra merkatua zapaltzen ari dira. Batzuek diotenez, CRT siglak iraganekoak izango dira urte gutxian. Izan ere, dagoeneko, dendetan ikusten diren ordenagailuen % 30ek pantaila laua dute.

Landareak eta CO2-a: ez da dirudien bezalakoa

2005/01/01 Kortabitarte Egiguren, Irati - Elhuyar Zientzia

Animaliek oxigenoa arnasten dute eta karbono dioxidoa kanporatzen dute; landareek, hori ez ezik, karbono dioxidoa arnastu eta oxigenoa isuri ere egiten dute. Beraz, landareek, oro har, biak egiten dituzte, fotosintesia eta arnasketa. Bestetik, badakigu karbono dioxidoaren kantitateak kliman eragina duela. Gaur egun atmosferako karbono dioxidoaren kontzentrazioa gutxi gorabehera 400 ppm da. Baina adituek diote hurrengo mendean kontzentrazio hori 700 eta 1.000 ppm bitartekoa izatera irits daitekeela. Hala bada, zer eragin izango du horrek, bereziki landaredian?

Glaukoma garaiz diagnostikatzea, funtsezkoa

2005/01/01 Kortabitarte Egiguren, Irati - Elhuyar Zientzia

Noiz egin zenuen azken ikusmen-azterketa? Ez zara gogoratzen? Tira, beharbada gure begiek arreta handiagoa behar dute. Izan ere, glaukoma begiko gaixotasun ohikoenetakoa da, eta behar bezala eta garaiz tratatu ezean ikusmena osorik edo partzialki gal daiteke. Hori eragozteko lanean ari da EHUko ikerketa-talde bat, eta berriki sari bat jaso dute.

Zertan da Europako ingurumena?

2004/12/01 Kortabitarte Egiguren, Irati - Elhuyar Zientzia

Europan, ingurumenarekin lotutako hainbat arazo daude konpondu gabe, esaterako, klima-aldaketa, biodibertsitatea galtzea edo hiri-inguruetako poluzio atmosferikoa. Eta, egoera horren berri emateko, gutxi gorabehera 20-30 orrialdeko txostena argitaratu du Europako Batasuneko Ingurumen Agentziak.

Bihotzerrea kentzeko teknika berria

2004/12/01 Kortabitarte Egiguren, Irati - Elhuyar Zientzia

Gaur egun askotan egiten ditugu neurriz kanpoko bazkari eta afariak. Eta tripakada horiekin zer? Neurriz ibili ezean, laster izaten da urdaileko bihotzerrea ate joka. Baina ez kasu horietan bakarrik; asko eta asko dira aparteko janaldirik egin gabe ere bihotzerrea pairatzen duten pertsonak.

Zientziari toki gutxi egunkarietan

2004/09/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia
Kortabitarte Egiguren, Irati - Elhuyar Zientzia

Elhuyar Fundazioak egindako azterketa baten arabera, Gara, Berria, El Diario Vasco, Deia eta El Correo EspaƱol egunkarietan argitaratutako zientzia-berriek argitaratutakoaren % 1 osatu dute 2003ko azarotik 2004ko apirila bitarteko epean.

Beharrezkoa batzuentzat, poluitzailea besteentzat

2004/03/01 Kortabitarte Egiguren, Irati - Elhuyar Zientzia

Plastikoek gure eguneroko bizimodua aldatu dute. Izan ere, plastikoen lorpena teknologiaren aurrerapen nabarmena izan da. Baina plastikoek, teknologiaren aurrerapenekin batera, ekologia-arazoak eta eztabaidak ere ekarri dituzte; esaterako, talde ekologistek PVCa poluitzailea zela esan zutenetik material horren inguruan dagoen iskanbila. Baina zer gertatzen da PVCarekin? PVCaren ordez, PETa

Ustekabeko lehen erradiografia

2003/11/01 Kortabitarte Egiguren, Irati - Elhuyar Zientzia

X izpiak zer diren azaltzea ez da batere zaila gaur egun, aski ezagunak baitira. Baina orain dela mende bat argi-izpi horiek ezagutu ere ez ziren egiten. Alemaniar bati zor zaio hainbat arlotan aplikazioa duten X izpiak topatzea.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila